Ir al Contenido (Presione enter)

27 IRAILA 2017

XII LEGEGINTZALDIA

Senatuaren Web-Orria Erabiltzeko Baldintza Orokorrak

  1. Erabilera-baldintzak onartzea
  2. Informazioaren kalitatea
  3. Informazioaren erabilgarritasuna
  4. Informazioaren erabilera
  5. Hiperestekak ezartzea
  6. Jabetza intelektuala eta industriala
  7. Datu pertsonalen babesa eta pribatutasun-politika
  8. Erantzukizun-salbuespenak

 

1. Erabilera-baldintzak onartzea

 

www.senado.es domeinua Senatuaren jabetzakoa da.

 

www.senado.es URLaren bidez, Senatuaren web-orrian dauden informaziora eta zerbitzuetara sartu eta beroriek erabiliz gero, erabilera baldintza hauek onartzen dituzula esan nahi du.

 

Web-orrira sartu eta berori erabiliz gero, erabiltzaileak erabilera-baldintza guzti-guztien edukia osorik eta erreparorik gabe onartzen dituela ulertuko da, sartzeko web-orrian argitaratutako bertsioan. Erabiltzailea ez badago web-orriaren erabilera-baldintzetako edukiarekin ados, ez luke edukietara sartu eta zerbitzurik erabili behar.

 

2. Informazioaren kalitatea

 

Senatuak web-orriko datu guztiak benetakoak direla zainduko du eta, horretarako, informazio osoa eta eguneratua eskaintzeko behar diren ahaleginak egingo dira, erroreak saihestu eta, hala balegokio, zuzentzeko.

 

Senatuak, edonoiz eta aldez aurretik jakinarazi gabe, web-orriaren aurkezpena eta konfigurazioa aldatzeko eskubidea gordetzen du, baita bertan adierazitako edukiak eta zerbitzuak eta baldintzak aldatzeko ere.

 

3. Informazioaren erabilgarritasuna

 

Senatuak, web-orriaren bidez, eguneko 24 ordutan eta asteko 7 egunetan, informatzeko, komunikatzeko eta parte hartzeko kanala jartzen du herritarren eskura, nahiz eta eguneratze-eta erantzun-orduak ordutegi batzuetara muga daitezkeen.

 

Senatuak ezin du komunikazio-sareak erabat funtzionatuko duenik bermatu eta, beraz, ez du zure zerbitzariaren erabilgarritasunari buruzko erantzukizunik hartzen. Zerbitzaria aldez aurretik abisatu gabe deskonektatu ahalko da. Halere, Senatuak ahalegin guztiak egingo ditu, mantentze-lanen eragina ahalik eta txikiena izan dadin.

 

Senatua ez da web-orriak gaizki funtzionatzeagatik eratorritako kalteak, erroreak edo zehaztasun falten erantzule egiten, ezta web-orria eta bere zerbitzuak erabilgarri ez egoteagatik, eteteagatik eta funtzionatzen ez jarraitzeagatik eratorritako kalteena ere, horiek zuzenak nahiz zeharkakoak izan. 

 

4. Informazioaren erabilera

 

Senatuak doan eta libre eskaintzen ditu web-orrian argitaratutako informazioa eta dokumentuak eta pertsona fisikoek edo juridikoek eurak kopiatzea, banatzea eta berrerabiltzea onartzen du, merkataritza-helburuak izan ala ez eta lizentzia eskuratu beharrik gabe.

 

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du web-orriko edukiak modu arduratsuan eta zilegi ez diren jardueretan jausi gabe, erabilera-baldintza hauen kontra edo normalean onartzen diren moduan erabiltzeko.

