Ir al Contenido (Presione enter)

20 OTSAILA 2017

XII LEGEGINTZALDIA

Galdera sarriak

Parlamentuaren jarduera

Zer informazio eskaintzen da jarduera-egutegiaren bidez? Plenoko eta batzordeetako gai-zerrendak kontsulta daitezke?

Web-orriko hasierako pantailatik jardueren egutegi interaktibo batera sar daiteke. Bertan, egin diren bilerak edo aurreikusitako deialdiak agertuko dira. Gorriz osoko bilkuren egunak agertuko dira eta azpimarratutako egunek jardueraren bati buruzko informazioa dute. Egun bat edo aste bat hautatu ostean, deialdiaren ordua kontsulta daiteke, baita plenoaren, batzordeen eta ponentzien bileren gai-zerrenda ere.


Agenda kontsultatzeko beste bide bat “Agenda” botoian sakatzea da, hasierako pantailako gaurkotasuna gunean dagoena. Deialdi bakoitzaren aldamenean, emateko bidea adierazten da (Internet, satelitea edo zuntza).


Parlamentuko bilerak, jarduera instituzionala eta nazioartekoa, Senatuko presidentearen agenda eta prentsa-oharren deialdiak kontsultatzea ahalbidetzen duen jardueren egutegi orokorraz gainera, orriko hainbat ataletan, egutegi interaktiboetara sar daiteke jardueraren arabera (plenoaren eta Diputazio Iraunkorraren edo argitalpen ofizialen kasua da) edo deitutako saioen gai-zerrendetara (“Batzordeak eta ponentziak” atalean).
 

Nola jarraitu osoko bilkura zuzenean? Eta batzorde batena? Nola gorde eta bidali bideo-zatiak?

Ganberaren jarduera denbora errealean errazago jarraitu ahal izateko, “Senatua zuzenean” atala sortu da.


Internet bidez (streaming) lau saio eman daitezke aldi berean. Emango diren saioak "TV Senado kanalaren programazioa" atalean ikusi ahal izango da.


Sistema honi esker, bideo-zatiak erabiltzailearen disko gogorrean gorde ahal izango dira MP4 formatuan.


Saioa amaitutakoan, osoko bilkura edo batzordea kontsultatuta sar daiteke bideora, baita eztabaidatu den ekimen zehatzetik ere. Azken bide horrekin, ekimen baten eztabaidan sortutako informazioarekin lotutako guztia eskuratzea errazten da. Bideoarekin batera, saioen egunkarietara, botaketen emaitzetara, onartutako testuetara eta hitz egindako gaiekin lotutako dokumentazio guztira sartu ahal izango baita.


Azkenik, aipatu Senatuak irekian emititzen duela Hispasat satelitearen bidez (11.972 frekuentzia bertikalean, Fec: 3/4, Simbol rate: 27.500).
 

Nola aurkitu ekimen bat?

Senatuan egiten den jarduera guztia azkar, erraz eta modu ulerkorrean herritarrei erakusteko pentsatu da web-orria.


Nabigazio-ereduari esker, erabiltzaileak parlamentuaren jardueraren erdigunera iristen da, hau da, Senatura iristen diren edo aurkezten diren ekimenak izapidetzera, web-orriko hainbat tokitatik:

  1. Hasierako pantailatik zuzenean, bilaketak egin daitezke testu libre batetik abiatuta.
  2. Hasierako pantailatik izapidetzen ari diren edo izapidetutako legeak kontsulta daitezke, baita “Gaurkotasuna” atalaren barruan dagoen alboko nabigazio-menutik ere.
  3. Osoko bilkuren gai-zerrendatik tratatutako gaiak, hizlariak, bideoak, saioen egunkariak, botaketen emaitzak eta onartutako testuak kontsultatu ahal izango dira. Halaber, ekimen bakoitzaren informazio guztia lotu ahal izango da.
  4. Batzorde bakoitzak tokiko nabigazio-sistema du, plenoko jarduerara sartzeko erabiltzen den antzekoa, eta bertatik, izapidetzen ari diren edo izapidetutako ekimenak kontsulta daitezke.
  5. Senatari bakoitzaren fitxan, bere parlamentuko jarduerari eskainitako fitxa bat dago. Bertatik, aurkeztu dituen ekimenak kontsulta daitezke. Antzeko fitxa bat dago Senatuko talde parlamentario bakoitzaren fitxan. Bertan, taldeak egin dituen ekimenak kontsulta daitezke, baita bertan parte hartu duten senatariak ere.
  6. Azkenik, berariazko bilatzaile bat gaitu da, izapidetzen ari den edo izapidetu den edozein ekimen aurkitzen duena. Bilaketak egiterakoan, irizpide kronologikoak, autorearen araberakoak, gaia eta tipologia ezagutzeko organo eskumendunarena erabil daitezke. Kontsultaren emaitzatik, ekimenari buruz dagoen informazio guztira sar daiteke.

Ekimen bakoitzaren xehetasuna formatu berean aurkezten da. Goiburuan, ekimena identifikatzeko datuak ematen dira. Bertan, izenburua eta egilea, egoera, ekimen mota, aurkezpen-data eta kalifikazioa, espediente-zenbakia, prozedura eta tramitatzeko organo eskumenduna eta kokatzen den gai-arloen deskribapena ematen da. Taulan, halaber, “Dokumentuak” lotura gehitzen da, ekimenarekin lotuta aurkeztutako idazki guztiak ikus daitezke, baita "Lotutako espedienteak" atalerako esteka ere, izanez gero. Aurreko legegintzaldietako ekimenetan, artxibo-zenbakiaren datua ere gehitzen da.

 

Goiburuko datuen ostean, izapidetzeko datu guztiak erakusten dira. Zailtasuna ekimen motaren araberako izango da. Izapidetze-datuak ordena kronologikoaren arabera aurkezten dira, eta ekimen bakoitzak izan ditzakeen testu, argitalpen eta bideo guztiak gehitzen dira.
 

Jakin daiteke senatari bakoitzak zein ekimen aurkeztu dituen? Eta talde parlamentario bakoitzak?

Senatari bakoitzaren fitxan jarduera parlamentarioari lotutako fitxa dago. Bertan, aurkeztu dituen ekimenak, saioen egunkaria eta bideo-zatiak kontsulta daitezke.


Antzeko fitxa bat dago Senatuko talde parlamentario bakoitzaren fitxan. Bertan, taldeak egin dituen ekimenak kontsulta daitezke, baita bertan parte hartu duten senatariak ere.
 

Zein dira argitalpen ofizialak eta non aurki daitezke?

Arlo parlamentarioan, argitalpen ofizialak dira Gorte Nagusien Aldizkari Ofiziala (GNAO) eta hark, era berean, hiru atal ditu (Gorte Nagusiak, Diputatuen Kongresua eta Senatua) eta saioen egunerokoak.


Gorte Nagusien Aldizkari Ofiziala (Senatuko atala) testuak eta dokumentuak erreproduzitzen diren aldizkari ofiziala da eta ganberako arau batek eskatuta banatu daiteke, behar bezala ezagutu eta izapidetu dadin Parlamentuan, edo Senatuko presidentetzak ordenatu dezan. 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera, formatu elektronikoan argitaratzen da, Senatuko webaren bidez, eta sei ataletan egituratzen da: lege-ekimenak, mozioak, baimenak, beste jarduera parlamentario batzuk, parlamentuko gaiei buruzko arauak eta Senatuko administrazioa.


Saioen egunkarian isilpekoak ez diren ganberako plenoaren, Diputazio Iraunkorraren eta batzordeen saioen transkripzioak biltzen dira. Hizlarien parte-hartzeak erreproduzitzen ditu eta idatzi jasota geratzen dira izandako gertakariak eta botaketen emaitzak, halakorik izanez gero.


