Ir al Contenido (Presione enter)

18 ABENDUA 2017

XII LEGEGINTZALDIA

  1. SARRERA
  2. ZERBITZU-KARTAREN ARDURADUNA
  3. HERRITARRENTZAKO ZERBITZUAK
    1. INFORMAZIO-BULEGOA
    2. WEB-ORRI BIDEZKO INFORMAZIOA
      1. Parlamentuko jarduerari buruzko informazioa
      2. Saioen zuzeneko emankizunak eta ikus-entzunezkoen artxiboa
      3. Senatuaren osaera eta antolaketa
      4. Senatuari buruzko informazio orokorra
      5. Bilatzaileak
      6. Liburutegiko eta dokumentu-baliabideetako katalogoen eta datu-baseen kontsulta
      7. Informazioa hautatuta banatzeko zerbitzua
      8. Senatua eta gazteak
    3. ARTXIBORAKO SARBIDEA
    4. PARTE-HARTZEA
    5. SENATUA BISITATZEA ETA OSOKO BILKURETARA JOATEA
    6. OPOSIZIOAK, HAUTAKETA-PROZESUAK, BEKAK ETA MINTEGIAK
    7. KONTRATAZIOA
  4. IRADOKIZUNAK ETA KEXAK
  5. HERRITARREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK
    1. ESKUBIDEAK
    2. BETEBEHARRAK
  6. APLIKATZEN DIREN ARAUAK
  7. KONPROMISOAK ETA KALITATE-ADIERAZLEAK

 

SARRERA

 

Senatuak, Diputatuen Kongresuarekin batera, estatuaren botere legegilea gauzatzen du, aurrekontuak onartzen ditu eta Gobernuaren ekintza kontrolatzen du, Espainiako Konstituzioan adierazitako beste eskumen batzuez gainera. Bere funtzioak betetzeko autonomia osoa du.

 

Zerbitzu-kartaren xedea zerbitzuen kudeaketan kalitatea hobetzea da eta, batez ere, informazioa banatzea erraztea eta errazago eskuratzea. Senatuak web-orriaren eta informazio-bulegoaren bidez eskainitako informazioa beti eguneratzen dela eta informazio hori kalitatezkoa dela bermatzen du. Halaber, Senatuaren artxiboan zaintzen dituen dokumentuetara sartzea ere bermatzen du. Gainera, Senatua herritarrengana hurbiltzeko asmoz, herritarrei komunikatzeko eta haiek parte har dezaten bideak irekitzen dira eta egoitzara etortzea errazten da.

 

Zerbitzu-kartaren bidez, Senatuak zerbitzuak ematerakoan hartu dituen kalitate-konpromisoei buruz eta herritarrek Senatuarekin duten harremanean zein eskubide eta betebehar dituzten jakinarazten die.

 

Gogoeta horiek aintzat hartuta, Senatuko mahaiak ZERBITZU-KARTA hau onartu zuen 2012ko urriaren 23an egin zuen bileran.

 

ZERBITZU-KARTAREN ARDURADUNA

 

Senatuko Idazkaritza Nagusia da zerbitzu-kartaren arduraduna eta bertan hartutako konpromisoak betetzen direla ziurtatzeaz eta hobetzeko hartu beharreko neurriak bultzatzeaz arduratzen da.

 

Senatuko idazkaritza nagusia

Bailén kalea, 3

28071 – Madril

Telefonoa: 915 381 000

Helbide elektronikoa: sgral@senado.es

 

HERRITARRENTZAKO ZERBITZUAK

 

INFORMAZIO-BULEGOA

 

Informazio-bulegoak zerbitzu nagusi gisa jarduten du eta kontsultak erantzun eta Senatuaren osaerari eta jarduerari buruzko informazioa zabaltzeaz arduratzen da, baita web-orri bidez eskaintzen diren edukien eta zerbitzuen berri emateaz ere.

 

Ez du iritzirik eskaintzen eta ez du herritarrekin eztabaidetan parte hartzen. Legea aplikatzeko eta interpretatzeko kontsultak ere ez ditu erantzuten.

 

Arreta-kanalak:

 

Telefono bidezkoa: 900 103 038; 915 381 852/853/854; 915 381 518

Elektronikoa: inprimakia

 

Twitter: @SenadoEsp

 

Posta bidezkoa:

Informazio-bulegoa. Senatua

Bailén kalea, 3

28071 Madril

 

Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 09:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30etara; ostiraletan, 09:30etatik 14:00etara.

 

 

WEB-ORRI BIDEZKO INFORMAZIOA (www.senado.es)

 

Senatuak informazio zorrotza eta eguneratua eskaintzen du web-orriaren bidez, bere jardueraren gardentasuna bermatze aldera; horrela, herritarrei bere jarduera ezagutarazi eta kontrola dezaten erraztu nahi da.

 

Senatuak konpromisoa hartu du informazioa modu egituratuan, ulerkorrean, berrerabilgarrian eta herritar guztiak eskuratzeko moduan aurkezteko behar den ahalegina egiteko.

