SENATUA ESPAINIAKO KONSTITUZIOAREN HISTORIAN

Azken eguneraketa 2016/02/23

1812

Ejemplar de la Constitución Española de 1812

Espainiako parlamentu modernoa XIX. mendearen hasieran sortu zen, 1812an, Cadizen, Espainiako lehen Konstituzioa  onartuko zuen Gorteen deialdiarekin. Hala aurrekari horretan nola Konstituzio horretan araututako  Gorteetan, Parlamentua Ganbera bakar batek osatzen zuen. Gorte horiek 1814ra arte egon ziren indarrean, Fernando VII.ak monarkia absolutua berrezarri zuen arte. Ondoren, 1820 eta 1823 artean berriz sortu ziren, Hirurteko Konstituzionalean.

Bitxikeria modura, ganbera bakarreko Gorte horiek, Madrilen egindako saioetan, bildu ziren komentuko eliza Senatuaren egoitza izango zen ondoren.

1834

1834ko Errege Estatutuan zehaztu ziren bi ganberatako Gorteak. Goi Ganberari Pertsona Ospetsuen Estamentua deitu zitzaion eta Behe Ganberari, berriz, Prokuradoreen Estamentua.

1837, 1845, 1873, 1876

Ejemplar de la Constitución de 1837

1837ko KonstituzioarekinU batera, Goi Ganberak Senatuaren izena hartu zuen eta Behe Ganberak, berriz, Diputatuen Kongresua. Izen horiek berak mantendu ziren XIX. mendean egin ziren gainerako konstituzioetan ere (1845, 1869, 1873 eta 1876).

Hemeretzigarren mendeko Senatua indarrean zegoen Konstituzioaren arabera osatu zen. Oro har, eredu aristokratikoari erantzuten zion, eta ez zegoen ia inolako hautatzerik. Bertako kide batzuk jaiotzetikoak ziren (betetzen zuten karguaren arabera), beste batzuk Erregeak izendatzen zituen, beste batzuk korporazio edo mota jakin baten barruan kooptatuta eta, azkenik, kasu gutxi batzuetan, hainbat pertsonen artean zeharka hautatzen ziren.

Funtzio legegileak, kontrolekoak eta aurrekontukoak zituen, Diputatuen Kongresuko eskumen berekin, ekarpenei edo kreditu publikoari buruzko legeen kasuan izan ezik. Kasu horietan, Kongresuak halako nagusitasun bat baitzuen.

1876ko Konstituzioa eta bi ganberetako Gorteak 1923ra arte egon ziren indarrean, Primo de Riveraren diktadurara arte.

1931

1931n aldarrikatutako Bigarren Errepublikan, kamera bakarreko Parlamentuaren eredura itzuli zen, beraz, ez zegoen Senaturik.

1978

U1977ko politika erreformatzeko legearekinU batera –frankismotik demokrazia-sistema berrirako trantsizioa erraztu zuen legea– bi ganberatako Parlamentua berragertu zen. Bi ganbera horiek Senatua eta Diputatuen Kongresua izendapen tradizionala mantendu zuten.

Senatu berria 248 senatarik osatzen zuten eta horietatik 207 senatari zuzenean hautatu ziren: probintzia bakoitzeko biztanleek lau aukeratzen zituzten zuzenean, uharteetako probintzietan izan ezik, han, guztira, bost hautatzen ziren, Ceutan eta Melillan, berriz, bina. Senatari horiei, Erregeka izendatutako beste 41 senatari gehitu zitzaizkien.

1978

1977ko ekainaren 15ean aukeratu ziren Ganbera berriak arduratu ziren U1978ko abenduaren 27ko Konstituzioa eztabaidatu eta onartzeaz. Aldarrikatu aurretik, erreferenduma egin zen 1978ko abenduaren 6an eta Espainiako herriaren onespen zabala eskuratu zuen.

Ejemplar de la Constitución Española de 1978

Konstituzio horretan zehaztutako Espainiako Parlamentuari Gorte Nagusiak izena jarri zitzaion (66.1 artikulua). Bi ganberatako eredua mantentzen zen, artikulu horretan berean adierazi moduan: “Gorte Nagusiak Diputatuen Kongresuak eta Senatuak osatzen dituzte".

Herriak hautatzen zituen Kongresua eta Senatua. Beraz, biganberalismoa demokratikoa zen, XIX. mendeko aristokratikoa ez bezala, eta bat zetorren Konstituzioaren 66.1 artikuluan aipatutakoarekin: “Gorte Nagusiek Espainiako herria ordezkatzen dute”.

Senatu berriaren osaera politika erreformatzeko legearen oso antzekoa da: 208 senatariak herriak hautatzen zituen zuzenean, normalean, probintzia-barrutietan. Baina berrikuntza garrantzitsu batzuk ere bazituen: alde batetik, Senatua honela definitzen zuen 69.1 artikuluak: “lurraldeak ordezkatzeko ganbera da” eta erkidegoetako parlamentuek aukeratutako Senatarien bigarren multzo bat sortu zen. Horrela, autonomia erkidegoek senatari finko bat izango zuten eta beste bat milioi bat biztanle bakoitzeko. Bestalde, Erregeak izendatutako senatariak desagertu egin ziren.

Gaur egun arte, Senatuak legegintzaldi hauek izan ditu:

LEGISLATURA DURACIÓN
Constituyente (13/7/1977-2/1/1979)
I (27/3/1979-31/8/1982)
II (18/11/1982-23/4/1986)
III (15/7/1986-2/9/1989)
IV (21/11/1989-13/4/1993)
V (29/6/1993-9/1/1996)
VI (27/3/1996-18/1/2000)
VII (5/4/2000-20/1/2004)
VIII (2/4/2004-15/1/2008)
IX (1/4/2008-27/9/2011)
X (13/12/2011-27/10/2015)
XI (13/01/2016 - 03/05/2016)

Informazio gehiago: Artxiboa. Senatua historian zehar