Ir al Contenido (Presione enter)

26 ABUZTUA 2019

XIII LEGEGINTZALDIA

Terminoen hiztegia

Baldintza orokorrak

Plenoa.

Ganberako organo funtzionala da eta bere parlamentario guztiekin osatuta dago. Plenoak gai garrantzitsuenak ezagutzen ditu eta, gehienetan, azken hitza du eztabaidetan eta batzordeak hausnartzeko bidaltzen dizkion ekimenak onartzeko. Ikus “Osoko saioa”.

Plenoaren ahozko galdera.

Plenoan ahoz erantzuteko galderak gai bakarri buruzkoak eta zehatzak izan behar dute. Galderak gai-zerrendan sartzeko, kupo-sistema bat aplikatzen zaio talde parlamentario bakoitzari. Aurkeztutako galderak ministroen batzordean adostutako beste gai batzuei buruzkoengatik ordezka daitezke edo presa edo gaurkotasun berezia duten gaiengatik. Galderak aulki batetik egiten dira. Lehenik, galdera egiten duen parlamentarioak hartzen du hitza eta galdera egiten du gobernuko kideak erantzun dezan. Jarraian, parlamentarioak erantzuteko txanda du eta Gobernuko kideak, berriz, hari erantzutekoa.
Senatuan esku-hartzaile bakoitzak hiru minutuko denbora izango du, aipatu bi txanda horiek erabiltzeko.
 

Ponentzia legegilea.

Batzorde legegilearen baitan sortutako organo funtzionala da, talde parlamentarioetako ordezkariz osatzen da, testu legegileei buruzko informazioa eskuratu asmoz.
Senatuan, oro har, hamabost eguneko epea du bere txostena igortzeko. Epe hori, zuzenketak aurkezten diren egunetik hasten da kontatzen.
 

Ponentzia-txostena.

Ponentzia osatzen duten parlamentarioen lanaren proposamena edo emaitza duen dokumentua. Batzorde parlamentarioaren baitan sortu ohi da, lege-ekimen bat edo gai jakin bat aztertzeko. Ikus “Ponentzia”.

Pribilegio parlamentarioak.

Bortxaezintasuna, immunitatea eta foru berezia parlamentarioaren estatutu juridikoaren zati dira. Ez dute xede gainerako herritarrekin alderatuta babes edo aldeko traturik ez ematea, parte diren ganberari dagozkion funtzioak ondo gauzatuko dituztela bermatzekoa baizik, euren independentzia ziurtatuz gainerako botereekin alderatuta. Ikus “Bortxaezintasuna”, “Immunitatea” eta “Foru berezia”.