Ir al Contenido (Presione enter)

23 URRIA 2017

XII LEGEGINTZALDIA

Azken eguneraketa 25/09/2017

 

Idazkaritza Nagusian Gorte Nagusietako funtzionarioek, lan-legepeko kontratatuek eta atxikitako langileek egiten dute lan.

 

Horiez gain, behin-behineko langileak arduratzen dira Mahaiko kideei eta beste parlamentari batzuei zuzeneko eta konfiantzazko laguntza eskaintzeaz.


Gorte Nagusietako funtzionarioak

 

Gorte Nagusietako funtzionarioak dira lege-izendapen baten arabera, Gorte Nagusietan modu iraunkorrean lan egiten dutenak. Zerbitzu profesionalak eskaintzeko estatutu-harremana dute eta Gorte Nagusietako aurrekontutik ordaintzen zaie ordainsaria.

 

Gorte Nagusietako funtzionarioek Diputatuen Kongresuan, Senatuan eta Hauteskunde Batzorde Zentralean eskaintzen dituzte zerbitzuak dagozkien plantilla organikoetan dauden lanpostuak betez.

 

Lanpostu hutsak sortutakoan kontratatzen dira funtzionarioak, deialdi publiko eta librearen bidez, merituak eta gaitasunak neurtzeko printzipioak betez.

 

SENATURA ATXIKITAKO GORTE NAGUSIETAKO FUNTZIONARIOAK: 232.

 

Senatura atxikitako Gorte Nagusien funtzionarioen kopurua biltzen duen taula, kidegotan banatuta

LEGELARIAK

ARTXIBOZAINAK-LIBURUZAINAK

AHOLKULARI PROFESIONALAK

IDAZLEAK, TAKIGRAFOAK ETA ESTENOTIPISTAK

TEKNIKARI-ADMINISTRARIAK

ADMINISTRARIAKATEZAINAK
1813528248757

 
   

Gorte Nagusietako funtzionarioen kidegoa.

 

Lan-kontratudun langileak.

 

Senatuak Gorte Nagusietako funtzionarioek estatuaren bidez esleituak ez dituzten funtzioak egiteko beharrezkoak dituzten langileak kontratatu ahal izango ditu, plantilla organikoak aurrez ikusitako lanpostuetan. Lan-kontratudunak Ganbera bakoitzean egongo dira.

 

Ganberako Mahaiak ezarriko du hautaketarako prozedura publikoa, publizitate, berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak beteta.

 

SENATUKO LAN KONTRATUDUN LANGILEAK: 72

 

Lan-kontratua duen langile kopuruaren taula talde profesionalen arabera banatuta

SENDAGILEAKANALISTAKERIZAINAKPROGRAMATZAILEAKGUIESINFORMATICO LAGUNTZAILEAKIKUSENTZUNEKOETARAKO LAGUNTZAILEAKARGIKETARIAKMOTOR-GIDARIAKMANTENTZE-LANEN BRIGADA
2173133967111

 

 

Bateragarritasunak: 2

 

Atxikitako langileak.

 

Senatuak Gobernuari Estatuko Administrazio Nagusiko elkargoetako langileak bere zerbitzura atxikitzeko eska diezaioke, segurtasun-funtzioak eta Gorte Nagusietako funtzionarioei estatutuak esleitzen ez dizkien bestelako funtzioak betetzeko. Langile horiek, datozen elkargoetan zerbitzu aktiboa eskaintzen jarraitu edo ez, Ganberako presidentearen eta idazkari nagusiaren menpe egongo dira ondorio guztietarako.

 

SENATUAN LAN EGITEN DUTEN ESTATUKO ADMINISTRAZIOKO FUNTZIONARIOAK: 120.

 

Atxikitakoen kopurua zerbitzu motako biltzen dituen taula 

SEGURTASUN-ZERBITZUATELEGRAFO-KABINETEAPOSTA-BULEGOA

GIDARIAK ESTATUKO AUTOMOBIL-PARKEA

MOTOR-GIDARIAK
1016382

 

 


Behin-behineko langileak.

 

Behin-behineko langileak arduratzen dira Mahaiko kideei eta Mahaiak erabakitako beste parlamentari batzuei zuzeneko eta konfiantzazko laguntza eskaintzeaz. Parlamentuko taldeek mota horretako langileak izan ahalko dituzte eta Ganberako Mahaiak erabakiko du zenbat.

 

Behin-behineko langileak Ganberako presidenteak libreki izendatu eta banatuko ditu, atxikita dagoen organoko titularrak proposamena egin ondoren. Nolanahi ere, lana automatikoki utziko du zerbitzua eskaintzen duen organoko titularrak lana uzten duenean. Hala ere, Ganberako Mahaiak egoki iritzitako behin-behineko neurriak hartu ahal izango ditu desegite-aldietarako.

