Presidentea Senatuko

Azken eguneraketa 15/07/2019

Manuel Cruz Rodríguez

Presidentea Senatuko. Manuel Cruz Rodríguez

Manuel Cruz (Bartzelona, 1951), Senatuko presidentea, senatari hautatu zuten Bartzelonatik.

Filosofia Garaikidean katedraduna da Bartzelonako Unibertsitatean.

1986tik 1993ra bitartean, unibertsitate horretako Filosofiaren Historia, Estetika eta Kulturaren Filosofia Saileko zuzendaria izan zen.

Irakasle bisitaria izan da Europako eta Amerikako hainbat unibertsitatetan.

“Pensamiento comtemporáneo” eta “Biblioteca del Presente” bildumak zuzendu ditu, Paidós argitaletxearen zigiluarekin biak. “Filosofía, hoy” bildumaren zuzendarikidea izan da Santillana argitaletxean eta baita Biblioteca Iberoamericana de Ensayo izenekoarena ere, Mexikoko Paidós argitaletxean. Era berean, “Barcelona METRÓPOLIS” aldizkariaren zuzendari izandakoa da.

Gaur egun “Pensamiento Herder” bildumaren arduraduna da Herder argitaletxean, eta “Pensamiento 21” seriaren arduraduna Los libros de La Cataratan.

2013tik 2016ra bitartean Federalistes d’Esquerres elkarteko presidente izan zen.

2016tik 2019ra bitartean PSOEren bozeramailea izan zen Hezkuntza Batzordean eta Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Batzordean, Diputatuen Kongresuan.

Hogeita hamar lanetik gora idatzi ditu (horietako batzuk beste hizkuntza batzuetara itzuli dira) eta ia hamabost bat bolumen kolektibo bildu ditu.

Anagrama Saiakera Saria jaso zuen 2005ean “Las malas pasadas del pasado” liburuagatik, Espasa Saiakera Saria 2010ean “Amo, luego existo” lanagatik, Jovellanos Saiakera Saria 2012an “Adiós, historia, adiós” lanagatik eta Miguel de Unamuno Saria 2016an “La flecha sin blanco de la historia” lanagatik.

Bere libururik berrienak “Dar(se) cuenta” izenburua darama.

El País eta El confidencial egunkariekin sarritan lankidetzan aritutakoa da.