Diputatuen Kongresua eta Senatua egun honetan desegin ziren: 2019ko iraila 24. Berriz ere eratu behar dira egun honetan: 2019ko abendua 3.

Erregimen Ekonomikoa

Azken eguneratzea: 2019/09/27

 

 

 

 

Ordansariei eta beste laguntza batzuei aplikatu beharreko erregimen juridikoa

Espainiako Konstituzioaren 71.4. artikulua: “Diputatuek eta Senatariek ordainsaria jasoko dute; Ganbera bakoitzak finkatuko du ordainsari hori.” 

Senatuaren Arautegiaren 23.1. artikulua: “Senatariek (...) Senatuaren Aurrekontuan finkatzen diren ordainsari, dieta eta kalte-ordainetarako eskubidea izango dute beren eginkizuna burutzeko beharrezkoak diren gastuengatik (...)."

 

Ordainsariak 

Ordainsarien atal honetan aipatzen diren diru-zenbateko guztiak 14 ordainalditan jasotzen dira eta atxikipenei eta zerga-tributazioei buruzko erregimen orokorraren mende daude.

Ordainsari konstituzional berbera Senatari guztientzat: 2.981,90 euro hilean.

Hileko osagarriak karguarengatik:

Senatuko Presidentea
KontzeptuaEuro
Diru-izendapena3.257,24
Osagarria4.754,89

 

Senatuko Presidenteordeak
KontzeptuaEuro
Diru-izendapena1.283,34
Osagarria2.908,27

 

Senatuko Idazkariak
KontzeptuaEuro
Diru-izendapena1.002,04
Osagarria2.672,60

 

Talde Parlamentarioetako Bozeramaileen Osagarria
KarguaEuro
Bozeramaileak2.830,10
Bozeramaile albokoak2.211,64

 

Mahaiaren eta Batzordeetako Bozeramaileen Osagarria
KarguaEuro
Presidenteak1.516,76
Presidenteordeak1.108,95
Idazkariak739,29
Bozeramaileak1.108,95
Bozeramaile albokoak739,29

 

Ordainsari osagarri hauek bateraezinak dira elkarren artean, Senatuko Presidentearen osagarria izan ezik, Batzordeko Presidentearenarekin bateragarri baita, eta Talde Parlamentarioetako Bozeramaileen eta Bozeramaile Albokoen osagarria izan ezik, Batzordeko kargu batenarekin bateragarri baitira.

 

Ganberako organoetan karguek gaur egun duten banaketa hauxe da: Diputazio Iraunkorrean Mahaia (Presidente 1, 2 Presidenteorde eta 2 Idazkari); Talde Parlamentarioak (32 Kide Titularrak eta 36 Ordezko Kideak).     

 

Diputazio Iraunkorrean ez dauden organoei dagozkien osagarriak ez dira sortuko.

Kalte-ordainak eta laguntzak
Erregimen juridikoa

«Senatariek (...) Senatuaren Aurrekontuan finkatzen diren dieta eta kalte-ordainetarako eskubidea izango dute beren eginkizuna burutzeko beharrezkoak diren gastuengatik (...).» (Senatuaren Araudiko 23.1 artikulua), eta «Nazio-lurraldearen barruan, (...) Senatuko Mahaiak erabakitzen duen garraiobide kolektiboetan zirkulazio librerako baimena edukitzekoa edo, hala egokituz gero, egindako bidaien gastuak Ganberaren Aurrekontuaren kontura ordaintzekoa, Mahaiak une bakoitzean ezartzen dituen arauekin bat etorriz» (Senatuaren Araudiko 24.1 artikulua).

