SENATUKO ORGANOAK

Azken eguneraketa 2016/05/06

 

ÓRGANOS RECTORES

  1.  
  2.  
  3.  

ÓRGANOS FUNCIONALES

  1.  
  2.  
  3.  

Zuzendaritza organoek zuzentzen dute eta erakundeak ondo funtzionatzen duela ziurtatzen dute.

Presidentea

Pío García-Escudero. Presidente del Senado

Presidentea da Senatuko agintari gorena.

Ganbera osatzeko saioan aukeratzen da bertako kide gehienen aldeko botoarekin, Senatuko araudiaren 7. artikuluan zehaztutako baldintzen arabera.

Senatua ordezkatzen du, lanak ondo doazela ziurtatzen du, osoko bilkurak, Diputazio Iraunkorra, mahaia eta bozeramaileen batzordea deitzen ditu eta euren buru da, eztabaidaren ordena zuzendu eta mantentzen du, Araudia aplikatzen dela zaintzen du, diziplina parlamentarioaren neurriak aplikatzen ditu, araudia interpretatzen du eta, Araudiaren batzordeko mahaiarekin bat etorriz, bertako hutsuneak betetzen ditu. Presidenteak, gainera, Ganberaren agintaritza gorena betetzen du Senatuaren jauregian eta horren menpeko eraikinetan, eta esparru horretan ordena mantentzeko behar diren neurriak eta agindu egokiak eman ditzakete.

Senatuko presidenteak posizio garrantzitsua du Estatuaren protokoloan, laugarren agintaria baita, erregearen eta errege-familiaren gainerako kideen, Gobernuko presidentearen eta Diputatuen Kongresuko presidentearen atzetik (2099/1983 Errege Dekretuko 10. eta 12. artikuluak, abuztuaren 4koa, Estatuko Lehentasunen Antolamendu Orokorra onartzen duena).

Mahaia

Presidenteak, bi presidenteordek eta lau idazkarik osatzen dute mahaia. Legealdi bakoitzerako Ganbera osatzeko saioan hautatzen da. Kide guztiak boto-txartelen bidezko botaketa isilean aukeratzen dira. Sistema horrek osaera anitza izango dela ziurtatzen du.

Mesa del Senado. XI Legislatura

Senatuaren organo nagusia da eta astero biltzen da, normalean, asteartetan.

 

FUNTZIO PARLAMENTARIOAK

Parlamentuko idatziak eta dokumentuak kalifikatzen ditu, onartzen duen edo onartzen ez duen adierazten du eta ekimenak tramitera eramateko prozedura erabakitzen du; era berean, Ganberaren jarduera-lerro orokorrak programatzen ditu, saioen aldi bakoitzerako osoko bileren egutegia finkatzen du eta Senatuko hainbat organoren lanak koordinatzen ditu, bozeramaileen batzordeari aldez aurretik harrera eginda. Gainera, presidentearekin bat etorriz eta bozeramaleen batzordea entzun ostean, mahaiak osoko bileren eguna zehazten du.

BARNE-GOBERNUKO FUNTZIOAK

Ganberaren lana eta barne-araubidea antolatzea eskatzen duten erabakiak eta neurriak hartzen ditu mahaiak, baita kontratazioarekin eta lan-erregimenari lotutakoak ere, eta ekonomia-ekitaldi bakoitzeko Senatuaren aurrekontu-proiektua onartzen du, bere exekuzioa zuzentzen du eta gastuak agintzen ditu.

Bozeramaleen batzordea

Bozeramaleen batzordea Ganberako presidenteak eta talde parlamentarioen bozeramaileek osatzen dute. Parlamentu taldeen bozeramaleez gainera, Gobernuko ordezkari bat, normalean, estatuko idazkaria edo Gorteekin harremanak dituen zuzendari nagusia, etorri izan ohi da bileretara. Nahi izanez gero, lurraldeetako taldeen ordezkariak ere etor daitezke.

Bozeramaleen batzordea. XI Legislatura

Normalean, astero biltzen da, astearteetan, mahaiaren bilera baino lehen.

