Nazioarteko Jarduerak Zuzentzen Dituzten Lerroen Inguruko

A. Bidaia ofizialak

1. Ganbera-mahaiaren baimena

2. Delegazioen osaera

2.1. Senatuko Presidentearen bidaiak nazioarteko konferentzia eta batzarretara

2.2. Senatuko delegazioen bidaiak, Presidentea buruan

2.3. Senatu-mahaiaren bidaia instituzionala

2.4. Batzordeen bidaiak

3.Bidaia ofizialaren iraupena

3.1. Hiru ordu baino gutxiago irauten duten desplazamenduak

3.2. Hiru ordu edo gehiago irauten duten desplazamenduak

4. Gastuen estaldura

4.1. Delegazioaren garraioaren kudeaketa

4.2. Ostatuaren kudeaketa

4.3. Bidaia-dietak

4.4. Interpretazioa

4.5. Protokolo-opariak

4.6. Agintarien aretoak

4.7. Delegazioei laguntza

B. Bisita ofizialak

1. Parlamentuko Presidenteen edo antzerako garrantzia duten delegazioen buruen bisitak

2. Parlamentuko beste delegazioen bisitak

C. Lagun-taldeak

D. Senatuak antolatutako nazioarteko bilerak

A.BIDAIA OFIZIALAK.

1.Ganbera-mahaiaren baimena.

Senatuaren delegazio ofizial batek nazioan edo naziotik kanpora bidaiatzeko, Ganbera-mahaiaren baimena eta adostasuna beharko du. Adostasun horretan, gutxienez, ondorengo xehetasunak bildu beharko dira: desplazamendua nora den, delegazioa nork osatzen duten, bidaia ofizialak zenbat iraungo duen eta zein gastu estaliko diren, jarraian ezartzen diren irizpideei jarraiki.

Mahaiari bidaliko zaion baimen-eskaera ororekin batera proposatutako bidaiaren justifikazioa eta desplazamenduak zenbateko gastua eragin dezakeen biltzen duen aurrekontua ere aurkeztu beharko dira.

Bidaia bukatutakoan, egindako jardueraren inguruko txostena egingo da.

2.Delegazioen osaera.

Mahaiaren adostasunak Senatuaren delegazio ofizialak nork osatzen duten zehaztuko du.

2.1 Presidentearen bidaiak nazioarteko konferentzia eta batzarretara.

Akordio horretatik aurrera izango du Presidenteak edo delegatu zaion Mahaikideak parte hartzera gonbidatu duten atzerriko konferentzia eta bileretara joateko baimena.

Baimendutzat ere hartuko dira Presidentearen nazioarteko lekualdaketak, Espainiako Estatuaren ordezkari gisa egiten duenean, Gobernuko Presidenteak edo Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministeioak eskatuta.

2.2 Senatuko delegazioen bidaiak, Presidentea buruan.

Senatuaren Presidentea eta zehaztuko diren Ganberako Bozeramaileek osatuko dute Delegazio ofiziala. Erregimen ekonomikoaren oinarria elkarrekikotasun-printzipioa izango da, bisitatuko den herrialdearen egoera ekonomikoak printzipio hori aplikatzea eragozten duenean izan ezik.

Horrez gain, hainbat Batzordekoak diren Senatariek osatutako delegazioen presidente izan daiteke, jorratuko den gaiaren aranera, arreta preferenteko herrialdeekin lankidetza bilateraleko Parlamentarien Eztabaida-guneetara doazenean.

2.3 Senatu-mahaiaren bidaia instituzionalak.

Zehaztuko diren Ganbera-mahaiko kideek osatuko dute delegazioa.

2.4 Batzordeen bidaiak.

Europako Batasuneko txandako Presidentziaren bileretarako bidaiak: Delegazio ofizialak, ahal den heinean, bereak egingo ditu gonbidapen ofizialak zehazten dituen irizpideak. Ezer adierazten ez bada, Batzordeetarako bidaien irizpide orokorra aplikatuko da.

Sei hilean behin aldatzen den Presidentzia dela eta, aurretik Mahaiari aurkeztuko zaio sei-hileko horretarako aurreikusitako nazioarteko jarduera guztientzako baimen-proposamena, eta gonbidapena luzatu duen Parlamentuak igorritako bidaia-egutegia eta espero diren gastuen aurrekontua doituko ditu bilera horietara joango diren parlamentarien kopuruaren arabera, bakoitzarentzat adostu dena kaltetu gabe.

Batzordearen beste bidaia batzuk: Ganbera-mahaiak balioztatuko du komenigarria den ala ez bakoitza. Irizpide orokor gisa, delegazio ofiziala Presidenteak eta Batzordeko hiru kidek osatzen dute. Horietako bi Parlamentuko Talde nagusien ordezkariak dira eta, hirugarrena, Batzorde horretan ordezkapena duten gainerako Parlamentuko talde batekoa. Hurrengo desplazamenduetan aldatzen joango dira. Kasu bereziren batean, delegazio ofiziala Batzordearen Presidenteak eta lau kidek osatzea posible da, aipaturiko irizpide horretan oinarrituta. Mahaiaren adostasunean beste irizpideren bat adostu ezean, Batzordekoak ez diren Senatariek ezingo dute delegazio horretan sartu.