 

 

Parlamentuko jarduerari buruzko informazioa:

 

  • Egutegiak eta agendak
  • Senatuko (Mahaia, bozeramaleen batzordea, plenoa, Diputazio Iraunkorra, batzordeak eta azterketa-ponentziak) deialdiak, agendak eta, hala balegokio, gai-zerrendak argitaratzen dira, baita ganberak aurreikusitako jarduera instituzionala eta nazioartekoa ere.

     

  • Tramitatutako legeak eta onartutakoak
  • Tramitatzen ari diren legeei buruzko informazioa, prozedura zein fasetan dagoen adieraziz, eta onartutako legeei buruzkoa. Espediente osora sartzea errazten da. Bertatik tramitazioan zehar aurkeztutako dokumentu guztiak, eztabaidak —bideo-grabaketen eta saioko egunkariko transkripzioen bidez—, botazioen emaitzak, fase bakoitzean onartutako testuak eta BOEko esteka kontsulta daitezke.

     

  • Gobernuari egindako kontrola eta bultzada politikoa
  • Gobernua kontrolatzeko ekimenetarako eta bultzada politikorako (galderak, interpelazioak, mozioak...) sarbidea; besteak beste, senatariek aurkeztutako galderak nabarmentzen dira, Gobernuak idatziz erantzuten dituena. Erantzun horiek dagokion galderarekin lotuta agertzen dira.

     

  • Osoko bilkurak
  • Gai-zerrendetarako sarbidea. Egutegi baten bidez, dagoeneko egindako saioak eta aurreikusitako saioak bila daitezke.

     

    Osoko bilkura egiten ari denean, zuzenean jarraitzeko aukera edo bilkura aurrera doan heinean eguneratutako informaziora sartzea eskaintzen da. Informazio horretan, eztabaidarekin lotutako dokumentuak, hizlariak, grabaketak eta transkripzioak, botaketen emaitzak, gaien tramitazioa eta onartutako testuak agertzen da.

     

  • Diputazio Iraunkorraren bilkurak
  • Diputazio Iraunkorraren osaerari eta jarduerari buruzko informazioa; osoko bilkuretan egiten den oso antzera.

     

  • Batzordeen saioak eta ponentziak
  • Batzordeen eta ponentzien osaera eta jarduerari buruzko informazio eguneratua, deialdiekin, gai-zerrendekin, tramitatutako eta tramitatze bidean diren ekimenen kontsultekin, baita dokumentuetarako, eztabaidetarako eta saio bakoitzean behin betiko onartutako testuetarako sarbidearekin ere. Batzorde bakoitzean, bere jarduerarekin lotutako esteka interesgarriak dituzten txostenak eskaintzen dira.

     

  • Argitalpen ofizialak
  • Egunero eguneratzen diren Senatuko argitalpen ofizialetarako sarbidea –elektronikoak 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera—, Diputatuen Kongresukoak eta Gorte Nagusikoak (Gorte Nagusien aldizkari ofizialak eta saioen egunkariak).

 

 

Saioen zuzeneko emankizunak eta ikus-entzunezkoen artxiboa:

 

Osoko bilkurak eta batzordeenak zuzenean ematen dira web-orriaren bidez. Kokapena eta sarbidea errazte aldera, Gaurkotasuna atalean taldekatzen dira, “Senatua zuzenean” dioen txokoan eta TV Senado telebista katearen programazioan kontsulta daitezke.

 

Bilkura amaitutakoan, esku-hartzeen audio eta bideoetara sar daiteke ikus-entzunezko artxibotik eta orriko hainbat gunetatik, adibidez, jardueren egutegitik, senatari bakoitzaren fitxatik edo ekimenetatik.

 

 

Senatuaren osaera eta antolaketa:

 

  • Senatariak
  • Senatuaren gaur egungo osaera eta historian zehar izandakoa kontsulta daiteke eta senatarien zerrendak eskuratzeko aukera eskaintzen du hainbat irizpideren arabera (alfabetikoa, kronologikoa, talde parlamentarien araberakoa, organoen osaeraren araberakoa, non hautatu edo izendatu denaren arabera...)

     

    Era berean, senatari bakoitzari buruzko informazioa eskaintzen da: agintaldi bakoitzari buruzko datuekin, senatuan dituen karguekin, parlamentuan duen jarduerarekin (bilkuran eta batzordeetan aurkeztutako ekimenak eta egindako esku-hartzeak), biografia-datuekin eta jardueren, ondasunen eta errenten aitorpenetarako sarbidearekin. Beste legegintzaldiren batean Senatuko kide izan bada, karguei eta izandako jarduerari buruzko informazioa eskaintzen da.

     

    Senatariei buruzko informazioa beren estatutuari eta beren ekonomia-erregimenari eta gizarte-babesari buruzko datuekin osatzen da.

