Ir al Contenido (Presione enter)

23 URRIA 2017

XII LEGEGINTZALDIA

Senatuaren web-orriaren xedeetako bat erabiltzaile guztiei bertako edukietara sartzea erraztea da, indarrean dagoen irisgarritasunari buruzko estandarren eta araudiaren arabera.


Web hau garatzerakoan, UNE 139803:2004 araua jarraitu da eta World Wide Web (W3C) sistemak A bikoitza maila lortzeko Partzuergoaren Web Accessibility Initiative (WAI) lantalde iraunkorrak definitutako arauetara doitu da.


Baliteke web-orriko alderdi jakinen batek A bikoitza eskakizunak ez betetzea, funtzio batzuk hasieratik birprogramatu ez direlako edo funtzionalitateak berak halakorik egitea eragozten duelako. Senatuak salbuespen horien irisgarritasun-baldintzak hobetzeko beharrezko ahalegina egiteko konpromisoa hartzen du, unean-unean erabilgarri dauden tresnek uzten duten heinean.
 

Webgune honetako informaziora sartzeko zailtasunen bat duten pertsonek edo orri honen irisgarritasunari buruzko edozein kontsulta edo iradokizun egin nahi dutenek mezu bat bidal dezakete accesibilidad@senado.es  helbide elektronikora. Senatuak eskaerak aztertu eta behar diren hobekuntzak ahal bezain laster egiteko konpromisoa hartzen du.