EMAKUMEEN PRESENTZIA SENATUAN

Azken eguneraketa  24/11/2016

2007ko hauteskunde-erreformaren ostean, emakume gehiago daude Senatuan. Erreforma horrek gizonak eta emakumeak pareko diren hautagai-zerrendak egitera behartzen baitzen.


Gaur egun,  98 emakumezko senatari daude. Egia esan, zenbaki hori ez da oso orekatua UsSenatuko kide guztiak (266)U aintzat hartuz gero. Halako aldea, neurri batean, Senatuaren hauteskunde-sistemak sortzen du, hautagaitza orekatuak zailtzen baititu; batez ere Kongresuarekin alderatuz gero: alderdi eta koalizio gehienek hiru hautagai aurkeztu behar dituzte barruti gehienetan; ondorioz, hautagaitza bakarra berma dakioke sexu bakoitzari. Horrela, hautagaitza beraren barruan beste sexukoa baino bat gehiago egongo da. Gainera, hautesleak libreki eman ditzake hiru botoak. Hori dela-eta, berdintasuna izandako hautaketaren araberakoa izango da.

 

Bestalde, autonomietako parlamentuek izendatutako senatarien kasuan, parlamentuko taldeek banaketa proportzionala izan behar izateak oreka hori zailtzen du. Izan ere, talde batzuk hautagai bakarra proposatu dezakete eta, ondorioz, sexu bat ordezkari gabe geratuko da ezinbestean. Halaber, zenbait autonomia-erkidegok senatarien kopuru murriztua edo bakoitia izendatzen dutenez, emaitza horrelakoa izatea laguntzen du.

 

 

Informazio gehiago:
- Senatuaren osaera