 

Bereziki, adierazpen-moduan soil-soilik, erabiltzaileak jarduera hauek ez egiteko konpromisoa hartzen du:

 

  • Web-orritik sar daitezkeen datuak edo dokumentuak desegitea, aldatzea, gauzaez bihurtzea edo kaltetzea.
  • Beste erabiltzaile batzuk web-orrira eta bertako zerbitzuetara sartzea oztopatzea Senatuak zerbitzuak emateko erabiltzen dituen baliabide informatikoak masiboki kontsumituz, edota sistema horiek hondatzeko, eteteko edo erroreak sortzeko jarduerak gauzatuta.
  • Mezuak masiboki bidaltzea edo merkataritza- edo publizitate-helburuekin bidaltzea, hartzailearen onespenik gabe.
  • Web-orria Senatuko sistema informatikoen eremu murriztuetara sartzen saiatzeko erabiltzea.
  • Erabiltzaile batek sisteman dituen pribilegioak areagotzen saiazea.
  • Edozein bitartekoren bidez, programak, birusak, applet-ak, ActiveX kontrolak edo Senatuaren sistema informatikoetan edozein aldaketa eragiten dituen edo eragin ditzakeen beste edozein gailu logiko edo karaktere-sekuentzia.
  • Beste erabiltzaile baten nortasuna faltsutzea.
  • Web-orriaren edo bertatik sar daitezkeen zerbitzuen bidez, delitu-, diskriminazio-, difamazio-, eraso-ekintzak edo, oro har, legearen, moralaren edo ordena publikoaren kontrako ekintzak bultzatzea edo sustatzea.

 

5. Hiperestekak ezartzea

 

Beste web-orri batzuetarako hiperestekak

 

Senatuaren web-orriak hirugarrenen webguneetara joateko estekak (“estekak”) ditu, erabiltzailearentzako interesgarriak izan daitezkeela uste dena. Alabaina, Senatuak ez du estekatutako orrietako konexiotik edo edukietatik eratorritako erantzukizunik bere egiten.

 

Senatuaren web-orrira joateko beste web-orri batzuetako hiperestekak

 

Beste web-orri batetik Senatuaren webgunera sartzeko hiperesteka bat zehazteak ez du esan nahi, inolaz ere, Senatuaren eta hiperesteka jarri den web-orriaren jabearen artean inolako harremanik dagoenik, ezta Senatuak orri horretako edukiak edo zerbitzuak onartzen dituenik ere. Beraz, ez da adieraziko eta ez da hori aditzera emango ere Senatuak berariaz hiperesteka baimendu duenik, ezta eskainitako zerbitzuak edo hiperesteka jarri den web-orrian eskura jarritako zerbitzuak gainbegiratu edo bere egin dituenik ere.

 

Tramak

 

Senatuak berariaz debekatzen du “tramaketak” egitea edo hirugarrenek diseinua, jatorrizko konfigurazioa edo atariko edukiak aldatzeko beste edozein mekanismo erabiltzea.

 

6. Jabetza intelektuala eta industriala

 

Web-orriaren jabetza intelektualaren eskubideak, bere iturburu-kodea, diseinua, nabigazio-egitura, datu-baseak eta osatzen duten elementuak Senatuarenak dira.

 

Oro har, webgunean jarritako informazioa erabilera-baldintza hauetan zehaztutako terminoetan berrerabiltzeko ahalmenari kalterik egin gabe, web-orriko eduki guztiak (baita, baina horietara soilik mugatu gabe, sinboloak, markak, irudiak, testuak, audioa, bideoa, datu-baseen edukiak eta softwarea) Senatuarenak edo zerbitzuen edo edukien hornitzaileenak dira, baldin eta dagokion lizentzia eman bazaie edo edukiak ustiatzea Senatuaren esku utzi badute. Eduki horiek jabetza intelektualaren eta industrialaren arauekin babestuta daude.

 

7. Datu pertsonalen babesa eta pribatutasun-politika 

 

Datu pertsonalen babesa eta pribatutasuna

 

Senatuak datu pertsonalak babesteko eskubideak erabat errespetatzen ditu.