Senatuko argitalpen ofizialetara Senatuko web-orriaren hasierako pantailatik sar daiteke, “Parlamentuaren jarduera" blokearen baitan. 1977an legegintzaldi konstituziogiletik hona ganberaren jarduera hartzen du bere baitan. Webak Gorte Nagusien Aldizkari Ofizialean testu bidez bilatzeko aukera eskaintzen du, baita egutegiko datuen bidez ere; halaber, kopien autentifikazioa egiaztatzeko aukera ere eskaintzen da egiaztatze elektronikoko kodearen (EEK) bidez ere. Diputatuen Kongresuko eta Gorte Nagusietako argitalpen ofizialetara (2012ko abuztuaren 1etik formatu elektronikoa soilik editatzen da) sartzeko, Diputatuen Kongresuko web-orrirako esteka ematen da.


Aldi historikoko Senatuko argitalpen ofizialak, 1834tik 1923ra artekoak, "Agiritegia. Senatua historian zehar” ataletik sar daiteke.
 

Zein informazio ematen du Senatuak nazioarteko jarduerari eta jarduera instituzionalari buruz?

Hasierako pantailatik Senatuaren nazioarteko jarduerarako sarbide zuzena dago. Bertan, parlamentu arteko asanbladei eta batzarrei buruzko informazioa, eta Senatuak lankidetza-harreman bereziak dituen beste herrialde batzuetako ganberekin sortutako laguntasun-taldeei buruzko lankidetza-harremanei buruzkoa ematen da.


Bestalde, jardueren egutegiaren bitartez, nazioarteko bidaiak eta bisita programatuak kontsulta daitezke, baita jarduera instituzionala ere. Bi jarduera motak gaurkotasun-albisteei buruzko gunean nabarmenduko dira, garrantzitsuak direnean.
 

Administrazio parlamentarioa

Administrazioari buruzko zer datu eskaintzen ditu Senatuak?

Web-orriak administrazioaren antolaketari buruzko informazioa du, langileen hautaketari buruzkoa eta alderdi ekonomikoei eta kontratazioei buruzkoa. Zehazki, informazio hauek ematen ditu:

 

  • Antolaketari dagokienean, Idazkaritza orokorraren funtzionamendua, bere funtzioak, bertan lan egiten duten langile motak, organoetako langile kontratudunak eta organigrama arautzen duten arauetara sar daiteke.
  • Langileak hautatzeari dagokionean, langile funtzionarioen eta kontratudunaren deialdi guztiak argitaratzen dira. Aldi berean, gorputz edo talde profesional bakoitzaren funtzioei buruzko informazioa eta prozesuetan parte hartzeko eskatzen diren baldintzak eskaintzen da. Informazio hori Senatuan garatzen den heziketa-jarduerari buruzkoarekin osatzen da.
  • Azkenik, arau ekonomikoak eta kontratazioenak argitaratzen dira eta, kontratatzailearen profilari buruzko atalean, deitutako eta esleitutako lizitazioen informazio guztia.
     

 

Zer da idazkaritza orokorra?

Idazkaritza orokorra Senatuko administrazioa osatzen duten zerbitzu administratiboen multzoa da. Legaltasun, inpartzialtasun eta profesionaltasun irizpideekin konfiguratuta dago. Ganberak funtzio konstituzional gauzatzeko beharrezko zerbitzuak ematen ditu. Senatuko mahaiak onartutako arauek zuzentzen dute, eta uneoro horren menpe dago, eta Gorte Nagusietako langileen estatutuak. Legelari nagusia edo idazkari orokorra du buru, Senatuko mahaiak izendatutakoak, Gorte Nagusietako legelarien gorputzeko funtzionarioen artean. Langile horiek idazkaritza orokorraren menpe dago, Gorte Nagusietako funtzionarioek osatzen dute, Senatuko kontratatutako langileekin eta atxikitako langileekin.

Agiritegia

Historian zehar senatari izan diren guztien informazioa lor daiteke?

Bai. Hainbat bide daude senatari izan diren pertsonei buruzko informazioa lortzeko. Hasierako orritik, “Senatariak” guneak, eta “Agiritegia. Senatua historian zehar” ataletik.


Halaber, orriko bilatzaileen bidez ere kontsulta daiteke.


Agiritegiak, gainera, kargua hartu ez zuten senatari guztien informazioa du, hau da, izendu edo aukeratu bai, baina kargua hartzeko gainerako baldintzak (onartuak ez izatea, hiltzea...) bete ez zituztenena.
 

Zer motako senatariak izan dira Espainiako historia konstituzionalean?

Pertsona ospetsu izendapena eman zitzaien Ganbera Altuko kideei Errege Estatutuan (1834-1836). Garai hartan, ganberari Pertsona Ospetsuen Estamentua zeritzon.


Erregeak bizi guztirako senatariak izendatzen zituen, hil arte karguan egoteko.
 

Berezko eskubidedun senatariak hainbat erakundek zehazten zituzten bere egoera pertsonal bereziko arrazoiengatik, koroaren nahia kontuan hartu gabe, errege-familiako kide jakin batzuk bezala, Espainiako handiak eta ejertzitoko, kleroko eta Estatuko erakundeetako goi-ordezkariak.


Izendatutako senatariak hainbat korporazio zibil, politiko eta erlijiosok aukeratzen zituzten, ganberan ordezka zitzaten.
 

Zein dokumentazio kontsulta dezaket agiritegian?

Agiritegiak funts historikoa, 1834tik 1923ra artekoa, eta gaur egungo funtsa, 1977an hasten dena, ditu. Nabarmentzekoa da, 1834tik 1923ra arteko epean, argitalpen ofizialen bilduma osoa eta pertsona ospetsuen eta senatarien espediente pertsonalak.


Web-orriaren bidez, parlamentuko jarduerarekin eta senatariekin lotutako agiritegiko funtsen zati handi bat kontsulta dezake herritarrek. Ikus-entzunezko material eta material fotografikoa gehituz joango da katalogazio-lanak aurrera egin ahala.
 

Nola sartu agiritegira?

Sarrera librea eta doakoa da. Agiritegiko dokumentuetara sartzeko bide ugari daude. Besteak beste, bide elektronikoa nabarmentzen da. Informazioa lortu nahi duten herritarrak, web-orriaren bidez sar daitezke, funtsak deskribatua eta digitalizatuta baitaude. Gainera, informazioa eta agiritegiko dokumentuak korreo–postaz eta posta elektronikoz, telefono bidez edo bertaratuta eska daitezke. Sartzeko bideak nahiz agiritegian zaindutako materialen erreprodukzioak Senatuko zerbitzu-gutunean daude deskribatuta.

Batzordeak eta Ponencias

Zer da batzorde bat? Nolakoak daude eta zein dira euren funtzioak?

Batzorde bat organo parlamentario funtzionala da; ganberako kide gutxi batzuek bere taldeak ganberan duen pisuaren araberako proportzioan osatzen dute. Gai zehatz batzuk tratatzeko eskumena du. Batzuetan, osoko bilkuraren jarduera prestatzeko organo gisa jarduten du eta, beste batzuetan, eskumen propioak dituen ganbera gisa. Batzorde mota asko daude: iraunkorrak (legegileak eta ez-legegileak); ikerketakoak; bereziak eta batzorde mistoak (Diputatuen Kongresua-Senatua). Batzordeen eskumen nabarmenenak hauek dira: lege-testuen irizpena ematea, gobernuko kideekin, agintariekin, funtzionarioekin eta gainerako jende garrantzitsuarekin informazio-saioak egin eta ahozko galderak eta mozioak izapidetu.

Senatuaren osaketa

Senatarien kopurua finkoa da?

Ez. Hazi edo murriztu egin daiteke, autonomia-erkidegoko biztanle kopuruaren arabera, autonomietako parlamentuek senatari finko bat eta milioi bat biztanleko beste bat izendatzen baitute. Senatari kopurua legegintzaldi bakoitzaren hasieran finkatzen da (hauteskunde orokorren ostean) eta hauteskundeak egindako urteko urtarrilaren 1ean argitaratutako populazioaren zentsua hartzen da erreferentziatzat.

Nola aukeratzen dira senatariak?

