Ir al Contenido (Presione enter)

23 URRIA 2017

XII LEGEGINTZALDIA

Osoko bilkura. Funtzionamendua

Oso bilkura behar bezala deitutako senatari guztiek osatzen dute. Garrantzia handiko organo funtzionala da eta, horregatik, bertan erabakitzen dira prozedura gehienak, batez ere, legegileak. Gainera, Senatuko mahaia eta beste organo batzuetako kideak aukeratzen ditu, besteak beste, Konstituzio Auzitegikoak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusikoak eta Kontu Auzitegikoak, eta Diputatuen Kongresuarekin batera, baita Arartekoa ere.


Osoko bilkurak, presidenteak mahaiarekin batera adostu eta Bozeramaleen batzordeak entzunda, finkatutako gai-zerrendarekin deitzen dira. Gobernuak gai bakarra gehi dezake lehentasunezko gai gisa. Saio horietan, Senatuko presidentea da buru eta bi presidenteordetako batek ordezka dezake xede horietarako. Presidente gisa, deliberazioak zuzendu, ordena mantendu eta, hala balegokio, diziplina-neurriak egokiak aplikatzen ditu.


Osoko saioak publikoak dira, Senatuaren araudian zehaztutako kasu oso zehatzetan izan ezik. Akreditutako komunikabideak eta hiritar kopuru jakin bat joan daiteke. Telebistaz eta Internet bidez ematen dira eta euren grabazioak eta transkripzioak eskuragarri daude, oso-osorik, Saioen egunkarian.


Osoko bilkura, normalean, saio-aldiko hiletan aste batean bai eta bestean ez biltzen dira. Astearteetan arratsaldeko lauetan hasten dira eta goizeko eta arratsaldeko saioetan jarraitzen dira asteazkenetan eta ostegunetan, behar izanez gero.


Gai-zerrendan, normalean, gai hauek agertzen dira:


1. Aurreko bilkurako akta
2. Galderak
3. Interpelazioak
4. Interpelazioen ondoriozko mozioak
5. Mozioak
6. Legeak
7. Nazioarteko hitzarmenak

 

Hala dagokionean, beste gai batzuk gehitzen dira, beste organo batzuetako kideak hautatzeari buruzkoak, erregu-gutunak, bateraezintasunak...