Adinen mahaia

Última actualización: 27/10/2015

 

Adinen mahaia Senatua eratzeko saioa ireki ondoren eta behin betiko edo aldi baterako Mahaia eratzen denera arte ezartzen den trantsiziozko gobernu-organoa da. Hasierako tramiteen inguruko arazoak konpontzeko eta, jarraian, behin betiko Mahaia bozkatzeko betekizuna du, eta bozketa zenbatzean desegiten da. Hautetsiaren ordez aldi baterako osatzeko irizpidea adina delako esaten zaio horrela: presidentea bertan dauden senatari adinduena izaten da, eta lau gazteenek laguntzen diete, idazkari lanak burutuko dituztenak. (Senatuaren araudiko 3. art.)