Senatari gehienak (208) populazioak aukeratzen dituzte zuzenean, lau probintziako. Alabaina, irletako probintzietan, irla edo irla talde bakoitzak barruti bakarra osatzen dute hautaketarako; ondorioz, hiru senatari aukeratu behar dituzte irla nagusiek (Kanaria Handia, Mallorca eta Tenerife) eta bakarra gainerako irlek (Eivissa-Formentera, Menorca, Fuerteventura, Gomera, Hierro, Lanzarote eta Palma). Ceuta eta Melillako biztanleek bakoitzak berea hautatzen du, hau da, guztira bi senatari. Hautesleek, gehienez, hiru hautagairi eman diezaiekete botoa probintzia-barrutietan, bi Kanaria Handian, Mallorcan, Tenerifen, Ceutan eta Melillan eta bat, gainerako irletako barrutietan. Boto gehienak lortzen dituztenek eskuratzen dute eserlekua.


Senatarien beste zati bat (58) autonomietako parlamentuek izendatzen dituzte populazioaren arabera. Autonomietako parlamentu bakoitzak senatari bat eta beste bat lurraldeko milioi bat biztanleko izendatzen dituzte eta, behar izanez gero, ordezkaritza proportzional egokia ziurtatu beharko da.
 

Zenbat denborarako aukeratzen da Senatua?

Lau urterako, nahiz eta epe hori murriztu daitekeen, gobernuko presidenteak aurrez desegiten badu.

Iraganeko Senatuaren osaera kontsulta daiteke?

Bai. Web-orriaren bidez iraganeko legegintzaldietako Senatuaren eta haren organoen osaera kontsulta dezakezu. Informazio bi aldi handitan taldekatzen da, historikoa, 1834tik 1923ra artekoa eta, gaur egungoa, 1977an hasten dena.

Hauteskunde-emaitzak kontsulta daitezke?

Bai. Web-orrian, 1977tik aurrerako Senatuko hauteskundeen emaitza guztiei buruzko informazioa eskaintzen da.

Nola aurki daiteke Senatari bati buruzko informazioa? Zer esaten da bere profilean?

Hasierako pantailatik zuzenean sar daitekeen “Senatariak” atalean, Senatuaren osaerari buruzko kontsultak egin daitezke, hainbat irizpideren arabera: alfabetikoa, geografikoa, talde parlamentarioaren araberakoa, ganberako organoen osaeraren araberakoa eta kronologikoa. Senatari bakoitzaren izenetik bere profila edo fitxa pertsonala ireki daiteke.


Senatariaren fitxaren egiturak zati finko bat du, oinarrizko datuekin (izena, barrutia edo izendapena, alta hartutako data, zein talde parlamentariokoa den, zen lurralde-taldekoa den, hauteskundeetara zein hauteskunde-taldetik aurkeztu zen eta zein alderditakoa den) eta senatariak berak adierazitako herritarren parte-hartze bideekin (posta, sare sozialetako profilak eta orrialde pertsonalak edo blogak).


Senatariaren fitxako gainerako informazioa fitxa hauek aktibatuta erakusten da: “Senatuan dituen karguak”, “Jarduera parlamentarioa” (zein ekimen bultzatu dituen adierazten da), “Biografia”, “Jardueren aitorpena”, “Ondasunen eta errenten aitorpena” eta, hala balegokio, “Senatuan egindako gainerako legegintzaldiak”.
 

Nola jarri harremanetan Senatari batekin?

Herritarra zuzenean jar daiteke harremanetan senatariarekin posta bidez eta parte hartzeko mekanismoen bidez. Tresna horietara senatariaren fitxatik edo herritar-harremanei eskainitako web-orriko "Parte hartu" ataletik sar daiteke.

Senatarien jardueren aitorpenak ezagutu daitezke?

Bai. Agintaldiaren hasieran, aitortutako egoeretan aldaketak izaten direnean eta parlamentario izateari utzitakoan, senatariek gauzatu behar dituzten jardueren aitorpenak edozein herritarrek kontsulta ditzake web-orriaren bidez, bai senatari bakoitzaren fitxatik, bai "Gardentasuna" ataletik.

Senatarien ondasunen eta errenten aitorpenak ezagutu daitezke?

Bai. Senatariek gauzatu beharreko ondasunen eta errenten aitorpenak edozein herritarrek kontsulta ditzake web-orriaren bidez, bai senatari bakoitzaren fitxatik, bai "Gardentasuna" ataletik.

Zein funtzio ditu senatari batek?

Senatari bakoitzak Konstituzioan eta legeetan aurreikusitako Senatuaren funtzioetan parte hartzen du. Nagusienak legegilea, aurrekontuena eta gobernua kontrolatzea dira.

Zein eginbehar ditu senatari batek?

Senatariak jardueren aitorpena eta ondasunen eta errenten aitorpena aurkeztera behartuta daude. Halaber, Konstituzioari men egin eta bateraezintasun-erregimena errespetatuko dutela zin egin edo konpromisoa hartu behar dute. Bestalde, osoko bilkuretara eta parte hartzen duten batzordeetako saioetara joateko eskubidea eta betebeharra dute.

Zein da senatari baten bateraezintasun-erregimena?

Parlamentarioak beren funtzioak gauzatzeko independenteak direla bermatzeko, hauteskunde-legeak zenbait lanbidek edo kargu publikok ezin dutela, aldi berean, kargu parlamentariorik gauzatu zehazten du. Beraz, kargua hartzerakoan, jardueren aitorpena egin behar dute parlamentarioek eta bateraezintasunen ardura duen batzordeak irizpena eman beharko du. Bateraezintasunen bat dagoela ikusiz gero, kaltetuak aulkiaren eta bateraezintasuna zehazten duten baldintza edo postuaren artean aukeratu beharko du. Era berean, senatariek legealdian zehar bere egoeran izandako edozein aldaeraren berri emateko betebeharra dute.

Zer da bortxaezintasun parlamentarioa?

Parlamentarioek duten pribilegioa da eta, horri esker, parlamentuko bilkura batean egindako idatzizko eta ahozko adierazpenen erantzukizunik ez dute, ezta parte hartzen duten erabaki parlamentarioetan eman dezaketen botoena ere.

Zer da immunitate parlamentarioa?

Pribilegio bat da eta berari esker, parlamentarioek ezin dira erruztatu edo prozesatu ganberaren aldez aurreko baimenik gabe erregu-gutunaren bidez. Eskaera horrekin, auzia –delitua egin dela ala ez– sakon epaitzera sartu gabe, senatariaren edo diputatuaren kontrako akusazioaren atzean jazarpen politikorik ote den egiaztatu dezake ganberak. Xede horretarako prozedura bat jarraitzen da ganberaren baitan. Kaltetuak parte hartzen du eta dagokion erabakia isilean botatuta amaitzen da. Pribilegio hori ez zaie aplikatzen, delitua bistakoa denean.

Zenbat irabazten du senatari batek? Zein da bere gizarte-babesaren erregimena?

Senatari bakoitzak 2.813,91 € irabazten ditu hilean, eta ganberako jarduerak sortutako gastuen kalte-ordain gisa, 1.822,38 € (869,09 € Madrileko senatariek). Aurrekoari, osagarri bat gehitzen zaio duten karguagatik eta, Senatuko araudiaren babespean, Senatuko mahaiarekin hitzartu dituen hainbat zerbitzurengatik.


Senatarien gizarte-babesak zera hartzen du bere baitan, ganberaren kontura Gizarte Segurantzaren sistemetan, klase pasiboetan edo dagokion mutualitateetan alta emanda mantentzea.


Agintea amaitutakoan, uzteagatiko eskubidea kobra dezake (ez baitute langabezia-saririk kobratzeko eskubiderik), eta bateraezina izango da gainerako diru-laguntzekin. Gainera, gizarte-aurreikuspeneko planerako ekarpenak eten egingo dira.


Dagokion legerian egindako azken aldaketen harira, pentsio-gehigarriak indargabetu egin dira (IX. legegintzaldiaren amaieran, jasotzeko eskubidea sortu zutenen kasuan izan ezik); 55 urte baino gehiagoko parlamentario ohiak Gizarte Segurantzan alta emanda mantentzea eta horientzat aurreikusitako laguntzak; baita ezkontide alargunaren mesederako laguntza ekonomikoa ere.


