Ir al Contenido (Presione enter)

22 URRIA 2017

XII LEGEGINTZALDIA

Senatuko presidenteak. 1977tik aurrera

PRESIDENTE_GARCIA_ESCUDERO_MARQUEZ

Pío GARCÍA-ESCUDERO MÁRQUEZ (Madrid, 1952)

Arkitektoa. Madrilgo Alderdi Popularraren Presidentea 1993 eta 2004 bitartean. Madrilgo Biltzarreko Diputatua hiru legealditan, 1991 eta 2003 bitartean. Madrilgo Autonomia Erkidegoak 1995 eta 2003 bitartean izendatutako senataria.2004tik egun arte Madrilen hautatutako senataria. Goi-ganberan Parlamentuko Talde Popularraren bozeramaile gisa aritu da azken hiru legealdietan, 1996tik 1999ra, lehenengo eta 2004 eta 2011 bitartean, gero.
Senatuaren Presidentea X Legealdian (2011-2015) eta egungoan.
PRESIDENTE_ROJO_GARCIA

Francisco Javier ROJO GARCÍA (Pamplona, 1949).

Arte Grafikoetan espezializatutako irakasle industriala. Espainiako Langile Alderdi Sozialistako kidea 1976tik hona. Arabako Aurrezki Kutxako Administrazio-kontseiluko kidea eta bi aldiz Gasteizko udaleko zinegotzia, Arabako Foru Aldundiko ahalduna eta Batzar Nagusietako prokuradorea 1979tik 2004era. Eusko Jaurlaritzako kidea 2001 eta 2002an. Araba/Álavako diputatua hiru legealditan 1982tik 1993ra eta senataria urte horretatik 2011ra arte.
VIII. eta IX. legealdietako Senatuko presidente izan zen (2004-2008 eta 2008-2011)
38 Juan José Lucas Giménez

Juan José LUCAS JIMÉNEZ (Burgo de Osma, Soria, 1944).

Funtzionarioa. Soriako Udaleko zinegotzia, Probintziako Diputazioko presidentea 1985etik 1986ra. Alderdi Popularreko kide da eta Gaztela eta Leon Komunitateko presidente izan zen 1991tik 2001era. Kargu horri uko egin zion Presidentetzaren ministeriokoa hartzeko. III. eta IV. legealdietako diputatua eta Gaztela eta Leongo Autonomia Erkidegoko senataria 2002tik gaur egunera arte.
VII. legealdiko Senatuko presidente izan zen (2002-2004)
37 Esperanza Aguirre Gil de Biedma

Esperanza AGUIRRE GIL DE BIEDMA (Madrid, 1952).

Zuzenbidean lizentziaduna eta Estatuko Informazio eta Turismo Teknikarien Gorputzeko funtzionarioa. Alderdi Liberalean afiliatu eta, 1986an, Alderdi Popularrean integratu zen. Madrilgo Udaleko zinegotzia eta alkateordea. 1996an, Hezkuntza eta Zientzia ministroa izan zen. Madrilgo senataria VI. eta VII. legealdietan, eta 2003-tik 2012-ra erkide autonomo honetan izandako Presidentea. 
VI. eta VII. legealdietako Senatuko presidente izan zen (1999-2000 eta 2000-2002)
36 Juan Ignacio Barrero Valverde

Juan Ignacio BARRERO VALVERDE (Mérida, Badajoz, 1943).

Zuzenbidean lizentziaduna. Abokatua. Extremadurako UNEDko Konstituzio Zuzenbideko irakaslea izan zen. Alderdi Popularreko kidea. Extremadurako Batzarreko parlamentaria hiru aldiz. Badajozko senataria IV., V. eta VI. legealdietan eta diputatua VII.enean.
VI. legealdiko Senatuko presidente izan zen (1996-1999)
35 Juan José Laborda Martín

Juan José LABORDA MARTÍN (Bilbao, 1947).

Kazetaria eta Historia Moderno eta Garaikidearen irakaslea. 1975ean sartu zen Espainiako Langile Alderdi Sozialistan. Gaztela eta Leongo Kontseilu Nagusiko kide izan zen. Europako Batzordearen Biltzarreko kide ere izan zen. Gaztela eta Leongo Juntako prokuradorea izan zen 1987an eta bertako presidentetzarako hautagaia. Burgosko senatari izan zen legealdi konstituziogiletik 2008. urtera arte. Gaztela eta Leongo Eskualdeko Institutuaren sortzailea eta Eusko Ikaskuntzako kide ere izan da.
IV. eta V. legealdietako Senatuko presidente izan zen (1989-1993 eta 1993-1996)
34 José Federico de Carvajal Pérez

José Federico de CARVAJAL PÉREZ (Málaga, 1930).

Abokatua. Espainiako Langile Alderdi Sozialistako kidea 1956az geroztik. Avilako senatari hautatu zen legealdi konstituziogilean. Garai hartan, hirugarren idazkaria eta Konstituzio Batzordeko presidente izan zen. Europako Batzordearen Parlamentu Biltzarreko kidea. Diputatu izan zen 1989tik 1993ra.
II. eta III. legealdietako Senatuko presidente izan zen (1982-1986 eta 1986-1989)
33 Cecilio Valverde Mazuelas

Cecilio VALVERDE MAZUELAS (Córdoba, 1927 – Madrid, 2001).

Abokatua. Hasieran, Kordoban izan zuen bufetea eta, geroago, Madrilen, garai hartan dekano zen Antonio Pedro Ríus-ekin. 1976an hasi zen politikan, Andaluziako Alderdi Sozial Liberala sortzen lagundu zuenean. Geroago, Zentro Demokratikoaren Batasunarekin bat egingo zuen. 1962tik 1966ra Kordobako Abokatuen Elkargoko idazkaria eta Kordobako Aurrezki Kutxa Probintzialeko Administrazio Batzordeko kide izan zen. Kordobako senataria izan zen Legealdi konstituziogilean eta lehenengo legealdian.
I. legealdiko Senatuko presidente izan zen (1979-1982)
32 Antonio Fontán Pérez

Antonio FONTÁN PÉREZ (Sevilla, 1923 – Madrid, 2010).

Filologian katedraduna 1949. urteaz geroztik, kazetaria eta idazlea. Zuzendari izan zen, besteak beste, Madrid egunkarian eta SER emisio-katearen presidenteorde. Hizkuntzalaritzari, humanismoaren historiari eta latin filologiari buruzko hainbat argitalpen zientifiko egin zituen. Bartzelonako Kondearen Batzorde Pribatuko kide izan zen eta garai hartan printze zen Juan Carlos Borboikoaren irakasle ere izan zen. Alderdi Demokrata sortzen parte hartu zuen; geroago, Zentro Demokratikoaren Batasunean txertatu zena. Lurralde Administraziorako ministroa izan zen 1977an.
Legealdi konstituziogileko Senatuko presidente izan zen (1977-1979)