3.Bidaia ofizialaren iraupena.

Bidaia ofizialaren iraupena zehazteko, lehenengo bileraren hasiera ordua edo programa ofizialean datorren ekitaldiaren hasiera ordua eta non izango den hartuko da kontuan.

3.1 Hiru ordu baino gutxiago irauten duten desplazamenduak.

Gidalerro gisa, hiru ordu baino gehiago irauten ez duten bidaietan (Bruselarako, Erromarako edo Pariserako bidaietan, esaterako), bilera arratsaldeko 3etan hasten bada, eta bilerara denbora nahikoarekin iristea ahalbidetzen duten hegaldiak badaude goizez, desplazamendu ofiziala bileraren egun berean egingo da. Itzultzeko desplazamendua bilera bukatutakoan egingo da, egun berean Madrilera iristea ahalbidetzen duten hegaldiak badaude.

3.2. Hiru ordu edo gehiago irauten duten desplazamenduak.

Bidaiak hiru ordu edo gehiago irauten duten desplazamenduetan, bileraren aurreko egunean egin ahalko dira bidaiak. Itzultzeko desplazamenduak programa ofiziala bukatu eta hurrengo egunean egin ahalko dira.

Irizpide horiek egokitu ahalko dira hegaldien konbinazioak eskatzen edo ahalbidetzen dutenean, eta Idazkaritza Orokorrari dagokio erabaki hori.

Edonola ere, Madrilgo hiria izango da abiapuntua eta itzultzeko lekua, hobeto datorren eta gastuak asko areagotzen ez duten beste aukerak baldin badaude Senatuak nahiago duen hirira edo hiritik hegaldiak edo trenak, hain zuzen ere.

Ezari diren datak ez diren beste batzuetan joan edo etorri nahi baldin badu Senatariak, ez ditu Ganberak ordainduko gastu horiek.

4.Gastuen estaldura.

Hurrengo kontzeptuak sartuko dira bidaia ofizialaren baimenean: garraio-gastuak (hegazkinen txartelak, trenekoak, eta abar.); hoteleko gastuak (ostatu eta gosaria); desplazamendu-dietak (xedetzat aurrekoak ez diren beste gastuak, aireportura edo aireportutik garraioa, bidaia ofizialean zeharreko bazkariak eta afariak esaterako); interpretazio-zerbitzuak, beharrezkoak direnean; protokolo-opariak; eta, beharrezkoak direnean, aireportuetako Agintarien Aretoaren erabileraren ondoriozko gastuak. Beharrezkoak diren aparteko beste gastu batzuek baimen berezia beharko dute. Bidaia bakoitzaren kasuan, bidaientzako aseguru-poliza sanitarioa kontratatuko da. Edonola ere, arrazionalizazio eta desplazamenduen gastuak murrizten saiatuko dira.

4.1 Delegazioaren garraioaren kudeaketa.

Irizpide orokor gisa, hegaldien erreserbak lehentasunezko klasean egingo dira, hegazkin-konpainiak halakorik ez balu izan ezik; eta trenen erreserbak Club klasean edo parekoan. Ahal den neurrian, hegaldiak Iberia konpainiarekin egingo dira, Gore Nagusiek hitzartuta dutelako, eta ahal den neurrian eskalak saihestuko dira.

Espainiak jomuga herrialdean duen Enbaxada arduratuko da delegazioa aireportutik jomuga hiriko hotelera eta alderantziz eramateko garraioaz, haren baliabideek ahalbidetzen duten neurrian. Kasu berezietan soilik ordaindu beharko du Senatariak garraioa, anfitrioiak ez duenean jartzen edo ezin duenean jarri eta ezinbestekoa egiten duten segurtasun-arrazoiak daudenean. Aldiz, jomuga hiri barruko trasladoen kostua delegazioko kideek ordaindu beharko dute, eta desplazamendu-dietak ere sartuko dira horretan.

4.2 Ostatuaren kudeaketa.

Bidaia ofizialaren baimenak ostatu eta gosaria bakarrik estaliko ditu. Establezimenduek horrela behar dutenean, delegazioko kide bakoitzak bere kreditu-txartel pertsonala eman beharko du sor ditzaketen gainerako gastuak baleude, haiek ordaintzen direla bermatzeko.

Irizpide orokor gisa, erreserbaren logelak “standard” kategoriakoak izango dira, bikoitzak banakakoentzat, eta gosaria barne, jomuga herrialdearen baldintza bereziek bestelako ostatu-erregimena eskatzen dutenean izan ezik.