Senatuko web-orrian pentsio-osagarria, laguntzak eta kalte-ordainak jasotzen dituztenen zerrenda argitaratzen da, baita diru-laguntza horiek zenbatekoak diren ere. Horrela, beti eguneratuta egoten dira parlamentuko pentsioei buruzko datuak, Gizarte Segurantzan alta emanda daudenei eta diru-sarreren osagarriei eta uzteagatiko kalte-ordainei buruzkoak ere.


Senatarien erregimen ekonomikoari eta gizarte-babesari buruzko informazio xehatua “Senatariak” (“Osaera eta antolaketa” blokearen baitan) eta “Gardentasuna” (“Harremanak herritarrekin” blokearen baitan) ataletan aurki daiteke. Talde parlamentarioei emandako diru-laguntzen kontzeptuak eta zenbatekoak ere eskaintzen dira.
 

Bada genero-kuotarik?

Bai. 2007an erreformatu zenetik, hautagaiak zerrendetan taldekatzen direnean (normalena dena), emakumeen eta gizonen artean osaera orekatua izan beharko dutela dio hauteskunde-legeak.


Gaur egun, U91 emakumezko senatari daude. Zifra hori ez da orekatua Senatuko kide guztiekin (266) alderatuz gero. Alde horren arrazoia, neurri handi batean, Senatuko hauteskunde-sistemaren ondoriozkoa da, hautagaitza orekatuak zailtzen baititu, batez ere, Kongresuarekin konparatuz gero: alderdi eta koalizio gehienek hiru hautagai aurkezten dituzte barruti gehienetan; ondorioz, hautagaitza bakarra berma dakioke sexu bakoitzari. Gainera, hautesleak hiru botoak nahi bezala eman ditzake. Beraz, parekotasuna bere gain izango da. Bestalde, autonomietako parlamentuek izendatutako senatarien kasuan, parlamentuko taldeek banaketa proportzionala izan behar izateak oreka hori zailtzen du. Izan ere, talde batzuk hautagai bakarra proposatu dezakete eta, ondorioz, sexu bat ordezkari gabe geratuko da ezinbestean. Halaber, zenbait autonomia-erkidegok senatarien kopuru murriztua edo bakoitia izendatzen dutenez, emaitza horrelakoa izatea laguntzen du.
 

Zenbat kide ditu Senatuak?

Senatuaren X. legegintzaldiak 266 kide ditu. Horietako 208 hautatuak eta 58 autonomietako parlamentuek izendatutakoak dira.

Ezagutu eta bisitatu Senatua

Senatuko bisita gidatu bat eska daiteke? Eta osoko bilkura batera joan daiteke?

Bai. Web-orriak ganbera bisitatzea errazten du. Horretarako, inprimaki elektroniko bat eta Senatura nola iritsi azaltzeko eta bisita zertan datzan dioen informazioa jartzen du herritarren eskura. Gauza bera gertatzen da osoko bilkurara joan nahi baduzu.


Senatuko egoitzara joan ezin direnak, bisita birtual baten bidez ezagutu dezakete eraikina, hango aretoak, artelanak, eskulturak eta apaingarriak.


Osoko bilkurei dagokienez, zuzenean ematen dira Internet bidez eta grabazioak edonoiz kontsulta daitezke amaitu ostean.
 

Zer eskaintzen du Senatuko dendak?

Senatuko denda publikoari irekitako leku bat da eta Senatuko motibo historikoak, artistikoak eta sinbolokoak islatzen dituzten objektuak aurki daitezke bertan.


“Senatuak bere ateak irekitzen ditu” atalaren barnean (“Ezagutu Senatua” blokean) dago dendarekin harremanetan jarri ahal izateko informazioa eta eros daitezkeen produktuen katalogoa kontsulta daiteke.
 

Non argitu Senatuaren historiari, osaerari, funtzioei eta parlamentuko prozedurei buruzko zalantzak?

Erakundea hobeto ezagutzen laguntzeko, Senatuaren historia konstituzionalari, osaerari, hautatzeko moduari eta senatariak izendatzeko moduari eta prozedura parlamentarioei buruzko fitxa tematiko batzuk egin ditugu. Hiztegi parlamentario labur bat eta ohiko galderen hautaketa bat erabilgarri daude nabigatzen ari zaren edozein pantailaren goialdean.

Zer eskaintzen du “Liburutegia eta dokumentu-baliabideak” atalak?

Senatuak zaintzen dituen monografiek eta dokumentuek kultura-balio handiko bibliografia-ondarea osatzen dute, eta lan parlamentarioak gauzatzeko oinarri gisa balio dute. Liburutegiak paperean eta elektronikoki ditu liburuak bi funtsetan antolatuta, zaharrean eta modernoan; mapak, XIX. mendeko aldizkako argitalpenak, eskuizkribuak, partiturak, laminak eta grabatuak. Funts historikoa digitalizatzen ari da.


Bilatzaile orokorraren bidez egin daitezke baliabide horiek bilaketak, baita sarrera libreko bibliografiaren eta dokumentuen datu-baseetatik ere.


Senatuarekin lotutako gaiei buruzko bibliografiak eta txosten tematikoak, lege, monografia eta aldizkari hautaketa bat dutenak, autonomia, estatu eta Europa arloko planak eta estatistikak, etengabe eguneratuta daudenak eta Senatuko webgunearen bidez eskuragarri daudenak.


Senatuan, gainera, Europar Batasunari buruzko informazioak eta dokumentazioa dago. Europar Batzordearen lege-ekimenen eta txostenen (COM dokumentuak) datu-basea nabarmentzen da. Espainiako gobernuaren iritziekin eta lege-proiektu bakoitzaren izapidetze-egoerarekin osatzen da. Senatuak IPEX datu-basean parte hartzen du, parlamentu nazionalek euren gobernuei erkidegoko politikari buruz egiten dieten kontrolen kontsulta zentralizatua egiteko aukera eskaintzen duena.
Halaber, Senatuak bi datu-base ditu, herritarrek autonomia-legearen mailako arauak eta autonomia-parlamentuen jarduera ezagutzeko: CALEX (autonomia-erkidegoei buruzko datu-base juridikoa) eta APCA (autonomiako jarduera parlamentarioari buruzko datu-basea).


Bertaratuta kontsultatzeko, ikertzaile-txartela izan behar da.
 

Senatuak liburuak eta liburuxkak editatzen ditu? Nola lor daitezke?

Bai, Senatuak liburuak eta dibulgazio-liburuxkak editatzen ditu.


Senatuaren argitalpen ez ofizialen katalogoa web-orriko “Liburutegia eta dokumentu-baliabideak” atalean kontsulta daitezke. Bertan, interesatutako erabiltzaileek erabilgarri dauden argitalpenak eskuratzeko beharrezko datuak ematen dira.
 

Senatuaren funtzioak. Prozedurak

Zein dira Senatuko funtzio nagusiak?

Senatuko funtzio nagusienak legegilea, aurrekontuena eta gobernua kontrolatzea dira. Gainera, lurraldea ordezkatzeko ganbera gisa jarduten du. Beste funtzio nabarmen batzuk nazioarteko itun eta hitzarmen zehatzen baimenarekin lotutakoak eta beste organo batzuetako kideak izendatuta dira.

Kontsulta daitezke izapidetzen ari diren legeak edo dagoeneko onartutakoak?

Web-orriko hasierako pantailatik zuzenean sar daiteke Gorte Nagusietan izapidetzen ari diren legeekin lotutako informazio guztira eta dagoeneko onartu eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako legeei buruzkoa.


“Izapidetzen ari diren legeak” atalean, Senatuan sartu diren eta oraindik BOEn argitaratu ez diren lege-ekimen guztien zerrenda agertzen da. Halaber, Diputatuen Kongresurako orrirako esteka gaitzen da, ganbera hartan aurkeztutakoa eta oraindik lehen irakurraldiko izapidean daudenak kontsultatzeko.


Ekimeneko izenburutik izapidetzearekin lotutako dokumentu eta argitalpen guztiak erakusten dituen pantailara sartzen da, Kongresukoa ala Senatukoa izan, baita eztabaidatu den saioetako xehetasunak ere, saioaren bideoa barne.


