Diputatuen Kongresua eta Senatua egun honetan desegin ziren: 2019ko iraila 24. Berriz ere eratu behar dira egun honetan: 2019ko abendua 3.

SENATARIAREN BABES SOZIALA

Azken berrikuspena 11/11/2019

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Kotizazioak

 

Senatuaren Erregelamenduaren 24.2 eta 3 artikuluak ondorengo hau ezartzen du:

 

2. Agintaldian dauden bitartean, lan horregatik lehen afiliatuta zeuden Gizarte Segurantzaren araubidean baja ematen duten senatariek berriro alta ematea eskatu ahal izango dute eta Senatuak ordaindu beharko ditu haien kotizazioak. Horretara esleituko da Ganberaren Aurrekontuan atal horri dagokion dirua.
Senatuak hartuko ditu bere gain, halaber, senatariei dagozkien klase pasiboen eta mutualitateen kuotak eta horretara ere, dagokion aurrekontuko kontusaila esleituko da.

 

3. Aurreikuspen-sistema batek senatarientzako erretirorako pentsioak eta beste prestazio batzuk izango ditu."

 

Aurrekoaren arabera, Ganberak dagokion kuota ordaintzen dio Gizarte Segurantzari araubide horretatik datozen senatarien kasuan; bestela, Senatura Gizarte Segurantzaren estaldurarik gabe iristen direnei, alta ematen die. Babes hori eskaintzen da senataria Gizarte Segurantza ez den beste sistema batetik badator ere.

 

Babes social horrek Senatariaren agintaldiak irauten duen bitartean jarraituko du eta, Ganbara desegiten bada, berria eratu arte.

 Beste laguntza batzuk

 

 

Gorte Nagusiek gorputz-istripuko aseguru-poliza bat dute sinatuta Diputatuen eta Senatarien izenean, zeinak istripuarengatik heriotza-arriskua, ezintasun iraunkorra eta bestelako lesioak hartzen dituen.

 

 

Parlamentario ohientzako prestazioak

 

Agintaldia galdu ondoren, parlamentari ohien babes soziala Parlamentuko pentsioen eta beste prestazio ekonomiko batzuen Erregelamenduan dago aurreikusita. Diputatuen Kongresuko eta Senatuko Mahaiek 2006ko uztailaren 11n elkarrekin egindako bileran onartu zuten hori (Gorte Nagusietako Aldizkari Ofiziala, Gorte Nagusien Atala, A Seriea, 278 zk., 2006ko uztailaren 14koa eta Gorte Nagusietako Aldizkari Ofiziala, Gorte Nagusien Atala, A Seriea, 307 zk., 2006ko urriaren 10ekoa). Ondoren, Diputatuen Kongresuko eta Senatuko Mahaien akordio baten bidez aldatu zen 2007ko abenduaren 18an elkarrekin egin zuten bileran (Gorte Nagusietako Aldizkari Ofiziala, Gorte Nagusien Atala, A Seriea, 473 zk., 2008ko urtarrilaren 2koa) eta berriro aldatu zuen organo berak 2011ko uztailaren 19an (Gorte Nagusietako Aldizkari Ofiziala, Gorte Nagusien Atala, A Seriea, 455 zk., 2011ko uztailaren 22koa).

 

Diputatuen Kongresuko eta Senatuko Mahaiek 2012ko urtarrilaren 25ean elkarrekin eginiko bileran Ganberek aurreikuspen sozialerako planari eginiko ekarpenak bertan behera uztea erabaki zuten. Plan horri erreferentzia egiten dio parlamentari ohientzako Parlamentuko pentsioei eta beste prestazio ekonomiko batzuei buruzko Erregelamenduaren 16.1 artikuluak.


Pentsioen osagarrien, laguntzen eta kalte ordainen publizitatea

 

Parlamentari ohientzako Parlamentuko pentsioei eta beste prestazio ekonomiko batzuei buruzko Erregelamenduaren hirugarren Xedapen Gehigarriak (berria), 2011ko uztailaren 19ko bileran Diputatuen Kongresuko eta Senatuko Mahaiek onartutakoak, ondorengo hau ezartzen du:

 

Erregelamendu honetan aurreikusitako pentsio-osagarrien, laguntzen eta kalte-ordainen hartzaileen zerrenda eta horien zenbatekoak Diputatuen Kongresuaren eta Senatuaren webguneetan argitaratuko dira.”

 

Agindu hori betez, hona hemen eskatutako datuak.

 

Parlamentuko pentsioak

 

Diru-sarreren osagarria

  

Kalte-ordaina kargu-uzteagatik

 

Trantsizioagatiko kalte-ordaina