Senatuaren Mahaiaren erabakia, 2014ko azaroaren 18koa, Senatarien lekualdaketen kontrolari eta publizitateari buruzkoa (Gorte Nagusien Aldizkari Ofiziala, Senatua, 440. zk., 2014ko azaroaren 20koa


Kalte-ordainak

Kalte-ordainak 14 ordainalditan jasotzen dira eta horien hileko zenbatekoa 1.919,63 euro da Madrilgoak ez diren zirkunskripzioetako Senatarientzat eta 915,47 eurokoa Madrilgo hautetsi edo izendatuentzat, eta kontzeptu horren bidez parlamentariek Ganberako jarduerek eragiten dizkieten gastuei aurre egin behar diete. Horrenbestez, gastuei aurre egiteko xedea duen zenbateko bat da, eta horrexegatik, zergak ordaindu behar izatetik salbuetsita dago, azaroaren 28ko 35/2006 Legearen 17.2 b) artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

 

Garraioa 

  • Senatuak estaltzen ditu Senatariek beren jarduera parlamentarioa betetzeko, izaera politikoko, sektorialeko edo ordezkaritza instituzionaleko jarduerak egiteko garraiobide kolektiboetan dituzten gastuak (hegazkina, trena, autobusa edo itsasontzia), baita Senatuaren ordezkari gisa egiten dituzten bidaia ofizialak ere; hori guztia, behar bezala justifikatuz gero, 2014ko azaroaren 18ko Ganberako Mahiaren erabakian Senatarien lekualdaketen kontrolari eta publizitateari buruz adierazitakoarekin bat etorriz. (Gorte Nagusien Aldizkari Ofiziala, Senatua, 440. zk., 2014ko azaroaren 20koa).

    Senatuak zuzenean ordaintzen dio bidaia-txartela garraio-enpresari, edo bestela, egindako gastua itzuliko dio, aurrez faktura aurkeztuta, baita tren-geltoki eta aireportuetako aparkalekuek eragindako gastuak ere.

  • Era berean, Senatuak Taxi-Txartel bat ematen die Senatariei, urtean gehienez ere 3.000 euroko gehieneko kreditua duena eta Madrilgo Erkidegoan egiten dituzten lekualdaketak ordaintzeko balio dueña.

  • Jarduera parlamentarioren batean parte hartzeko asmoz Ganberara egiten diren joan-etorrietan norberaren ibilgailua erabiliz gero, eta aldez aurretik justifikatuta, 0,25 euro ordainduko dira Kilometro bakoitzeko, baita autobideetako bide-sariei dagozkien zenbatekoak ere, hala egokituz gero.

Senatarien lekualdaketen  gastuak Senatuko aurrekontuaren kontura. 

 

Dietak

Senatariek beren eginkizun ofizialean egiten dituzten lekualdaketek sortutako dieten zenbatekoa agunean 150 eurokoa izango da, lekualdaketa horiek atzerrira egiten dituztenean, eta egunean 120 eurokoa, lekualdaketa horiek Estatuko lurraldearen barruan egiten dituztenean.

Ganberaren bilkura parlamentarioetara (Osoko Bilkurak, Batzordeak, Ponentziak...) egindako lekualdaketengatik ez da dietarik ordainduko.

 

Senatarien esku jarritako beste baliabide batzuk 

  1. Senatuak bertako kideei telefono mugikor korporatiboa eskaintzen die eta bertan jasoko dituzte Ganberaren deialdiak SMS bidez, baita tableta bat ere ekimenen aurkezpen elektronikoetarako (informazio gehiago).
  2. Senatari guztiek bulego propioa edo partekatua izango dute Senatuan.
  3. Senatari jakin batzuek konfiantzazko langileak eduki ahal izango dituzte, beren eginkizunak betetzeko orduan lagunduko dietenak:

    Presidentetzaren Kabinetea gaur egun 8 kidek osatzen dute.

    Mahaiko kideek (Presidenteordeek eta Idazkariek) 2 laguntzaile dituzte bakoitzak.

    Laguntzaileen banaketa Talde Parlamentarioen arabera (elaborazion).

     

 

Senatariak elkartuta dauden Talde Parlamentarioei Senatuak ordaintzen dizkie Talde Parlamentarioei buruzko atalean zehaztuta datozen diru-laguntzak.