“Onartutako legeak” atalean, dagoeneko BOEn argitaratutakoak agertzen dira, berrienetik zaharrenera ordenatuta eta testu libre bidez aurkitzeko bilatzailea gehitzen da. Lege bakoitzetik ekimenaren izapidetze osoa kontsulta daiteke, baita arauaren argitalpena ere, Estatuko Aldizkari Ofizialaren web-orrirako esteka baten bidez.
 

Zein dira Senatuko lege-prozeduraren faseak?

Lege-prozedura ganberak lege bat onartzeko beharrezko ekintza parlamentarioen segida da. Beharrezko elementu dira, halaber, argitalpena, zuzenketak gauzatzeko aukera (multzoari edo artikuluei), eztabaida kontraesankorra eta botaketa. Hainbat organotan gauzatzen da: Ponentzia, batzordea eta plenoa.


Senatuan lege-prozedura bi hilabeteko epean garatzen da; baina hogei egunetara murrizten da larrialdi kasuetan.


Lege-prozedura moten xehetasuna “Ezagutu Senatua” blokeko “Gai nagusiak” atalean kontsulta daiteke.
 

Zer gertatzen da Senatuan onartutako zuzenketa eta betoekin?

Senatuak zuzenketak (izapidetzen ari den testuan zerbait gehitzea, ezabatzea edo aldaketa zehatz bat egitea) edo betoak (guztiz baztertzea) onar ditzake. Lehenengoek botoen gehiengo soila behar dute; bigarrengoek, gehiengo absolutua.


Senatuak onartutako zuzenketak edo betoak Diputatuen Kongresura igorriko dira eta hango Plenoak eztabaidatu eta botatuko ditu. Senatuko zuzenketak legearen behin betiko testuan gehitzen dira, Kongresuak gehiengo soilarekin berresten baditu. Senatuko betoak Kongresuak altxa ditzake, gehiengo absolutu batek hurrengo bi hilabetetan, edo gehiengo soil batek, aipatu epea igarotakoan, hala erabakitzen badu.
 

Zer gertatzen da Senatuak ez badu zuzenketarik edo betorik onartzen?

Senatuak ez badu zuzenketarik edo betorik onartzen, proiektua lege gisa onartuta geldituko da behin betiko. Orduan, gobernura igortzen da, hark onetsi eta erregeak aldarrikatu dezan. Ondoren, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Zer da aurrekontu-funtzioa? Nola izapidetzen dira Estatuko Aurrekontu Orokorrak?

Aurrekontuen funtzioa urte jakin baterako estatuaren sarrerak eta gastuak onartzean datza. Ondoren, kontrolatu egiten da, exekutatzeko.


Gobernuak bakarrik egin eta aurkezten ditu. Gorteek, berriz, aztertu, zuzenketak aurkeztu eta onartzen dituzte. Zuzenketaren eskumenak baldintza zorrotzen menpe daude. Estatuko Aurrekontu Orokorrak ez badira urtearen urtarrilaren 1a baino lehen onartzen, aurreko urtekoak luzatzen dira.
 

Zertan datza kontrol eta bultzada politikoak? Zein prozeduren bidez gauzatzen da?

Kontrol eta bultzada politikoaren funtzioa gobernuaren informazioa eskuratzean, bere jarduerari buruzko eztabaida kontraesankor bat egitean eta beren politika bide jakin batean egin dezan estutzean datza. Senatuan, funtzio hori antolatzen den ekimen parlamentarioak galderak, interpelazioak, mozioak, interpelazioaren ondorioak, gobernuak igorritako komunikazioei eta txostenei buruzko eztabaidak, agerraldiak eta ikerketa-batzordeak eta batzorde bereziak dira.


Senatuak ez du zentsura-mozioetan eta konfiantza-galdeetan parte hartzen.
 

Senatariek nolako galdera egin diezaiokete gobernuari?

Galderak parlamentarioek bere eskumeneko gaiei buruz Gobernuari galdetzeko erabil dezaketen kontrol-ekimenak dira. Galderak idatziz egin behar da eta ganberako presidenteari zuzendu behar zaizkio. Idatziz edo ahoz erantzun daitezke, eta osoko bilkuran edo batzordean egingo dira. Ez da galdera egin duenaren edo beste banakoren baten interesetarako galderak izango, ezta hertsiki juridikoak diren kontsultak ere.

Nola izapidetzen dira Gobernuak idatziz erantzuteko galderak?

Gobernuak idatziz erantzuteko galderek gai bat baino gehiago izan ditzakete, elektronikoki izapidetzen dira eta ganberako web-orrian argitaratzen dira. Gobernuak galdera jakinarazi zaionetik hogeita hamar egunen barruan bidali behar du erantzuna. Gobernuak ez badu aipatu epean erantzuten, senatariak gaiari buruz dagokion batzordearen hurrengo saioko gai-zerrendan sartzeko eska dezake, eta han ahozko galderen tratamendua jasoko du.

Nola izapidetzen dira plenoan ahoz erantzuteko galderak? eta batzordeak ahotz erantzuteko galderak?

Plenoan ahoz erantzuteko galderak gai bakarrari buruzkoak eta zehatzak izan behar dute. Galderak gai-zerrendan sartzeko, kupo-sistema bat aplikatzen zaio talde parlamentario bakoitzari. Aurkeztutako galderak ministroen batzordean adostutako beste gai batzuei buruzkoengatik ordezka daitezke edo presa edo gaurkotasun berezia duten gaiengatik. Galderak aulki batetik egiten dira. Lehenik, galdera egiten duen parlamentarioak hartzen du hitza eta galdera egiten du gobernuko kideak erantzun dezan. Jarraian, parlamentarioak erantzuteko txanda du eta Gobernuko kideak, berriz, hari erantzutekoa. Senatuan esku-hartzaile bakoitzak hiru minutuko denbora izango du, aipatu bi txanda horiek erabiltzeko.


Batzordean ahoz erantzuteko galderek osoko bilkurako ahozko galderen baldintza berberak izan behar dituzte, nahiz eta ez dagoen kuporik eta hitza luzaroagoan mantentzen da plenoko erantzunetan baino. Ministroak eta estatuko idazkariak soilik erantzun ditzakete galdera mota hauek.
 

Nola izapidetzen da interpelazio bat?

Parlamentario batek gobernuari gai bat planteatzen dion ekimena da interpelazioa. Ekimenaren xedea exekutiboaren politikari buruzko interes orokorreko gaiei buruzkoa izan behar du. Senatuko mahaiak kalifikatutakoan, interpelazioak gai-zerrendan sartzeko, bozeramaleen batzordea entzun behar da, talde parlamentario bakoitzarentzako kupo-sistema baten arabera.


Interpelazioa ahoz adierazten du ekimena hasi duen senatariak eta halaxe erantzuten dio gobernuko kide batek. Galdetzailea ez bada gobernuaren erantzunarekin gustura gelditzen, mozioa bat plantea dezake interpelazioaren ondorioz. Mozio hori hurrengo saioan eztabaidatuko da.
 

Nola izapidetzen da mozio bat?

Politika kontrolatu eta bultzatzera lotutako ekimena da mozioa, gobernuak gairen bati buruzko adierazpenen bat egin edo Gorte Nagusiei lege-proposamen bat bidali edo ganberak eztabaidatu eta testu ez-legegile bati buruzko iritzia emateko. Azken kasu horretan, hala balegokio, kostu ekonomikoaren ebaluazio batekin lagunduta joan beharko du. Osoko bilkura batean edo batzorde batean eztabaidatzeko aurkez daitezke. Eztabaidan, ekimenaren egileaz gain, talde parlamentarioen ordezkariek hartuko dute parte. Botatu egiten dira.

Nola izapidetzen da agerraldi bat?

Batzordeek Gobernuko kideak agertzea eska dezakete, Ganberako presidentearen bidez, agerraldiko gaiei buruz jakinarazteko. Normalean, senatari edo talde parlamentario batek eskatuta egiten da. Gobernuak berak ere eska ditzake agerraldiak, eta batzordearen mahaiak onartuko ditu. Agerraldi horiek Senatuko araudiaren 66. artikuluan arautzen da. Gainera, Batzordeek Estatuko eta Autonomia Erkidegoetako beste agintari eta funtzionario batzuk, edo beste pertsona batzuk, agertzea eska dezakete, beren eskumeneko gaien berri emateko. Eztabaidan, ekimenaren egileaz gain, talde parlamentarioen ordezkariek hartuko dute parte.