 

SENATUKO ALDI BATERAKO LANGILEAK: 54

 

Behin-behineko langileen kopuruen taula, aurkezten diren Erakunde eta Talde Parlamentarioetan banatuta
PRESIDENTZIALEHENENGO PRESIDENTZIAORDEABIGARREN PRESIDENTZIAORDEALEHENENGO IDAZKARITZABIGARREN IDAZKARITZAHIRUGARREN IDAZKARITZALAUGARREN IDAZKARITZA
 2 2
GRUPO PARLAMENTARIO POPULAR EN EL SENADOGRUPO PARLAMENTARIO SOCIALISTAGRUPO PARLAMENTARIO UNIDOS PODEMOS-EN COMÚ PODEM-EN MAREAGRUPO PARLAMENTARIO DE ESQUERRA REPUBLICANA

GRUPO PARLAMENTARIO VASCO EN EL SENADO (EAJ-PNV)

GRUPO PARLAMENTARIO NACIONALISTA (PDECAT-CDC)-(AHI/CC-PNC)GRUPO PARLAMENTARIO MIXTOLAGUNTZA ZUZENA ETA ESPEZIALIZATUA SENATARIEI 
8642 45* 

 

 * Zeinu-hizkuntzako 2 interpretari Mª Pilar Lima Gozálvez Senatari Andreari zerbitzua eskaintzeko eta 3 laguntzaile Virginia Felipe Saelices Senatari Andreari laguntza espezializatu eta zuzenekoa eskaintzeko, horietako bat lanerako ezintasunean dago aldi baterako eta, beste bat, hori ordezkatzeko izendatu dute egoera horretan dagoen bitartean.

 

 

 XII Legealdian aldi baterako izendatutako eta kargua utzi duten langileen zerrenda

 

      

SENATUKO IDAZKARITZA NAGUSIKO LANGILEAK

 

 

Gorte Nagusietako funtzionarioen kidegoak.

 

Gorte Nagusietako funtzionarioen elkargoek ondorengo funtzio hauek dituzte esleituta estatutu bidez:


- Gorte Nagusietako legelariak.

 

Aholkularitza juridikoa eta teknikoa Ganbera bakoitzeko Presidentetzari eta Mahaiari, Batzordeei eta horien organoei, Azpibatzordeei eta batzorde txostengileei eta organo horiek adostutako akordioen arabera, ebazpenak, txostenak eta irizpenak idaztea eta dagozkien aktak egitea; jurisdikzio-organoetan eta Auzitegi Konstituzionalean Gorte Nagusiak, Diputatuen Kongresua, Senatua, Hauteskunde Batzorde Zentrala eta horiei lotutako edo horien menpeko organoak eta erakundeak ordezkatzea eta defendatzea; goi mailako azterlanak eta proposamenak egiteko funtzioak eta Parlamentuko Administrazioa zuzentzeko funtzioa, dagozkion organoen titulartasuna bere gain hartuz.

 

- Gorte Nagusietako artxibozainak-liburuzainak.

 

Ganbera bakoitzeko dokumentuak eta bibliografia-baliabideak antolatzea eta kudeatzea eta dagokien organoen bidez hedatzea; baita Gorte Nagusietako dokumentu- eta bibliografia-ondasunak zaintzea eta kontserbatzea ere; dagozkion gaietan goi mailako laguntza, aholkularitza, txostenak, azterlanak eta proposamenak egitea; dagozkion zerbitzuetan buru izatea eta bere espezialitateko gaietan zuzendaritza-lanak egitea, plantilla organikoetan zehaztutako moduan.

 

- Gorte Nagusietako aholkulari profesionalak.

 

Goi mailako laguntza eta aholkularitza, txostenak, azterlanak eta proposamenak bere espezialitateko gaietan; dagozkion zerbitzuetako buru ere bada eta zuzendaritza-funtzioa ere badu bere espezializaziokoak dituen gaietan, plantilla organikoetan ezarritakoaren arabera.

 

- Gorte Nagusietako idazleak, takigrafoak eta estenotipistak.

 

Ganberetako osoko bilkuretako eta batzordeetako esku-hartze eta gertaerak osorik erreproduzitzea eta saioetako egunkaria idaztea; dagozkien zerbitzuetako buru izatea plantilla organikoetan ezarritako moduan.

 

- Gorte Nagusietako teknikariak-administrariak.

 

Kudeaketa administratiboa eta parlamentarioa, prozedurak betetzea, ikuskatzea eta sustatzea eta administrazio-gaietako azterlanak eta proposamenak egiteko funtzioa ere badagokio. Hainbat zerbitzutako buruzagitza ere badagokio, plantilla organikoan zehaztutako moduan.


- Gorte Nagusietako administrarien kidegoa.

 

Izapideak egiteko eta administrazio gaietako kudeaketarako, azterlanetarako eta proposamenetan laguntzeko administrazio-funtzioak; testuen eta administrazio-izapideekin lotutako beste aplikazio informatiko batzuen tratamendurako lanak egitea; dokumentuak erregistratzea, sailkatzea, transkribatzea eta artxibatzea, idazkaritzetako arreta eta administrazio-unitateen buruzagitza plantilla organikoek ezarritako moduan.

 

- Gorte Nagusietako atezainak.

 

Zaintza eta sarbideen kontrola Parlamentuko eraikinen barruan eta barruko joan-etorrien kontrola, pertsonei orientazioa eta laguntza eskaintzea, Gorte Nagusietako Langileen Estatutuko 3. artikuluan aipatutako funtzionarioek betetzen dituzten segurtasun-funtzioei kalterik egin gabe; Ganberatako organoek bilerak egiten dituztenean laguntza eta sorospena; lankidetza Ganberetan egiten dituzten protokolo-jardueretan; dokumentuak, objektuak eta antzekoak erreproduzitzea, batetik bestera eramatea eta banatzea; administrazio-unitateei laguntzeko lan egitea dagokien zerbitzu berezietan esleitzen dizkieten bestelako betebeharrak; plantilla organikoetan ezarritakoari jarraituz, dagozkien unitateak zuzentzeko lanak.