Bidaiak eta bisitak

  • Bidaiak

Parlamentuetako ordezkarien bidaia guztiak, bai Senatuko presidentea, bai Mahaiko kide bat buru dutenak edo Batzordeen bidaiak aurretik Senatuko Mahaiaren baimena eskuratuta egin behar dira eta hark erabakitzen du osaera.

 

Senatuko presidentea buru duten bidaiak edo, hala dagokionean, Ganberako Mahaiko kideren bat buru denean, atzerriko senatarien gonbidapenen ondorio izaten dira, alde biko harremanetan oinarrituta.

Salbuespen gisa, Senatuko presidenteak ere egin izan ditu bidaiak Estatu espainiarra ordezkatuz; esaterako, 2011ko abenduaren 22an Txekiako presidente ohi Václav Havel jaunaren hiletara joateko bidaia.

 

Senatuko Batzordeetako kideen ordezkaritzek egindako bidaiak eta, batez ere, Europar Batasuneko txandakako presidentetzen harira antolatutako Batzordeen seihilekoko bilerak Europar Batasuneko estatu-kideetako Parlamentuetako Batzordeen artean esperientziak trukatzeko ohiko bide gisa finkatu dira.

 

  • Bisitak

Senatuak hainbat motatako ordezkaritza parlamentarioak jasotzen ditu.

Atzerriko Biltzarretako presidenteen bisitak. Alde biko harremanei dagokienez, Senatuko presidenteak Parlamentuetako presidenteen bisitak jasotzen ditu.

 

Atzerriko ordezkaritzen eta parlamentuetako batzordeen bisitak. Batzordeen arteko trukeen harira, atzerriko parlamentuetako batzordeetako ordezkari askok erakusten dute Senatuaren jarduerei eta antolaketari buruzko iritziak eta esperientziak, Gobernuaren lege- eta kontrol-funtzioetan duen partaidetza eta Espainiako lurralde-antolaketa ezagutzeko interesa.

 

Ikasteko bisitak eta elkarlanerako programak. Senatuak ikasteko bisiten antolaketan lan egiten du atzerriko parlamentuekin; baita Europako (Eskualdeetako Lantaldea; Europako Ganberen artean informazioa elektronikoki trukatzeko taldea, IPEX, Interparliamentary EU Information Exchange; Informazio Trukatzeko eta Laguntza Teknikorako Bulegoa, TAIEX, Technical Assistance Information Unit; Europako Ikerketa eta Parlamentuko Dokumentazioaren Zentroa, CERDP, Centre Européen de Recherche et Documentation Parlementaires) eta bertako beste erakunde batzuekin ere (AECID, Garapenerako Nazioarteko Elkarlanaren Espainiako Agentzia; Politika eta Konstituzio Ikasketen Zentroa, Botere Judizialaren Kontseilu Orokorra, etab.). Diputatuen Kongresuarekin batera, Parlamentuko aholkulari juridikoen ikastaroa antolatzen du.