Ir al Contenido (Presione enter)

21 AZAROA 2017

XII LEGEGINTZALDIA

Senatuko Idazkaritza Nagusiari dagokio Ganberako organoei laguntza, babes eta aholkularitza juridikoa, teknikoa eta administratiboa eskaintzea. Senatuko administrazioa osatzen du.

IDAZKARI NAGUSIA - LEGELARI NAGUSIA

 

Legelari nagusi-Idazkari nagusiari dagokio Ganberako organoei eman beharreko laguntza, babes eta aholkularitza juridiko, tekniko eta administratiboa zuzentzea, baita Senatuko administrazio-zerbitzuen buru izatea ere. Senatuko Mahaiaren eta presidentearen agintaritzapean egiten ditu lan horiek.

 

Zuzeneko menpekoak ditu Parlamentuko Gaietarako eta Administrazio Gaietarako idazkari nagusiak. Era berean, idazkari nagusiaren menpekoak dira ondorengo unitate hauek:

 

- KABINETEA


Idazkari nagusiaren berehalako asistentzia-zerbitzuak. Aholkularitza-unitate batean eta proiektuak koordinatzeko, kontrolatzeko eta ebaluatzeko unitate batean daude egituratuta.

 

- ERAKUNDEEKIKO HARREMANEN ZUZENDARITZA


Babesa, laguntza eta aholkularitza Senatuaren komunikabideekiko harremanen, irudi instituzionalaren eta Senatuko protokoloaren inguruan, baita kanpoko zein barneko informazioa ematea eta Senatuaren webgunea ikuskatzea ere.

 

- ESKU HARTZEA


Fiskalizazioa hainbat modalitatetan eta eduki ekonomikoko eskubideak eta betebeharrak dakartzaten Senatuko Idazkaritza Nagusiaren ekitaldi, dokumentu eta espediente guztien kontabilizazioa eta finantza arloko aholkularitza.

 

- AHOLKULARITZA JURIDIKOA


Aholkularitza juridikoa eta Senatuaren ordezkaritza eta defentsa hala dagokionean, indarrean den araudia betez.

 

- SEGURTASUNA


PARLAMENTUKO GAIETARAKO ALBOKO IDAZKARITZA NAGUSIA

 

Parlamentuko Gaietarako Alboko legelari nagusia-Alboko idazkari nagusia ondorengo Zuzendaritza hauen zuzeneko burua da eta horiei dagozkien administrazio-zerbitzuak koordinatzen ditu:

 

- LAGUNTZA TEKNIKO-PARLAMENTARIOAREN ZUZENDARITZA


Prestakuntza, aholkularitza, laguntza, babesa eta betetzea Osoko Bilkuraren, Diputazio Iraunkorraren, Mahaiaren eta Senatuko Bozeramaileen Batzordearen eskumenekoak diren gaietan.


- BATZORDEEN ZUZENDARITZA


Prestakuntza, aholkularitza, laguntza, babesa eta betetzea Senatuko Batzordeen eskumenekoak diren gaietan.

 


- AZTERLANEN ZUZENDARITZA


Jarduera konstituzionalarekin eta Parlamentukoarekin eta Europar Batasuneko gaiekin lotutako azterlanak eta analisiak egitea.

 

- DOKUMENTAZIOAREN ZUZENDARITZA


Senatuko jarduerarekin lotutako dokumentu-lanak egitea.

 

- ERAKUNDEEKIKO HARREMANEN ZUZENDARITZA


Senatuaren nazioarteko gaiak eta parlamentu arteko lankidetzarako gaiak prestatzea, antolatzea eta kudeatzea.

 

 

ADMINISTRAZIO GAIETARAKO ALBOKO IDAZKARITZA NAGUSIA

 

Administrazio-gaietarako alboko legelari nagusia-alboko idazkari nagusia ondorengo Zuzendaritza hauen zuzeneko burua da eta horiei dagozkien administrazio-zerbitzuak koordinatzen ditu:

 

- GIZA BALIABIDEEN ETA BARNEKO GOBERNUAREN ZUZENDARITZA


Senatuko Idazkaritza Nagusiaren zerbitzura lan egiten duten langileen gaien kudeaketaz, aholkularitzaz eta kontrolaz arduratzen da. Senatarientzako prestazioez, segurtasunaz eta lan-arriskuen prebentzioaz ere bera arduratzen da eta Senatuaren barneko gobernuari dagozkion eta beste Zuzendaritzei esleitu gabeko gaiak ere berari dagozkio.

 

- AURREKONTUEN ETA KONTRATAZIOAREN ZUZENDARITZA


Aholkularitza eta kudeaketa Senatuko kontratazioari, ondasun higigarriei eta artistikoari, aurrekontuari eta kontabilitateari dagozkion gaietan.


- AZPIEGITUREN ZUZENDARITZA TEKNIKOA


Aholkularitza eta kudeaketa Senatuaren eraikinei eta instalazioei dagozkien gaietan.

 

- INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIEN ZUZENDARITZA


Aholkularitza eta kudeaketa Senatuko sistema informatikoari eta komunikazioei lotutako gaietan.