 

Herritarrek emandako datu pertsonalak, eta eurak tratatzea baimendu bada, Senatuaren Idazkaritza Nagusiaren fitxategietan gehituko dira eta egindako eskaerei erantzun eta horien estatistika-datuak eskuratzeko soilik erabiliko dira. Web-orriak eskaintzen dituen inprimakiek dagozkien klausulak dituzte eta datu pertsonalak tratatzeko onespena ematea errazten dute.

 

15/1999 Lege Organikoan, abenduaren 13koan, datu pertsonalak babesteari buruzkoan, eta haren garapen-araudian ezarritakoaren arabera, eta 2010eko uztailaren 20ko bileran Senatuko mahaiak onartutako Senatuaren Idazkaritza Nagusiaren datu pertsonalen fitxategia arautzen duen arauaren arabera, sartze-, zuzentze-, bertan behera uzte- eta ukatze-eskubideak gauza daitezke, Senatuko Idazkariari helbide honetara idatzi bat bidalita: calle Bailén, nº 3, 28071 Madril.

 

Senatuaren jabetzeko fitxategiak behar bezala inskribatuta daude Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean.

 

Cookieak

 

Erabiltzailea nabigatzen ari den web-orriak eskatuta, nabigatzaileak bildutako informazioa duten fitxategi txikiak dira cookieak. Beste erabiltzaileengandik bereiztea eta nabigazioa erabiltzaileari egokitzea dute helburu. Hasieran, merkataritza-helburuak zituzten web-orrietan erosketa-saski birtuala biltegiratzeko erabiltzen hasi ziren, baina euren erabilera zabalduz joan da beste funtzio batzuk betetzeko.

 

Senatuaren web-orriak ez du cookierik erabiltzen bere funtzioetarako. Alabaina, pluginen bidez Senatuaren webguneak erabiltzen dituen zerbitzuak dituzten kanpoko zenbait programek erabiltzen dituzte, adibidez, eltiempo.es web-orriak (atmosfera-egoera erakusten du) eta Google Maps-en mapek (Senatuaren Jauregiaren kokapena erakusten du "Nola iritsi Senatura" orrian).

 

Etorkizunean, erabiltzaile bakoitzaren zerbitzu jakin batzuk pertsonalizatzeko erabiliko balira, erabilera-baldintzetan emango litzateke horren berri.
Senatuko webgunearen cookiek inolaz ere ez dute erabiltzaileen disko gogorreko daturik irakurriko, ezta beste erabiltzaile batzuek sortutako cookie-fitxategiek ere.

 

8. Erantzukizun-salbuespenak

 

Erabiltzailea da web-orrira sartzearen eta bertako informazioari ematen zaion erabileraren erantzule bakarra.

 

Senatua ez da erabiltzaileek egindako web-orriaren eta bere zerbitzuen okerreko erabileraren arduradun. Erabiltzailea izango da web-orria, bere zerbitzuak edo edukiak oker erabiltzeagatik sortutako arau-hausteen edo kalteen erantzule bakarra. Erabiltzailea da hirugarrenek erabiltzaileen nahiz Senatuaren kontra hasitako edozein erreklamazio edo ekintza judizial edo estrajudizialen erantzule bakarra, web-orria, bere zerbitzuak edo edukiak gaizki erabiltzeagatik sortu badira.

 

Senatua ez da interferentzietatik, hutsegiteetatik, etenetatik, birus informatikoetatik, telefono-matxuretatik edo sistema eragilearen funtzionamenduan izandako deskonexioetatik eratorritako balizko kalteen erantzule egingo, Senatuarekin zer ikusirik ez duten arrazoiengatik, telefono-lineetan izandako gabeziek edo gainkargek, Internet sistemen edo beste sistema elektroniko batzuk izandako gainkargek eragindako web-orriaren sistemen erabileran izandako atzerapenik edo blokeorik gertatuz gero. Ezta Senatuaren kontrolpetik kanpo dauden eta legez kanpo tartean sartutako hirugarrenek sortutako kalteak izanez gero ere.