PARLAMENTUKO ADMINISTRAZIOA
Azken berrikuspena 10/01/2024
Parlamentuko administrazioa Senatuaren esanetara dauden administrazio-zerbitzuak dira. Idazkaritza nagusia deritzo. Ondorioz, izaera profesionala du eta jarduera neutrala eta inpartziala du.
SENATUKO IDAZKARITZA NAGUSIAREN ANTOLAKETA ETA FUNTZIOAK
Idazkaritza nagusiaren buru idazkari nagusi bat da (letradu nagusi ere deitu izan zaio), Senatuaren mahaiak izendatua, baina presidenteak proposatutakoa, Gorteetako letraduen gorputzeko funtzionarioen artetik. Parlamentuko administrazioa zuzentzen du eta haren funtzionamenduaren erantzule da mahaiaren aurrean.
Bere menpeko dira Parlamentuko gaietarako eta administrazio-gaietarako idazkari nagusien albokoak. Era berean, Idazkari nagusiaren menpe daude unitate hauek ere:
- bulegoa
- erakunde harremanen zuzendaritza
- kontu-hartzea
- aholkularitza juridikoa
- segurtasun-hornidura
Parlamentuko gaietarako letratu nagusi albokoak/idazkari nagusi albokoak zuzendaritza hauen berehalako buruzagitza betetzen du eta euren administrazio-zerbitzuak koordinatzen ditu:
- laguntza teknikoaren eta parlamentarioaren zuzendaritza
- batzordeen zuzendaritza
- azterketen zuzendaritza
- dokumentazio-zuzendaritza
- atzerriko harremanen zuzendaritza
Administrazio-gaietarako letradu nagusi albokoak/idazkari nagusi albokoak zuzendaritza hauen berehalako buruzagitza betetzen du eta euren administrazio-zerbitzuak koordinatzen ditu:
- giza baliabideen eta barne-gobernuaren zuzendaritza
- aurrekontu- eta kontratazio-zuzendaritza
- azpiegitura-tekniken zuzendaritza
- informazioaren eta komunikazio teknologien zuzendaritza
SENATUKO IDAZKARITZAKO LANGILEAK
Idazkaritza nagusian Gorte Nagusietako funtzionarioek, lan-legepeko kontratatuek eta atxikitako langileek lan egiten dute.
Gorte Nagusietako funtzionarioak dira, legezko izendapenari dagokionean, bertako kide direnean, behin betiko, zerbitzu profesionalen estatutu-harreman baten bidez eta Gorte Nagusiek ordaintzen dienean.
Funtzionarioen gorputzak komunak dira Diputatuen Kongresurako eta Senaturako eta Gorte Nagusietako Langileen Estatutuak zuzentzen ditu. Ondorioz, funtzionario berak Ganbera batean ala bestean egin dezake lan.
Gorte Nagusietako funtzionarioen gorputzak hauek dira:
- letratuak
- artxibozainak - liburuzainak
- eskumeneko aholkulariak
- idazlariak, takigrafoak eta estenotipistak
- teknikari-administratiboak
- administratiboak
- atezainak
Halaber, Senatuak Gorte Nagusietako funtzionarioen gorputzei estatutuz esleitu gabeko funtzioak gauzatzeko behar diren langileak kontrata ditzake, organoko langileek halako lanposturik aurreikusten badute. Lanaren arabera kontratatutako langileak Ganbera bakoitzarenak dira.
Azkenik, Senatuak Estatuko Administrazio Orokorreko Gorputzeko langileak atxikitzea eska diezaioke Gobernuari, segurtasun-funtzioak bete eta Gorte Nagusiko funtzionarioen gorputzei estatutuz esleitu gabeko beste lan batzuetarako. Aipatu langileak, jatorrian edozein gorputzekoa izanik ere, xede orotarako Ganberako presidentearen eta idazkari nagusiaren menpe egongo dira.
Informazio gehiago:
- Organigrama
- Senatuko idazkaritza nagusiaren funtzioak
- Senatuko idazkaritza nagusiko langileak
- Antolaketa-arauak eta langileak
- Senatuan lan egiteko baldintzak