Ir al Contenido (Presione enter)

19 URRIA 2017

XII LEGEGINTZALDIA

Senatuaren osoko bilkurak publikoak dira. Senatuko plenoaren eztabaidetara joan nahi dutenek hemizikloko tribuna publikotik jarrai dezakete.
 
Bailen kaleko 3. zenbakitik sartzen da.

Nola eskatu Senatuko osoko bilkura batera joatea?

ESKAERA:
 
Osoko bilkurara joan nahi duenak inprimaki bat bete beharko du.
 
Taldeak, gehienez, 35 pertsona izan ditzake. Taldea handiagoa bada, bi ordu desberdin eskatu beharko ditu.
 
Eskola-umeen taldeak badira, gutxienez, Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloan egon behar dute.
 
Plenorako bisitak, gutxienez, 15 egun baliodun lehenago eskatu behar dira.
 
Senatura sartzeko, bisitariek NAN edo pasaportea erakutsi behar dute.
 
ERRESERBA BERRESTEA:
 
Eskaera jasotakoan, Bisiten eremuak bisitaren berrespena bidaliko du, ahal bezain laster. Berrespenarekin batera inprimaki bat ere bidaliko du eta, bertan, bisitarien
zerrenda eman beharko da osoko bilkurara joan baino, gutxienez, 7 egun lehenago.
 
Senatuaren parlamentuko jardueran aldaketarik izanez gero, Bisiten eremua ahal bezain laster jarriko da eskatzailearekin harremanetan, osoko bilkurara joateko beste egun bat hitzartu asmoz.

Nola joan osoko bilkuretara?

Osoko bilkurara joan aurretik prestatu nahi izanez gero, saioaren gai-zerrendara, hemizikloko eserlekuen banaketara eta Senatuaren funtzioen eta parlamentuko prozeduren informazio orokorrera sar zaitezke.
 
Senatuaren osoko bilkurak tribuna publikotik ikustera joaten diren herritarrek ezarritako arau hauek errespetatu beharko dituzte:
 
-         Isilik egotea.
-        Telefono mugikorrak itzaltzea.
-        Kontuz ibiltzea tribunatik saioen gelara objekturik ez erortzeko.
-        Argazkirik edo bideorik ez egitea.
-        Txalo ez jotzea edo onespena adierazten duen beste edozein ekintza ez egitea.
-        Gaitzespena adierazten duen oihu, deiadar edo antzeko adierazpenik ez egitea.
 
Harremanetan jartzeko
 
Informazio gehiago eskuratzeko, hona jo dezakezu:
 
Helbide elektronikoa: visitas@senado.es
Telefonoak: 91 538 13 75 / 91 538 19 38