GORTE NAGUSIAK

Azken eguneraketa 2016/02/25

GORTE NAGUSIAK = DIPUTATUEN KONGRESUA + SENATUA

Gorte Nagusiak da Espainiako Parlamentuaren izen ofiziala eta bi ganberez osatuta dago (Diputatuen Kongresua eta Senatua). Horixe da izen tradizionala Espainian: Erdi Aroan, penintsulako hainbat erreinutako batzarrei Gorte zeritzen. Izen horixe bera mantendu zen XIX. mendeko konstituzio gehienetan ere, eta izen hori hartu da autonomietako hainbat parlamentutan ere.

Gorte Nagusiak estatuaren organo garrantzitsu dira, Espainiako herria ordezkatzen baitute 1978ko Konstituzioaren 66.1 artikuluak zehaztu bezala. Herrian baitatza subiranotasuna (Konstituzioaren 1.2 artikulua).

Konstituzioak xedapen komunak ditu Gorte Nagusiak osatzen dituzten bi Ganberentzako eta berariazkoa Ganbera bakoitzarentzako.

BI GANBEREN EZAUGARRI KOMUNAK

Xedapen orokorren artean, Espainiako herriaren ordezkari gisa duten definizio komunaz gain, beste hauek ere nabarmentzen dira:

  • Funtzio hauek betetzen dituzte:
    1. legegilea: legeak onartzen dituzte;
    2. aurrekontuena: estatuaren urteko sarrerak eta gastuak onartzean gauzatzen da;
    3. Gobernuaren ekintza eta indar politikoa kontrolatzea: hainbat prozeduren bidez gauzatzen dira: (galderak, interpelazioak, mozioak, agerraldiak) eta.
    4. Konstituzioan zehaztutako beste funtzio batzuk.
  • Bi Ganberak ezin bortxatuzkoak direla dioen aitorpena eta, beraz, ezin da euren kontrako neurri hertsagarririk hartu (Konstituzioaren 72. artikulua).
  • Ezin da, aldi berean, bi Ganberetako kide izan (Konstituzioaren 67.1 artikulua).
  • Bi Ganberetako kideak ez daude manuzko aginduaren menpe eta, beraz, diputatuek eta senatariek adierazteko eta botoa emateko askatasuna dute, inolako seinaleri edo aginduri kasu egin beharrik gabe. Horrek ez du eragozten, ordea, diputatuek eta senatariek boluntarioki talde parlamentarioaren diziplina onartzea (Konstituzioaren 67.2 artikulua).
  • Diputatuak eta senatariak bortxaezinak dira bere eginkizunetan adierazitako iritziengatik eta ezin dira horregatik prozesatu edo ezin zaie errurik egotzi, aldez aurretik dagokion Ganberak erregu-gutunaren bidezko baimenik gabe (Konstituzioaren 71. artikulua).
  • Ganberek beren funtzioak gauzatu ditzaketen saio-aldiak edo denbora-tarteak (otsailetik ekainera eta irailetik abendura) (Konstituzioaren 73. artikulua).

    Ganberetan lan egiten duten funtzionarioen gorputzak ere komunak dira, eta Gorte Nagusietako Langileen Estatutuaren arabera zuzentzen dira. Estatutu hori bi Ganberetako mahaiek batera onartu zuten.

GANBERA BAKOITZAREN BEREZITASUNAK

Nabarmentzekoa da aipatu funtzioak komunak direla Kongresuarentzako eta Senatuarentzako. Baino horrek ez du eragozten Ganbera bakoitzak prozedura eta gaitasun desberdinak izatea. Horrela, prozedura legegilea, normalean, Kongresuan hasten da eta Senatuak bigarren aldiz irakurtzeko Ganbera gisa esku-hartzen du. Prozedura hori beste modu batean garatzen da eta jarduera aukerak ere desberdinak dira.

Bere funtzioen jardunean, Konstituzioak Kongresuaren eta Senatuaren autonomia osoa aitortzen die euren barne-aspektuetarako. Ganbera bakoitzak bereizita onartzen du bere araudia, gastuen eta sarreren aurrekontua. Gainera, bakoitzak bere presidentea eta mahaiko gainerako kideak aukeratzen ditu (Konstituzioaren 72. artikulua).

Bi ganberatako parlamentuari dagokionez, Gorte Nagusiek normalean bereizita jarduten dute. Bi ganberek batera jarduten dute koroari buruzko erabakiak hartzeko soilik, hala nola erregea izendatzeko; oinordeko printzea izendatzeko; koroaren jarraipena betetzeko, zuzenbidean adierazitako lerro guztiak agortzen direnean, eta behin-behineko erregeordetza izendatzeko. Errealitatean, bi Ganberak batera biltzen dira erregearen eskutik legegintzaldia formalki inauguratzeko.

Aurrekoarekin bat etorriz, Ganbera bakoitzak bere batzordeak ditu. Alabaina, gai jakinentzako diputatuek eta senatariek osatutako batzorde mistoak zehazten dira.