Senatuko araudiaren arabera, Bozeramaleen batzordeari entzun behar zaio parlamentuaren jarduerak antolatzeari eta garatzeari zuzenean eragiten dieten gaien inguruan. Horrela, osoko bileren gai-zerrenda zehazterakoan, Bozeramaleen batzordeak bere iritzia eman behar du. Gai-zerrenda hori presidenteak zehazten du mahaiarekin bat etorrita. Bozeramaileen batzordeari entzun behar zaio, halaber, mahaiak gai hauei buruzko akordioaren bat hartu aurretik: saio-aldi bakoitzeko osoko bilkuren egutegia onartzea eta aldaketak egitea; osoko bilkuran ateratzen diren ekimenak talde parlamentarioen artean banatzea, hala nola galderak, mozioak eta interpelazioak; eta Diputazio Iraunkorreko eta batzordeetako kide kopurua zehaztea eta talde parlamentarioen artean banatzea.

Era berean, Bozeramaleen batzordeak paper garrantzitsua du eztabaida parlamentarioak zuzentzeko unean; izan ere, presidentearen ohiko eskumenetako bat den arren, aldez aurretik iritzia eskatzen baitie bozeramaleei. Era berean, Bozeramaileen batzordearen zenbait funtzio arau-emaileak dira, entzun egin behar baitzaio Presidentetzari dagozkion interpretazio-arauak edo arau osagarriak onartzeko. Gainera, errealitatean, Bozeramaileen batzordeak talde parlamentarioek Ganberaren funtzionamenduarekin eta jarduerarekin lotutako edozein alderi buruzko iradokizunak eta behaketak egiten dituzten foro bat osatzen du, Senatuko presidentearen agintaritzapean.

Organo funtzionalek Senatuaren funtzio konstituzionalak gauzatzeko arduratu dira.

Osoko bilkura

Oso bilkura behar bezala deitutako senatari guztiek osatzen dute. Garrantzia handiko organo funtzionala da eta, horregatik, bertan erabakitzen dira prozedura gehienak, batez ere legegileak. Senatuko mahaia eta beste organo batzuetako kideak aukeratzen ditu, besteak beste, Konstituzio Auzitegikoak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusikoak eta Kontu Auzitegikoak, eta Diputatuen Kongresuarekin batera, baita Arartekoa ere.

Osoko bilkura

Oso bilkura behar bezala deitutako senatari guztiek osatzen dute. Garrantzia handiko organo funtzionala da eta, horregatik, bertan erabakitzen dira prozedura gehienak, batez ere legegileak. Senatuko mahaia eta beste organo batzuetako kideak aukeratzen ditu, besteak beste, Konstituzio Auzitegikoak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusikoak eta Kontu Auzitegikoak, eta Diputatuen Kongresuarekin batera, baita Arartekoa ere.

Osoko bilkurak, presidenteak mahaiarekin batera adostu eta Bozeramaleen batzordeak entzunda, finkatutako gai-zerrendarekin deitzen dira. Gobernuak gai bakarra gehi dezake lehentasunezko gai gisa. Saio horietan, Senatuko presidentea da buru eta bi presidenteordetako batek ordezka dezake xede horietarako eta hark hala aginduz gero. Presidente gisa, deliberazioak zuzendu, ordena mantendu eta, hala balegokio, diziplina-neurriak egokiak aplikatzen ditu. Osoko saioak publikoak dira, Senatuko araudian zehaztutako kasu oso zehatzetan izan ezik. Akreditutako komunikabideak eta hiritar kopuru jakin bat joan daiteke. Telebistaz eta Internet bidez ematen dira eta euren grabazioak eta transkripzioak eskuragarri daude, oso-osorik, Saioen egunkarian.

Osoko bilkura, normalean, saio-aldiko hiletan aste batean bai eta bestean ez biltzen dira. Astearteetan arratsaldeko lauetan hasten dira eta goizeko eta arratsaldeko saioetan jarraitzen dira asteazkenetan eta ostegunetan, behar izanez gero.

Diputazio Iraunkorra

Senatuaren Presidentea izango da Diputazio Iraunkorraren presidentea eta gutxienez hogeita bat kide izango ditu. Mahaiak, Bozeramaileen Batzordearen iritziarekin, zehazten du Diputazio Iraunkorreko kideen kopuru osoa eta Parlamentuko Taldeen arteko banaketa, partaideen kopuruaren proportzioari jarraituta. Egun, 36 kide titular eta ordezkok osatzen dute, honela banatuta: Parlamentuko Talde Popularra Senatuan, 20; Sozialisten Parlamentuko Taldea, 8; Parlamentuko Unidos Podemos-En Comú Podem-En Marea Taldea, 3; Esquerra Republicana Parlamentuko Taldea, 2; Senatuko Euskal Talde Parlamentarioa (EAJ-PNV), 1; eta Parlamentuko Talde Mistoa, 2. Banaketa hori saioen aldi bakoitzaren hasieran berrikusten da Ganberaren osaeran aldaketaren bat dagoen ala ez ikusteko. Organo honen Mahaia Senatuaren Presidenteak, bi Presidenteordeek eta bi Idazkariek osatzen dute.

