Diru-laguntzak Talde Parlamentarioentzat

Azken eguneratzea: 29/08/2017

Erregimen juridikoa
Senatuaren Araudiko 34. artikuluak hauxe dio: «Senatuak diru-laguntza bat eskainiko die Talde Parlamentarioei, eta horren zenbatekoa bertako kideen kopuruaren arabera ezarriko da, eta gainera, osagarri finko bat izango du denentzat berdina.»”
 
Ganberaren Mahaiak, 2006ko irailaren 19ko bilkuran, 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera diru-laguntza finalista bat sortzea erabaki zuen Talde Parlamentarioen aholkularitzarako, eta horren arabera, Talde Parlamentario bakoitzak diru-zenbateko finko bat eta beste zenbateko aldakor bat izango du talde horietako bakoitza osatzen duen Senatari kopuruaren arabera. Diru-laguntza hori ez zaio Talde Parlamentario Mistoari aplikatuko.

 

Kalkulu-metodoa
Senatuko Talde Parlamentarioek jasotzen dituzten hiru diru-laguntza motak kalkulatzeko metodoa azaltzen da jarraian, eta diru-laguntza horren egitura eta egungo zenbatekoak 2016ko otsailaren 2ko Mahaiaren Erabakian jasota daude:
 
a) Diru-laguntza orokorra izenekoa bi osagai kontuan izanik kalkulatzen da: zati bat finkoa da eta bestea aldakorra, Talde Parlamentarioak duen Senatari kopuruaren araberakoa. 2011. urteaz geroztik zenbateko horiek ez dute aldaketarik izan, eta gaur egun hilean 8.786,99 euro dira Talde Parlamentario bakoitzeko eta hilean 1.704,66 euro gehiago Talde horren barruan sartuta dagoen Senatari bakoitzeko.
 
b) Lokomozio-gastuetarako diru-laguntzak zenbateko bakarra eta berdina izango du Talde Parlamentario guztientzat, eta gaur egun 3.419,87 eurokoa da hilean, bi Talde gehiengodunentzat izan ezik, horiek bi modulu baitituzte 2001. urteaz geroztik.
 
c) Talde Parlamentarioen aholkularitzarako diru-laguntza finalista kalkulatzeko, berriz, Talde Parlamentario bakoitzarentzat diru-zenbateko finko bat eta beste zenbateko aldakor bat erabiliko da oinarri gisa, talde horietako bakoitza osatzen duen Senatari kopuruaren arabera, era honetan: Talde Parlamentario bakoitzak aholkularitza-modulu bat izango du, eta beste bat gehiago, Taldea osatzen duten 40 Senatariko edo 20tik gorako frakzio bakoitzeko. Moduluaren egungo zenbatekoa hilean 3.562,50 eurotan finkatua dago.
 

Aplikazioa 

Ganberaren Mahaiak, 2016ko uztailaren 19ko eta 2017ko uztailaren 12ko bilkuran, ondorengo diru-laguntzak finkatu zituen Talde Parlamentarioentzat XII. Legealdian (aldaketaren bat izan dezakete, horien osaeran ere aldaketak gertatzen baldin badira:  
 
 
Senatuaren Arautegiko 34. artikuluko diru-laguntza orokorra
 
Talde Parlamentarioa Senatari kopurua Diru-laguntza euro/hilean Ratioa Senatariko euro/hilean
Popularra Senatuan 149 262.781,33 1.763,63
Sozialista 62 114.475,91 1.846,39
Unidos Podemos-en Comú Podem-en Marea 20 42.880,19 2.144,01
Esquerra Republicana 12 29.242,91 2.436,91
Eusko Abertzaleak Senatuan (EAJ-PNV) 6 19.014,95 3.169,16
Nacionalista en el Senado (CDC-CC) 6 19.014,95 3.169,16
Mistoa* 11 27.538,25 2.503,48

* Mahaiak 2016ko otsailaren 2an hartutako erabaki baten arabera, diru-laguntza hori Talde Parlamentarioa osatzen duten Senatariei ordainduko zaie, alderdi politiko bereko kide izateagatik osatutako entitatearen arabera.
 
 
Diru-laguntza lokomozio-gastuengatik
 
Talde Parlamentarioa Senatari kopurua Diru-laguntzak euro/hilean Ratioa Senatariko euro/hilean
Popularra Senatuan 149 6.839,74 45,90
Sozialista 62 6.839,74 110,32
Unidos Podemos-en Comú Podem-en Marea 20 Taldeak ez du diru-laguntza hau jasotzen 2016ko abuztuaren 2an Mahaiaren erabaki baten arabera onartutako ukoagatik. Taldeak ez du diru-laguntza hau jasotzen 2016ko abuztuaren 2an Mahaiaren erabaki baten arabera onartutako ukoagatik.
Esquerra Republicana 12 Taldeak ez du diru-laguntza hau jasotzen 2016ko abuztuaren 2an Mahaiaren erabaki baten arabera onartutako ukoagatik. Taldeak ez du diru-laguntza hau jasotzen 2016ko abuztuaren 2an Mahaiaren erabaki baten arabera onartutako ukoagatik.
Euzko Abertzaleak Senatuan (EAJ-PNV) 6 3.419,87 569,98
Nacionlista en el Senado (CDC-CC) 6 3.419,87 569,98
Mistoa* 11 3.419,87 310,90

* Mahaiak 2016ko otsailaren 2an hartutako erabaki baten arabera, diru-laguntza hori Talde Parlamentarioa osatzen duten Senatariei ordainduko zaie, alderdi politiko bereko kide izateagatik osatutako entitatearen arabera.  
 
 
Talde Parlamentarioen aholkularitzarako diru-laguntza finalista Mahaiak 2006ko irailaren 19an hartutako Erabakiaren arabera
 
 
Talde Parlamentarioa Senatari kopurua Diru-laguntza euro/hilean Ratioa Senatariko euro/hilean
Popularra Senatuan 149 17.812,50 119,55
Sozialista 62 10.687,50 172,38
Unidos Podemos-en Comú Podem-en Marea 20 3.562,50 178,13
Esquerra Republicana 12 3.562,50 296,88
Euzko Abertzaleak Senatuan (EAJ-PNV) 6 3.562,50 593,75
Nacionalista en el Senado (CDC-CC) 6 3.562,50 593,75
Mistoa 11 Taldeak ez du diru-laguntza hau jasotzen taldearen aldi baterako langile gisa 4 laguntzaile edukitzea erabaki duelako 3ren ordez. Taldeak ez du diru-laguntza hau jasotzen taldearen aldi baterako langile gisa 4 laguntzaile edukitzea erabaki duelako 3ren ordez.