Diputatuen Kongresua eta Senatua egun honetan desegin ziren: 2019ko iraila 24. Berriz ere eratu behar dira egun honetan: 2019ko abendua 3.

Ir al Contenido (Presione enter)

19 URRIA 2019

XIII LEGEGINTZALDIA

Terminoen hiztegia

Baldintza orokorrak

Ikerketa-batzordea.

Interes publikoko edozein gai ikertzeko sortzen den batzordea. Konstituzioaren 76. artikuluan eta ganberetako araudietan arautu zen. Bere ondorioak ez dira epaitegientzat lotesleak izango eta ez diete ebazpen judizialei eragingo, baina ikerketaren emaitza Ministerio fiskalari jakinaraziko zaio, hark hala iritzita, dagozkion ekintzak gauza ditzan. Konstituzioak herritarrak batzorde horietan agertzera behartzen ditu, haiek hala deituz gero.
Senatuan, osoko bilkurak onartu behar du halako batzorde bat osatzea, aurrez gobernuak edo talde parlamentario bereko hogeita bost senatarik eskatuta.

Immunitatea.

Pribilegio horri esker, parlamentarioek ezin dira erruztatu edo prozesatu ganberaren aldez aurreko baimenik gabe erregu-gutunaren bidez. Eskaera horrekin, auzia –delitua egin dela ala ez– sakon epaitzera sartu gabe, senatariaren edo diputatuaren kontrako akusazioaren atzean jazarpen politikorik ote den egiaztatu dezake ganberak. Xede horretarako prozedura bat jarraitzen da ganberaren baitan. Kaltetuak parte hartzen du eta dagokion erabakia isilean botatuta amaitzen da. Pribilegio hori ez zaie aplikatzen, delitua bistakoa denean.

Inbestidura.

Gobernuak bere programa aurkeztu ostean, Diputatuen Kongresuak gobernuko presidente gisa aukeratzen den hautagaiari konfiantza ematen dion ekitaldi formala.

Informazioaren eta komunikazio teknologien zuzendaritza.

Ganberako idazkaritza nagusiaren unitatea da eta ganberako sistema informatikoarekin eta komunikazioarekin lotutako gaiak aholkatu eta kudeatzen ditu.

Interpelazioa.

Parlamentario batek gobernuari gai bat planteatzen dion ekimena da. Ekimenaren xedea exekutiboaren politikari buruzko interes orokorreko gaiei buruzkoa izan behar du. Interpelazioak gai-zerrendan sartzeko, bozeramaleen batzordea entzun behar da, talde parlamentario bakoitzarentzako kupo-sistema baten arabera.

Interpelazioen ondoriozko mozioak.

Interpelazio baten eztabaidan gobernuak emandako erantzunak ase ez badu interpelazioa aurkeztu duen parlamentarioa, ekimen hau aurkeztuko du. Mozio arrunten antzeko edukia eta izapidetzea dute, nahiz eta esku-hartzeko txanden iraupenak laburragoak diren.

Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundearen (NATO) bilkura parlamentarioa.

Parlamentu arteko foroa da. Bertan, Atlantikoko Aliantzako hogeita zortzi estatu kideetako parlamentariek hartzen dute parte eta defentsarekin, segurtasunarekin eta lankidetzarekin lotutako gaiei buruz eztabaidatu eta horiei buruzko ebazpenak hartzeko biltzen dira.

Irakurraldi bakarra.

Lege-prozedura berezia da. Berezia da zeren testu legegilea zuzenean eztabaidatzen du eta, hala balegokio, onartu, ganberako Plenoak, aurrez batzordetik edo ponentziatik pasa gabe. Lege-ekimenetan ere erabil daiteke, haren izaerak edo sinpletasunak hala onartuz gero. Osoko bilkurak onartu behar du prozedura, mahaiak hala proposatuta eta Bozeramaleen batzordeak entzun ostean. Diputatuen kongresuan osorik zuzentzea edo artikuluak zuzentzea eska daiteke; Senatuak beto-eskubideak soilik. Osoko bilkurako eztabaida osoko eztabaidentzako eta beto-proposamentzako, baten bat balego, zehaztutakoa da.