Ir al Contenido (Presione enter)

19 URRIA 2017

XII LEGEGINTZALDIA

Noiz bisitatu Senatua?

 
Parlamentuko jarduerak uzten badu, Espainiako Senatua astelehenetik ostiralera bisita daiteke, ordutegi honetan: 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan.
 
Bisitak gidatuak eta doakoak dira, eta ordubete inguru irauten dute.
 
Baliteke ordutegi hori aldatzea, Senatuaren parlamentuko jarduerak hala eskatuz gero.
 
Aste Santuan, jaiegunetan eta osoko bilkura egingo den egunetan ez da bisitarik egingo. Baina azken egun horietan, osoko bilkuretara joan daiteke.
 
Osoko bilkuren egutegia kontsultatzea gomendatzen dizugu.

Zer bisitatzen da?

Ibilaldian zehar, gela eta koadro esanguratsuenak erakutsiko dira eta Senatuaren historiari, osaerari eta funtzionamenduari buruzko azalpen labur bat eskainiko da. Bisitak, gutxi gorabehera, ordubete irauten du.
 
Bisita prestatu nahi izanez gero, bisita birtualera sar zaitezke, edota Senatuko arteari eta ondareari, Senatuaren historiari, osaerari eta funtzionamenduari buruzko informaziora.
 
Harremanetan jartzeko.
 
Informazio gehiago eskuratzeko, hona jo dezakezu:
 
Helbide elektronikoa: visitas@senado.es
Telefonoak: 91 538 13 75/ 91 538 19 38

Nola eskatu bisita?

 
Senatua bisitatu nahi dutenek, partikularrak edo taldeak izan, inprimaki bat bete behar dute.
 
Taldeak, gehienez, 55 pertsona izan ditzake. Taldea handiagoa bada, bi bisita eskatu beharko dira bi ordu desberdinetan. Taldea txikia bada, dagoeneko bisita hitzartuta duen beste talde bat gehi dakioke. Banakako eskatzaileak ere dagoeneko hitzartutako talde batean gehi daitezke.
 
Bisitak, gutxienez, 15 egun baliodun lehenago eskatu behar dira.
 
Eskola-umeen taldeak badira, gutxienez, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan egon beharko dute.
 
Senatura sartzeko, bisitariek NAN edo pasaportea erakutsi behar dute.
 
ERRESERBA BERRESTEA:
 
Eskaera jasotakoan, Bisiten eremuak bisitaren berrespena bidaliko du, ahal bezain laster. Berrespenarekin batera inprimaki bat ere bidaliko du eta, bertan, bisitarien zerrenda eman beharko da bisita baino, gutxienez, 7 egun lehenago.
 
Parlamentuko jarduerak aldez aurretik hitzartutako bisita egitea eragozten badu, Senatuko Bisiten eremua ahalik eta lasterren jarriko da bisita eskatu duenarekin, beste data bat adosteko.