4.3 Bidaia-dietak.

Bidaia-dietak kalkulatzeko orduan Madrilgo Aireportutik hegaldiak irteten diren ordua eta Madrilgo Aireportura iristeko ordua erreferentziatzat hartuta kalkulatuko dira, berdin dio zein ordutan egon behar den aireportuan. Irizpide bera aplikatuko zaizkio beste garraiobide batzuk erabiltzen direnean.

Ezari diren datak ez diren beste batzuetan joan edo etorri nahi baldin badu Senatariak, ez dira areagotuko dietak.

4.4 Interpretazioa.

Irizpide orokor gisa, bidaia ofizialerako baimenak jomuga herrialdean bilerak egin ahal izateko beharrezkoak diren interpretazio-zerbitzuak hartuko ditu barne. Idazkaritza Orokorrari dagokio zein interpretazio-zerbitzu behar den zehaztea, arrazionalizazio eta gastuaren murrizketa iritzian oinarrituta.

4.5 Protokolo-opariak.

Senatuko Nazioarteko Harremanen Zuzendaritzak zehaztuko du Ganberaren bidaietan protokolo-opariak emateko irizpidea zein den, programa ofiziala eta topaketak izango dituzten agintarien arabera, emango zaien erabilera eta zehaztuta dauden ohituren arabera.

4.6 Agintarien aretoak.

Senatuaren Nazioarteko Harremaneko Zuzendaritzak Agintarien Aretoak erabiltzea eskatuko du Senatuko Presidentea edo Senatuko Batzordeen Presidenteak buruan dituzten delegazio ofizialen bidaietan, Gobernuaren Presidentziaren 3/2015-1 Zirkularra beteaz, zeinak Espainiako aireportuetan Agintarien Aretoetarako sarbidea arautzen duen.

4.7 Delegazioei laguntza.

Delegazio ofizialekin batera, Senatuko Idazkaritza Ofizialeko funtzionarioak ere joan ahalko ira, bidaiaren behar berezien arabera.

B.BISITA OFIZIALAK.

Ganberarentzat gastua eragingo duten Senaturako bisita ofizialak Mahaian adostu behar dira.

1.Parlamentuko Presidenteen edo antzerako garrantzia duten delegazioen buruen bisitak.

Printzipioz, gehienez 2 urteko epea zehazten da, bat sei-hileko bakoitzeko, Kanpo Arazoetako eta Kooperazioko Ministerioak eskatuta eta espainiarren interesak babesteko, Mahaiak besteren bat gehiago barneratzea onesten duenean izan ezik.

Elkarrekikotasun-printzipioaren lehentasuneko aplikagarritasunari kalterik eragin gabe, baimendutako gastuen erregimenak gehienez zortzi pertsona hartuko ditu, eta baita ostatua, garraioa Espainia barruan, interpretazioa eta programa antolatzearen ondoriozko gastuak ere, protokolokoak eta kortesiakoak barne. Edozein kasutan, Idazkaritza Orokorrak Mahaiari aurkeztuko dion proposamenarekin batera Senatuko Nazioarteko Harremanen Zuzendaritzak igorritako aurrekontua ere aurkeztuko da.

2.Parlamentuko beste delegazioen bisitak.

Baimendutako gastuen erregimenean protokolo eta kortesia gastuak bilduko ditu, programaren antolaketaren ondoriozkoak.

C.LAGUN-TALDEAK.

Senatuko Mahaiak adostuko du Lagun-taldeen sorrera eta haien osaera.

Mahaiaren baimen zehatza beharko dute bidaiek zein bisitek, eta txandaka egin ahalko dira, bi urte gainditzen ez dutenean gehienbat.

Irizpide orokor gisa, dagokien Lagun-talde bateko kideak bakarrik desplazatu ahalko dira, eta ezingo da haien ordez inor jarri.

Gastuen erregimenak elkarrekikotasun-printzipioa jarraituko du. Ez balego, Parlamentuetako Presidenteen bisitentzako zehaztuta dagoen irizpide orokorra aplikatuko da.

D.SENATUAK ANTOLATUTAKO NAZIOARTEKO BILERAK.

Senatuak bere gain hartuko ditu Espainiak parte hartzen duen Nazioarteko Konferentziak eta Eztabaida-guneak parte hartuko duen beste herrialderen batean ospatzea aurreikusi denean, nazioarteko erakundearen txandakako presidentziak hala gomendatzen duenean, beti ere austeritate eta baliabideen kudeaketaren efizientzian oinarrituta.

Edozein kasutan, ezinbestekoa da Ganbera-mahaiaren aurretiko baimena. Mahaian eztabaidatuko da komenigarria den ala ez, Senatuko Nazioarteko Harremanen Zuzendaritzak aurkeztutako gutxi-gorabeherako Aurrekontuan bildutako gastuen arabera.

Senatuko Jauregia, 2016ko uztailaren 27a.