Senatuak nola hartzen du esku nazioarteko itun eta akordioetan?

Konstituzioak bere 93., 94. eta 96.2. artikuluetan, Gorte Nagusien esku-hartze motak zehazten ditu nazioarteko itunak adostu eta baztertzerakoan.


Nazioarteko itunen prozedurak lege-proiektuen eta -proposamenen oinarrizko fase berak ditu. Gobernuak aurkezten ditu beti eta Kongresuak eta Senatuak esku-hartzen dute.


Lehenik, Konstituzioaren 93. artikuluaren babesean tramitatzen diren itunak, erakunde edo instituzio bati edo nazioarteko erakunde bati esleitzen zaion Konstituziotik eratorritako eskumenen erabilera (adibidez, atxikitze-itunak, Europako Batasunaren hedatzea edo erreforma) lege organikoen prozeduraren bidez tramitatzen dira eta, beraz, onartu ahal izateko Kongresuko osoko botaketan gehiengo absolutua behar dute.


Bigarrenik, Konstituzioaren 94.1. artikuluan bildutako itun sorta zabalak Gorte Nagusien aldez aurreko baimena behar dute, baina lege formarik gabe adierazten da eta Ganbera bakoitzaren gehiengo soila beharko da. Lehenengo Kongresuak parte hartu du eta, ondoren, Senatuak. Horixe da izaera politiko edo militarra duten itunetan, estatuko lurraldearen osotasunari eragiten diotenean, Konstituzioko I. Tituluan zehaztutako eskubide eta beharrei, Ogasun Publikoaren finantza-betebeharrak inplikatzen badituzte edo legeren bat aldatzea edo indargabetzea eskatzen badute edo gauzatzeko lege-neurriak eskatzen badituzte.


Bi ganberek baimena emandakoan Gobernuari jakinarazten zaio. Une horretatik aurrera, berretsi ahal izango du.


Azkenik, baimen-araubidearen menpe ez dauden gainerako hitzarmenetarako, Konstituzioak Ganberei ebazpenaren berri ematea soilik eskatzen du (Konstituzioaren 94.2. artikulua eta Senatuko araudiaren 146. artikulua).


Senatuan baimena tramitatzea prozedura legegilearen oso antzekoa da, baldintza berezi batzuekin. 93. eta 94.1. artikuluen babespean tramitatutako hitzarmenei ezin zaie zuzenketarik egin. Xede horretarako berrespenik gabeko proposamenak soilik aurkez daitezke (beto-proposamenetan zehaztukoaren arabera, gehiengo absolutua behar da onartzeko), berrespena geroratzea edo erreserbatzea (azken horiek itunek aukera hori aurreikusten badute edo euren edukiak onartzen badu). Aurkezten badira, Atzerri Gaietarako batzordera igortzen dira eta hark osoko bilkurara irizpen edo proposamen arrazoitu bat ematen du baimena eman behar den ala ez adierazteko.


Senatuak eta Diputatuen Kongresuak baimenari buruzko erabaki desberdina hartuz gero, batzorde mistoa eratu behar da. Batzorde horrek egiten duen testua Senatuko plenora aurkeztuko da eta akordioa Gobernuari eta Diputatuen Kongresuari jakinaraziko zaio.


Ganberak, talde parlamentario batek edo hogeita bost senatarik proposatuta, hausnartzeko duten ituna edo hitzarmena Konstituzioaren kontrakoa den ala ez adierazteko eska diezaioke Konstituzio Auzitegiari. Eskakizuna adostutakoan, izapidetzea bertan behera geldituko da Auzitegi Konstituzionalak erabaki arte.
 

Nola esku hartzen du Senatuak beste organoetako kideak izendatzerakoan?

Senatuaren egitekoa da estatuko beste organo konstituzionaletako kideak izendatzea. Izendatze-proposamenak, izendatzeak edo pertsonak hautatzeak Senatuko araudiaren 184., 185. eta 186. artikuluetan arautzen dira. Senatuak, besteak beste, Auzitegi Konstituzionaleko lau magistratu, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko hamar kide, Kontuen Auzitegiko sei aholkulari, RTVE korporazioko administrazio kontseiluko lau kide eta Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren kontsulta-kontseiluko kide bat izendatzea proposatzen ditu. Era berean, Arartekoa izendatzen du, Diputatuen Kongresuarekin batera.

Talde parlamentarioak eta alderdi politikoak

Zer da talde parlamentario bat?

Talde parlamentarioa bere atxikipen politikoaren arabera taldekatutako parlamentario talde bat da. Ganberetan osatzen dira, legegintzaldi bakoitzaren hasieran.


Senatuaren kasuan, talde parlamentario bakoitzak, gutxienez, hamar senatari izango ditu. Senatari bakoitzak talde parlamentario batean soilik hartu dezake parte. Hauteskundeetan alderdi, federazio, koalizio edo talde bereko kide gisa joan senatariek ezingo dute talde parlamentario batean baino gehiagotan parte hartu. Izendapen jakin bateko talde parlamentario batean sartzen ez diren senatariak talde mistoan sartuko dira.
 

Zer funtzio ditu talde parlamentario batek?

Talde parlamentarioak paper erabakigarria du Parlamentuko bizitzan: hainbat ekimen gauzatzeko titularra da, hala nola lege-proposamenak eta mozioak; eztabaida eta deliberazioetan talde parlamentarioei erreserbatutako txandetan parte hartzen du libreki izendatutako senatariaren bitartez; koordinazio-lana garatzen du, funtzioak banatzen ditu eta boto-diziplina du bere kideekiko; bozeramaleak bozeramaleen batzordean parte hartzen du.

Talde parlamentarioei buruzko zer informazio eskaintzen da?

Talde parlamentario eta alderdi politikoek txoko bat dute web-orrian. Bertatik osaerari eta jarduerari buruzko informazioa eskaintzen da eta herritarrekin komunikatzeko eta parte hartzeko bideak irekitzen dira, euren posta-helbideak eta sare sozialetako profilak jartzen baitira eskuragarri.

Zenbat talde parlamentario daude Senatuan?

Gaur egungo legegintzaldian 7 talde parlamentario daude: Talde parlamentario Popular en el Senado, talde parlamentario Socialista, talde parlamentario PODEMOS-En Comú-Compromís-En Marea, talde parlamentario Esquerra Republicana, talde parlamentario Vasco en el Senado (EAJ-PNV) eta talde parlamentario Mixto.

Sartzea

Zein dira Senatuko web-orriaren helburuak?

Senatua herritarrei irekitzeko printzipioan inspiratutako teknologia-berrikuntzaren eta kultura-berrikuntzaren prozesuaren emaitza da Senatuko web-orria.


Senatuko web-orriak diseinua, nabigazio-egitura eta jarduerari, osaerari eta funtzioei buruzko informazioen aurkezpena hobetu ditu. Halaber, eduki eta tresna berriak txertatu ditu gardentasun-printzipioak, kontuak emateak eta parte hartzea eraginkor egiteko. Horrela, 1997an martxan jarritako lehen bertsioak hasitako bidean aurrera egin da. Orriak informazio fidagarria, zehatza eta eguneratua eman ohi du.


Gardentasun eskaera berriei erantzun asmoz, web-orri berrian, kalitatezko informazioa modu ulergarri, intuitibo eta irisgarrian emateaz gain, informazioa eskuratzeko eta zerbitzuetara sartzeko bideak eskaini eta datu publikoak berrerabiltzea errazten da. Bilatzaile indartsu bati esker, informazioa aurki daiteke testu librea erabiliz.


Herritarren parte hartzea errazteko, senatariekin, talde parlamentarioekin, batzordeekin eta Parlamentuko administrazioarekin komunikatzeko bideak jartzen dira herritarren eskura. Beste berrikuntza bat, Senatuak Twitter sare sozialean ireki duen kontu instituzionala da, @senadoesp. Bere bitartez, ganberaren jarduerari buruzko informatu eta herritarrekin harreman zuzena mantendu nahi da iradokizunei, zalantzei eta informazio-eskaerei erantzuteko.

