Diputazio iraunkorra. Izendapena eta funtzioak

Azken eguneraketa 2018/05/10

Senatuko Presidentea da bertako burua eta gutxienez hogeita bat kidek osatua egongo da. Mahaiak, Bozeramaileen Batzordeari entzun ondoren, Diputazio Iraunkorreko kideen kopuru osoa eta Talde Parlamentarioen artean izango duen banaketa zehaztuko du haiek duten kide kopuruaren proportzioa kontuan izanik (Senatuko Araudiaren 45. artikulua eta hurrengoak). Gaur egun, 36 kide titularrek eta ordezkok osatzen dute, ondorengo banaketa honen arabera: Grupo Parlamentario Popular en el Senado, 20; Grupo Parlamentario Socialista, 8; Grupo Parlamentario Unidos Podemos-En Comú Podem-En Marea, 3; Grupo Parlamentario de Esquerra Republicana, 2; Grupo Parlamentario Vasco en el Senado (EAJ-PNV), 1; Grupo Parlamentario Nacionalista Partit Demòcrata (PDeCAT-CDC) - Agrupación Herreña Independiente-Coalición Canaria (AHI/CC-PNC), 1; y Grupo Parlamentario Mixto, 1. Banaketa hori berrikusi egingo da saioen epealdi bakoitzaren hasieran, Ganberaren osaeran aldaketarik egonez gero. Organo honetako Mahaia Senatuko Presidenteak, bi Presidenteordek eta bi Idazkarik osatuko dute.

Diputazio Iraunkorraren ardura da Batzarraren ezohiko bilkura egin dadila eskatzea (Konstituzioaren 73. artikulua eta Senatuaren Araudiko 70. artikulua) eta Ganberaren botereak zaintzea, bilkura egiten ari ez denean edo Ganbera berri bat osatu arteko desegite-epean dagoenean (Konstituzioaren 78. artikulua). Diputazio Iraunkorreko kideek Senatari izaten jarraituko dute, baita beren agintaldia amaitu edo Senatua desegin ondoren ere. Ganbera berria elkartu ondoren, Diputazio Iraunkorrak desegite-epean aztertutako gaien eta hartutako erabakien berri eman beharko dio.