Ir al Contenido (Presione enter)

15 IRAILA 2019

XIII LEGEGINTZALDIA

Terminoen hiztegia

Baldintza orokorrak

Saio-hasiera.

Osoko bilkuran edo batzordean, Presidenteak egiten duen ekintza. Ekintzaren bidez, organoak gai-zerrendari ekiten diola adierazten da; beraz, egiten, esaten edo adosten den guztia idatzita geratuko da et balio juridikoa izango du.

Senatariaren estatutua.

Senatarien eskubideen, betebeharren eta eskumenen multzoa da. Ganberari dagozkion funtzioan osorik betetzea bermatzeko xedez zehazten dira eta bere independentzia bermatzen du gainerako botereekin alderatuta. Barne hartzen ditu ekimenak aurkezteko eskubidea, eztabaidetan parte hartzekoa eta botaketetan Senatuko araudian zehaztutako baldintzetan parte hartzekoa, hauteskunde-legean zehaztutako bateraezintasunen erregimena eta bortxaezinezko eskumenak, immunitatea eta foru berezi bati men egitea, Senatari eta Diputatuen kontrako zigor-auzietarako Auzitegi Goreneko Zigor Aretoak baitu eskumena.

Senatarien Europako Elkartea.

Parlamentu arteko lankidetza-foroa. Bertan, Europako estatuetako Senatuetako presidenteek hartzen dute parte. Xede dituzte beren kideen arteko lankidetza garatzea, demokrazia parlamentarioetan ganbera-bitasuna bultzatzea eta europar nortasuna eta kontzientzia indartzea.

Senatua osatzea.

Hauteskunde orokorren ostean ganberan egiten den lehen saioa. Legegintzaldiaren hasiera markatzen du. Senatua osatzeko saioan ganberako mahairako kideak hautatuko dira: presidentea, bi presidenteorde eta lau idazkari. Bestalde, senatariek Konstituzioa obeditzea zin egin edo promes egingo dute.

Senatuaren aurrekontua.

Ganberen finantza-autonomiak bakoitzak bere aurrekontua onartzea dakar berekin, beren lanak egiteko behar duten diru-sarreren bolumena kalkulatuz. Senatuko aurrekontua egin eta onartzea Mahaiari eskatzen zaio. Onartutakoan, gobernura bidaltzen da, Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuan sar ditzan. Autonomiak aurrekontua kudeatu eta exekutatzea ere eskatzen dio. Fiskalizazioa Senatuaren kontu-hartzeak egiten du eta likidazioa mahaiak onartzen du.

Senatuaren kontu-hartzea.

Ganberako idazkaritza nagusiaren unitatea da eta bere kontuak exekutatzeko barne-kontrola eramaten du.

Senatuaren mahaia.

Ganberako organo zuzentzailea da presidenteak, presidenteordeak (bi Senatuan eta lau Diputatuen Kongresuan) eta lau idazkarik osatzen dute. Legealdi bakoitzerako Ganbera osatzeko saioan hautatzen da. Eskumen garrantzitsuenak parlamentarioak eta administratiboak dira.

Senatuko langileen hitzarmen kolektiboa.

Parlamentuko administrazioaren ordezkarien eta Senatuko lan-kontratudun langileen sindikatu-ordezkarien artean erdietsitako akordioa da. Ganberako mahaiak onartzen du eta ganberako zerbitzuak ematen dituzten lan-kontratudun langileen erregimen juridikoa arautzen du, sartzeko baldintzak, eskubideak eta obligazioak eta diziplina-erregimena zehazten ditu.

Senatuko legelari nagusia edo idazkari nagusia.

Administrazio parlamentarioa osatzen duten zerbitzu administratiboen buru da eta ganberako presidentearen aurrean erantzuten du. Senatuko mahaiak izendatzen du, presidenteak proposatuta, Gorte Nagusietako legelarien gorputzeko funtzionarioen artetik.

Senatuko presidentea.

Senatua ordezkatzen duen pertsona bakarreko kargu gorena. Plenoak bere kideen artean hautatzen du legegintzaldi bakoitzaren hasieran. Besteak beste, funtzio hauek nabarmentzen dira: osoko bilkurak deitzea eta zuzentzea; eztabaidak zuzentzea eta ordena mantentzea, zigorrak jartzeko aukerarekin, eta Ganberako araudia interpretatzea. Mahaiaren, bozeramaileen batzordeko eta izendapenen batzordeko buru ere bada. Ikus “Mahaia”.