Nori zuzentzen zaio web-orria?

Senatuko webgunea herritar guztiei zuzentzen zaie eta hizkera argi eta zehatza erabiltzen du, Parlamentuko jarduera ulergarri egiteko. Orrian nabigatzea intuitiboa eta irisgarria da eta, beti, informazio fidagarria eta egiazkoa ematen da.


Politika eta zuzenbide gaietan adituak diren erabiltzaileek eta ikertzaileek informazio anitza aurki dezakete: jarduerari, ekimen ugariri buruzko izapidetzeei eta argitalpen ofizialei buruzko informazio zehatza eta, ganberako organoen osaerari buruzkoa, hala 1834tik 1923ra arteko aldiari buruzkoa, nola 1977tik aurrerakoari buruzkoa.


Erakundea profil jakin bateko erabiltzaileengana gerturatzeko, haurrek eta gazteek osatutakoari alegia, “Senatu txikia” izeneko atalerako eduki egokituak sortu dira. Haur eta gazteek erakundea ezagutu ahal izango dute, bineta, joko eta ezagutza-testen bidez.
 

dezakete orri honetan? Nolako irisgarritasun-maila du?

Bai. AA maila lortzeko World Wide Web-entzat (W3C) Partzuergoak definitutako arauak jarraituz garatu da web-orria. Gainera, ahalegin handia egin da, eduki berriak sartzerakoan, maila hori manten dadin.


Edonola ere, posible da, batez ere hasieran, estandar horiek betetzen ez dituzten guneak edo eduki zehatzak topatzea. Irisgarritasun maila horiek hobetzeko lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen du Senatuak.
 

Zein dira web-orriak irekitzen dituen parte-hartzeko bideak?

Web berriaren xedeetako bat herritarren parte hartzea erraztea da. Horretarako, senatariekin eta talde parlamentarioekin elkarri eragiteko bideak (posta, blogak, sare sozialak, orri pertsonalak...) jartzen dira zure eskura eta batzordeekin eta idazkaritza orokorreko hainbat unitaterekin harremanetan jartzea errazten da.


Erabiltzaileak, halaber, erakundearen Twitter kontuaren bidez konekta daiteke. Bertan, ganberaren jarduerari buruz informatu eta agertutako zalantzei eta informazio-eskaerei erantzungo zaie.


Bi horiek sarbide berean taldekatze aldera, hasierako pantailan sarrera bakarra gaitzen da “Parte hartu” botoiaren bidez, herritarrekiko harremanei eskainitako atalean.
 

Nola aurkitu informazioa?

Web-orriaren egiturari esker, modu intuitiboan nabiga dezakezu hasierako orritik informazioa egituratzen diren lau sail handietan barrena: Parlamentuko jarduera, osaera eta antolaketa, ezagutu Senatua eta herritarrekin harremanak. Lau sarrera horiek beti aktibo egongo dira goiko nabigazio-barran. Era berean, web-mapa kontsultatu eta edukia lotu daitezke goiburutik.


Informaziora errazago sartzeko, bilatzaile orokor bat garatu da. Bertara sartzeko leihoa orriaren goiburuan dago eta, beraz, edonoiz sar zaitezke nabigatzen ari zaren edozein ataletik. Edonolako informazioa bila dezakezu, edozein testu libre idatzita.


Badira, gainera, telefono bidezko bideak informazio-bulegoan eta zerbitzuak emateko ardura duten unitateetan.
 

Webeko informazioa partekatu daiteke?

Bai. Senatuko web-orri berriak eskaintzen duen berrikuntzetako bat erabiltzaileen artean informazioa partekatzeko aukera da. Jakitun garenez, "sarean den gizartea" eszenatoki berri horretan parte hartu behar dugula, horretarako beharrezko tresnak ezarri dira web-orrian. Webguneko orri gehienetan dauden bidaltzeko eta partekatzeko botoiekin, Twitter, Facebook edo Tuenti sare sozialetan parteka dezakete informazioa erabiltzaileek.

Zein hizkuntzan kontsulta daiteke weba?

Senatuko web-orria, gaztelaniaz gain, hainbat bertsio linguistikotan eskaintzen da: autonomia-erkidegoren batean ofiziala den hizkuntzetan eta ingelesez.


Hautatutako hizkuntzan nabigatzen da web guztian, nahiz eta edukietako batzuk, hala nola Senatuko datu-baseetatik eskuratutako informazioa, gaztelaniaz erakusten den.


Senatuko web-orriaren bidez, ganberako araudian aurreikusi moduan, autonomia-erkidego bateko hizkuntza ofizialetan egiten diren esku-hartzeak jarrai daitezke: Adibidez, eratze-saioan hautatutako presidentearen esku-hartzea, autonomia-erkidegoetako batzorde orokorraren saioetan izaten diren esku-hartzeak eta mozio-eztabaidetan plenoetan izaten direnak.


Plenoko saioen egunkariak edo autonomia-erkidegoetako batzorde orokorrarenak ere kontsulta daitezke. Egunkari horietan, esku-hartzeak egindako hizkuntzan transkribatzen dira, gaztelaniazko itzulpena eraman ohi dute alboan.


Gorte Nagusietako aldizkari ofizialean edo Senatukoan aurkeztutako ekimenak argitaratzen dira. Gaztelaniaz gain, autonomia-erkidegoetako beste edozein hizkuntza ofizialetan ere argitaratzen dira.
 

Web-orrian eskainitako informazioa berrerabili daiteke?

Oro har, web-orrian eskainitako informazioa publikoa da eta berrerabili daiteke.


Webgune berriak Senatuko argitalpen ofizialen (aldizkaria eta saioen egunerokoa) bertsio bat jartzen du herritarren eskura XML formatuan.


Etorkizunean, beste informazio batzuek ere XML bertsioan eskainiko dira, hala nola senatarien edo ekimenen zerrendak.
 

Plenoa eta Diputazio Iraunkor

Zer da plenoa? Zein funtzio ditu?

Plenoa ganberako organo funtzionala da eta bere parlamentario guztiekin osatuta dago. Plenoak gai garrantzitsuenak ezagutzen ditu eta, gehienetan, azken hitza du eztabaidetan eta batzordeak hausnartzeko bidaltzen dizkion ekimenak onartzeko.


Plenoaren funtzio nagusien artean hauek nabarmentzen dira: Kongresutik jasotako lege-proiektuei eta -proposamenei dagokionean, Senatuan aurkeztutako betoak eta zuzenketak aurkeztea, besteak beste, Estatuko aurrekontu orokorren lege-proiektuarenak; nazioarteko hitzarmenak eta itunak baimentzea; mozioak onartzea; galderak eta interpelazioak eztabaidatzea eta organo konstituzionaletako kideak aukeratzea, adibidez, Auzitegi Konstituzionalekoak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusikoak, Kontuen Auzitegikoak eta Arartekoarenak.
 

Noiz biltzen da plenoa?

Plenoa, normalean, hileko bi astetan biltzen da, astearteetan eta asteazkenetan, eta batzuetan ostegunetan, aurrez ezarritako egutegiaren eta gai-zerrendaren arabera.

Zer da Diputazio Iraunkorra?

Aparteko saioak deitzeko eta, bilduta ez dagoenean, agintaldia amaitu duenean edo desegin denean eta ganbera berria osatu arte, ganberaren botereak zaintzen dituen organoa da Diputazio Iraunkorra. Ganberako presidentea du buru eta talde parlamentarioek duten garrantzia numerikoaren arabera hautatutako 21 parlamentariok osatzen dute, gutxienez. Legegintzaldiaren hasieran osatzen da.

Zenbat kide ditu Senatu batek?

Batzorde guztiek ez duten kopuru bera. Legegintzaldi honetan, oro har, 26 da, legegintzaldiaren hasieran finkatzen den legegintzaldiko ia batzorde guztientzako kopurua. Kide horiek proportzionalki banatzen dira talde parlamentarioen artean. Beste batzorde batzuk, autonomia-erkidegoetakoek edota mistoek, esaterako, kide gehiago izan ditzakete, eta beste batzuk, gutxiago, adibidez, izendapenenak.

