SENATUKO ALDERDI POLITIKOAK ETA TALDE PARLAMENTARIOAK

Última actualización: 27/10/2015

 

Senatuaren profil politikoa hauteskundeen emaitzen arabera eta erkidegoetako parlamentuetan burutuko diren izendapenen arabera aldatzen da. Azken horiek, aldi berean, autonomia erkidegoetako hauteskundeen mende dago.


Senatariak Parlamentuko taldeetan multzokatzen dira, euren ideia politikoen arabera. Oro har, alderdi politiko berekoak direlako izaten dira multzo berean. Baina, badira bi alderdi politiko edo gehiagoko Senatariek ere osa dezakete Taldea.


Parlamentuko talde bakoitza hamar Senatariz edo gehiagoz dago osatuta. Senatari bera ezingo da Parlamentuko Talde batean baino gehiagotan egon, ordea.


Bost laneguneko epean, Senatua eratzen denetik hasita, Parlamentuko Taldea eratzea ebazten duten Senatariek Taldearen partaideen izenen zerrenda aurkeztuko diote Ganbararen Presidenteari. Taldeko partaide guztiek sinatu behar dute zerrenda, eta haren izena zein den eta haren bozeramailea izango den Senatariaren izena adierazi beharko dituzte, eta baita haren ordezkoen izenak ere. Parlamentuko Talde bakoitzeko partaideen zerrenda argitaratu egingo da. Hauteskundeetan Taldeko partaideek erabili zuten izena erabili beharko dute.


Sortuko diren Parlamentuko Talde horietan haietan sartu nahi duten Senatariak sartu ahalko dira. Ganbarako Presidenteari idatziz aurkeztuko zaio euren nahia. Idatzi honek dagokion Taldearen Bozeramailearen oniritzia behar du. Parlamentuko Talderen batean sartu ez diren Senatariek Talde Mistoa osatuko dute.


Talde Mistoan Taldea osatzeko beharrezkoak den gutxieneko kopurura iritsi ez diren alderdi politiko edo koalizioetako Senatariak sartzen dira, beraz, osaera politiko heterogeneoa du. Edozein arrazoi dela eta izen zehatz bateko Parlamentuko Talde bat uzten duten Senatariak, eta Parlamentuko Talde batean ere ez sartu ez direnak, automatikoki sartuko dira Talde mistoan, hiru eguneko epean dagoeneko eratuta dauden beste Taldeetako batean sartzen direnean izan ezik. Talde Mistoko Bozeramaileak, edo azken taldeko batek, emango dio Ganberako Presidenteari ezagutzera Taldean sartu direla.


Senatuan eratutako Parlamentuko Taldeek autonomia osoa izango dute barne-antolaketari dagokionez.


Senatuak diru-laguntza bat emango die Parlamentuko Taldeei, bakoitzaren partaideen kopuruaren arabera, eta baita osagarri finko bat, guztientzat bera.


Lurraldean edo Legealdiko Asanbladetan edo bi Autonomia Erkidego edo gehiagotako goi-mailako organo kolegiatuetan hautetsitako Senatariek osatuko dituzten Parlamentuko Taldeen barruan, Lurralde-taldeak eratu ahalko dira. Senatari bera ezingo da Lurralde-talde batean baino gehiagotan egon.


Lurralde-talde bakoitzak gutxienez hiru Senatari ditu, lurraldeko hautesleek hautatutakoak, edo dagokion Autonomia Erkidegoak izendatuak.


Lurralde-taldeek Senatuaren Araudiak zehazten dituen kasuetan eta moduan hartu ahalko dute parte.


Lurralde-taldeak osatzea erabakitzen duten Senatariek Ganberako Presidenteari eman beharko diote, Parlamentuko Taldeen bitartez, bakoitza eratzen duten Senatarien izena. Partaide guztiek sinatu behar dute zerrendan, eta baita Parlamentuko Taldearen bozeramaileak ere, eta Taldearen izena adieraziko dute, lurraldea eta partaideen alderdia, federazioa, koalizioa edo taldea zein den adieraziz. Ordezkariaren izena eta, behar izanez gero, ordezkariak izango direnen izena ere adieraziko da bertan.