COMPOSICIÓN DE LA DIPUTACIÓN PERMANENTE
GRUPO PARLAMENTARIO NÚMERO DE MIEMBROS
POPULAR EN EL SENADO 20
SOCIALISTA 8
UNIDOS PODEMOS-EN COMÚ PODEM-EN MAREA 3
DE ESQUERRA REPUBLICANA 2
VASCO EN EL SENADO (EAJ-PNV) 1
MIXTO 2

Diputazio Iraunkorrari dagokio ez ohiko osoko bilkura egitea eskatzea eta Ganberaren botereak zaintzea, bileran ez dagoenean edo Ganbera berria osatu arte deseginda ez dagoenean. Diputazio Iraunkorreko kideek senatari izaten jarraituko dute, euren agintaritza amaitu edo Senatua desegin ostean ere. Ganbera berria bildutakoan, desegite-aldian Diputazio Iraunkorrak jorratutako gaien eta hartutako erabakien berri eman beharko dio.

Batzordeak eta ponentziak

Senatuaren Batzordeak Gnberaren oinarrizko organoak dira, eta Senatariek osatzen dituzte Ganberan Parlamentuko Talde bakoitzak duen indarrarekiko proportzioan. XII Legealdian, Batzorde bakoitzeko Senatarien kopurua 27 izan zen, salbuespenak salbuespen:

  • Autonomia Erkidegoen Batzorde Orokorrak 54 senatari ditu.
  • Izendapenen batzordeak 7 kide ditu.
  • Diputatuen Kongresuko eta Senatuko Batzorde Mistoek 37 parlamentario dituzte.

Batzorde mota asko daude:

  • Batzorde iraunkorrak, legealdi osoan sortzen dira eta legegileak edo ez-legegileak izan daitezke.
    • Batzorde iraunkor legegileak funtzio legegileak eta Gobernua kontrolatzeko funtzioak dituzten sektore jakin batzuetan.
    • Batzorde iraunkor ez-legegileak, oro har, barne-gaiez arduratzen dira eta ez dute funtzio legegilerik.
  • Ikerketa-batzordeak edo batzorde bereziak, «ad hoc» sortzen dira legealdi jakin batean interesgarriak diren edozein gairi buruzko inkestak edo ikerketak egiteko. Sortu diren lana amaitutakoan desegin egiten dira.
  • Diputatuen Kongresuko eta Senatuko Batzorde Mistoak, iraunkorrak edo bereziak izan daitezke eta bi Ganberetako kideek osatzen dituzte.

Batzordeetako kideek beren mahaia aukeratzen dute. Mahai horrek presidentea, bi presidenteorde eta bi idazkari izango ditu. Salbuespen dira Autonomia Erkidegoen Batzorde Orokorrak, bi idazkari gehiago dituelako, eta Izendapenen batzordea, ez duelako mahairik eta Senatuko presidentea duelako buru.

Batzordeen saioak gizarte-komunikabideetako ordezkari akreditatuei irekita daude, batzordeak berariaz bilera jakin bat ateak itxita egitea erabakitzen ez badu. Bateraezintasunen eta Erregu-batzordearen saioak, berriz, isilekoak dira.

Batzordearen eskumen nagusiak hauek dira: testu legegileari buruzko irizpena eman eta Gobernuko kideekin, agintariekin, funtzionarioekin eta gainerako izen handiko pertsonekin informazio-saioak egin; baita ahozko galderak eta eskuartean dituzten gaiari buruzko mozioak egin, araudian zehaztutako beste funtzio batzuk garatu ahal izateari kalterik egin gabe.

Batzordeek hainbat talde parlamentariotako senatariz osatutako Ponentziak izenda ditzakete, batzordearentzako lanaren oinarri izango diren txostenak (legegileak, ikastekoak edo bestelakoak) egiteko.