Herritarrekin zerikusiak

Web-orriak zein gardentasun maila du?

Senatuko web-orriak erakundeak gardentasunari dagokionean duen konpromisoa islatzen du. Informazio fidagarria eta zehatza eskaintzeaz gainera, milioi eta erdi dokumentuetara sartzea ahalbidetzen baitu, modu ulergarrian eta egituratuta aurkezten da, erraz aurkitu dadin. Informaziora erraz sartu ahal izateko, arreta elektronikoa eta telefono bidezkoa daude.


Senatuaren jarduerarekin, osaerarekin, antolaketarekin eta funtzioekin lotutako edukiez gainera, orrialdeak alderdi hauei buruzko informazioa argitaratzen du:

  • Senatarien erregimen ekonomikoa eta gizarte-babesa, parlamentarioek jasotzen dituzten ordainsariei, dietei eta kalte-ordainei buruzko informazioa, garraio-erregimenari, euren eskura jarritako material teknologikoa eta talde parlamentarioei emandako diru-laguntzak barne.
  • Senatarien jardueren eta ondasun eta errenten aitorpenak.
  • Langileak hautatzeko, bekarioak hautatzeko edo heziketa-mintegietan parte hartzeko prozesuetan parte hartu eta euren jarraipena egin ahal izateko beharrezko informazioa.
  • Kontratazioa, xedea, lizitazioaren zenbatekoa eta esleipena, gauzatzeko erabilitako prozedura, argitaratzeko erabili diren trensnak eta esleipendunaren identitatea adieraziz.


Senatua informazio berria jarriz joango da web-orrian, gardentasun-eskaerei kasu eginez.
 

Zein parte-hartze bide jartzen dira herritarren eskura?

Herritarrekin harremanetan jartzeko, teknologiak eskaintzen dituen erraztasunak aprobetxatuz, Senatuak etapa berri bat inauguratzen du Twitter-en profil instituzional bat, @senadoesp, sortuta. Horrela, zuzenean, etengabe eta berehala komunikatuko da internautekin.


Senatariekin eta talde parlamentariekin zuzenean komunikatzeko bi bide eskaintzen dira:
 

  • “Idatzi honi”: herritarrak elektronikoki bidal dezakeen inprimaki baten bidez gauzatuko da.
  • Blog eta sare sozialetan (Twitter, Facebook, Tuenti edo Linked-in) dituzten profiletarako sarbide zuzena.


Bi bide horiek senatari eta talde parlamentario bakoitzaren fitxan aurki daitezke eta, baita “Parte hartu” atalean ere. Aurreko bideei, batzordeekin harremanetan jartzeko aukera ere gehitzen da. Orrialde horretan, harremanetan jartzeko datuak eskaintzen dira, herritarrarekin komunikazioa errazteko.
 

Bada Zerbitzu-gutunik? Senatuak zein konpromiso hartzen ditu herritarrekin dituen harremanetan?

Bai. Senatuko mahaiak, 2012ko urriaren 23an egin zuen bileran, administrazio parlamentarioak ematen dituen zerbitzuak kudeatzeko kalitate maila hobetzeko asmoz, Senatuaren Zerbitzu-gutuna onartu zuen. Senatuak hartutako kalitate-konpromisoen berri eman eta herritarrek Senatuarekin dituen obligazioak zein diren jakinarazten die Gutunak Urtero, ebaluazio bat egingo da eta emaitza web-orrian argitaratuko da.

Zergatik “Senatu txikia”?

“Senatu txikia” guztiontzako den Senatua gazteenei hurbildu behar zaiela sinistearen ondorio da.


Haur eta gazte askok teknologia berriak ezagutzen dituzte, Internetera sar daitezke etxetik edo eskolatik eta informazio-iturri gisa erabiltzen dute; baita sozializatzeko, aisialdirako eta ondo pasatzeko bide gisa ere. Atal hori garatzerako unean informazioaren eta jolasaren alderdiak sartu dira. Gazteenei demokrazia, pluralismo politikoa, akordioak hartzerako eztabaidak eta negoziazioak duten garrantzia edo erakundeen papera transmititu nahi zaie.
 

Zer da eskaera-eskubidea eta nola gauza daiteke?

Eskaera-eskubidea oinarrizko eskubidea da eta pertsona fisiko eta juridiko orori dagokio, bere nazionalitatea edozein izanik ere. Konstituzioaren 29. eta 77. artikuluetan biltzen da eta 4/2001 Lege Organikoan garatzen da.


Bakarka edo taldean gauza daiteke eta botere publikoei zuzentzeko gaitasunean oinarritzen da, bai gertaera batzuen berri emateko, esku-hartze bat eskatzeko edo bi gauzak batera eskatzeko.


Eskubide hori gauzatzea errazte aldera, Senatuko Erregistro Orokorrean, bertaratuta edo idatzi igorrita, aurkezteko idazki-eredu bat gehitzen da. Eskatzailearen edo eskatzaileen identitatea, nazionalitatea, jakinarazpenak bidaltzeko helbidea, eskaeraren hartzailea eta xedea adierazi beharko dira.


Eskaerak aurkeztu ostean, eskaera-batzordeak aztertuko ditu. Saioen epe arrunt bakoitzean argitaratu beharreko txostenean eskaera bakoitzarentzat hartutako erabakia agertuko da eta, hala balegokio, erantzun dezan zein agintariri bidali zaion adieraziko da. Txosten hori, hain zuzen, Senatuko osoko bilkuraren gogoeta-objektua da. Eskaerei emandako erantzunak egileei bidaliko zaizkie.
 

Iradokizunak eta kexak adierazi daitezke?

Bai. Senatuak web-orriaren edukia hobetzeko edozein behaketa eskertzen du. Egindako iradokizun eta kexak aztertu eta arrazoituta erantzungo dira.

Nork egin dezake lan Senatuan?

Oposizioa gainditu edo dagokion hautaketa-prozesua gainditu ostean, Gorte Nagusietako funtzionario edo Senatuko langile kontratudun gisa kontratutako edonork. Baita, beste administrazio bateko funtzionario izanik, Senatuari atxiki badaude organoko langile gisa postu jakin batzuk betetzeko, normalean, segurtasun-arloan. Azkenik, aldi baterako langileak, ganberako mahaiko kideekin edo senatariek proposatzen dituen konfiantzazko harremanak ezaugarritzen dituztenak.


Langile motei buruzko informazioa, baldintzak, deialdiak eta prozesuen fase nagusiak "Lan egin eta hezi Senatuan" gunean argitaratzen dira. Hasierako pantailatik zuzenean sar daiteke.
 

Bada Senatuan hezteko bekarik?

Ganberako mahaiak urtero komunikabideen eta dokumentazioaren espezialitateko bekak deitzen ditu. Deialdien baldintzak “Lan egin eta hezi Senatuan" gunean argitaratzen dira. Hasierako pantailatik zuzenean sar daiteke.

Nor aurki dezaket abian diren eta esleitutako kontratazio-prozedurei buruzko informazioa?

Kontratazioari buruz gardentasuna eta informaziorako sarrera publikoa ziurtatu nahian, eta beste iragarpen-bideak erabiltzeari kalterik egin gabe, Senatuak Internet bidez zabaltzen du kontratugilearen profila.
 

Hasierako pantailatik zuzenean sar daitekeen “Kontratugilearen profila” atalaren bidez, kontratazio administratiboari buruzko informazioa argitaratzen da, lizitazio-iragarpenak, kontratazioen baldintzak, eskaintzen irekieren ekintza publikoen deialdiak edo kontratuen esleipena barne.
 

Nola gauzatu datu pertsonalak babestearekin lotutako eskubideak?

Herritarrek eskubidea dute datu pertsonalak babesteko legean aitortutako zuzentzeko, ukatzeko eta bertan behera uzteko eskubideak gauzatzeko, Senatuko idazkaritza nagusira idatzi bat zuzenduta.