Ir al Contenido (Presione enter)

17 URRIA 2017

XII LEGEGINTZALDIA

SENATUKO PRESIDENTEAREN AGURRA

SENATUKO PRESIDENTEAREN AGURRA

Última actualización 18/01/2016


Ongi etorri Senatuaren egoitza elektronikora. Diputatuen Kongresuarekin batera Espainiako Erresumaren Gorte Nagusiak osatzen duen lurralde-ordezkaritzako Ganbera osatzen du Senatuak eta, Espainiako Konstituzioari jarraiki, nazioaren subiranotasuna ordezkatzen du eta Estatuaren legegintza-boterea baliatzen da bertan.

Gaur egun, gardentasuna eta kontuen azalpena dira gure lehentasun handiena. Gure nazioko herri erakunde zein herri administrazio guztien konpromiso sendoa dugu, eta hala geratu da agerian 2013ko abenduan Gorte Nagusiek onetsitako Gardentasunaren, herri informaziorako sarbidean eta gobernu oneko Legean.

Egungo teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aukera apartak baliatuta, jarduera parlamentarioaren inguruko informazio gehiago eskaini nahi du, egitura bati jarraiki, etengabe eguneratuta eta modu argiagoan Senatuaren Gardentasunaren Webgunean. Gainera, gure webguneak guztien eskura jartzen ditu Ganberaren administrazio funtzionamenduari buruzko eduki xehatuak, aurrekontuei, kontratuei eta gai ekonomikoei buruzko informazioa barne. Gainera, ordezkari politikoek euren kontuak azal ditzaten, hemen ikus daitezke Senatari guztien jardueren, ondasunen eta errenten aitorpenetan adierazitako datu guztiak.

 

Edonola ere, gure asmoa hiritarrak gure informazioan sartzeko duten eskubidea ahal den heinean erraztea da. Senatuaren Informazioko Bulegoaren betekizuna da hori, eta nahi duen orok aurkituko ditu hura erabiltzeko argibideak Interneteko gune honetan.

 

Senatuaren eta espainiar gizartearen arteko loturak sendotu nahi ditugu gehienbat, harentzat ari baikara lanean, eta haren ordezkariak baikara. Gizartearen konfiantza, ondorioz, ezinbestekoa dugu. Espero dut gure webgune instituzional honek gure helburura hurbiltzea, baina horretarako ezinbestekoa da denon laguntza.
 


 

 

Pío García-Escudero


Presidente del Senado