     

  • Talde parlamentarioak
  • Talde parlamentarioen osaerari eta talde horiek osatzen dituzten senatariei eta jarduerari buruzko informazioa.

     

  • Senatuko organoak
  • Ganberako organoen osaerari, funtzioei eta funtzionamenduari buruzko informazioa: presidentea, mahaia, bozeramaleen batzordea, plenoa, Diputazio Iraunkorra, batzordeak eta ponentziak.

     

    Presidentearen webgunean gaurkotasun-atal bat nabarmentzen da. Bertan, bere agenda kontsultatu daiteke. Halaber, historian zehar Senatuko presidente izan direnen zerrenda ere webgune horretan aurkitzen da.

     

  • Administrazio parlamentarioa
  • Senatuko idazkaritza nagusiaren organigrama erakusten du, zuzendaritza-organoen titularrekin eta senatuko langileei, langile motei eta funtzioei buruzko datuekin.

     

    Halaber, Senatuko eta Gorte Nagusietako antolaketa-arauetarako eta langileetarako eta ekonomia- eta kontratazio-arauetarako sarbidea eskaintzen du.

 

 

Senatuari buruzko informazio orokorra:

 

Senatuaren historiari buruzko informazioa, Espainiako bi ganberako sisteman duen paperari buruzkoa, senatariak hautatzeko eta izendatzeko moduari buruzkoa, Senatuaren funtzioei eta antolaketari eta parlamentuko prozedurei buruzkoa, gaikako fitxetan antolatuta ("Funtsezko gaiak”).

 

Orrialdeko edozein pantailatatik kontsulta daitezke Parlamentuaren hiztegia, ohiko galderen hautaketa eta esteka interesgarriak.

 

Informazioa irudiekin, Senatuko arteari eta ondareari buruzko datuekin eta instalazioetan barrena egiteko bisita birtual batekin osatzen da.

 

 

Bilatzaileak:

 

Bilatzaile orokorraren bidez, modu erraz eta egituratuan aurki daiteke informazioa web-orrian. Pantaila guztietatik sar daiteke. Horrez gainera, zenbait sailetarako bilatzaileak ditugu, besteak beste, albisteak, ekimenak, argitalpen ofizialak, senatariak, artxiboko dokumentuak, bibliografia-baliabideak eta kontratazioak bilatzekoak.

 

 

Liburutegiko eta dokumentu-baliabideetako katalogoen eta datu-baseen kontsulta:

 

Liburutegiko irakurgelan sartzeko, Senatuko ikerlariaren txartela izan behar da.

 

 

Informazioa hautatuta banatzeko zerbitzua:

 

Herritarrak RSS bidez harpidetu daitezke Senatuak maiztasunez eguneratzen dituen eta interesgarri izan dakizkiokeen eduki guztietara.

 

 

Senatua eta gazteak:

 

Web-orriak, bereziki, gazteei zuzendutako hezkuntza-materiala eskaintzen du, jokoen eta ezagutza-testen bidez, Ganberaren jarduera ezagutzera emateko. Joko eta ezagutza-test horiek bi adin-taldetan banatzen dira (8 urtez azpikoentzat eta 8 urtez gorakoentzat). Animaziozko film labur bat badu eta iradokizunak egin eta iritzia emateko aukera ere eskaintzen da.

 

 

ARTXIBORAKO SARBIDEA

 

Senatuko artxiboaren funtsak erakundeak sortu zenetik sortu eta jaso dituen dokumentuekin osatzen dira, eta kontsulta elektronikoen bidez eta bertaratuta kontsulta ditzake publikoak. Parlamentuko jarduerarekin eta senatarienarekin lotutako dokumentu gehienak web-orriaren bidez kontsulta daitezke, 1834tik 1923ra arteko aldikoak eta gaur egungoak, 1977an hasten dena. 1834tik 1923ra arteko aldian, Ganberaren argitalpen ofizialen bilduma osoa eta ospetsuen eta senatarien espediente pertsonalak nabarmendu behar dira. Azken horiek izugarrizko balio historikoa dute.

 

Dokumentazio guztira modu librean sar daiteke, indarrean dagoen legeriak eta, hala balegokio, Senatuko mahaiaren aginduek bestelakorik adierazi ezean.

 

Zerbitzuak:

  • Telefono bidezko arreta eta ikertzaileek, herritarrek eta erakunde publiko eta pribatuek posta elektronikoz eta korreo-postaz bidalitako kontsultak erantzutea.
  • Dokumentuak bilatzea, edozein euskarritan egonik, baita argazkia edo ikus-entzunezkoa bada ere.
  • Dokumentuak berehala eta modu pertsonalizatuan bilatu eta aurkitzeko erabiltzaileei aholkuak ematea.
  • Zaintzen dituen dokumentuen ziurtagiri eta legeztatutako kopiak igortzea.
  • Eskatzen diren dokumentuak erreproduzitzea, ahal dela formatu digitalean.

 

Argitaratu nahi diren erreproduzitutako dokumentuetan, artxiboaren izena, erreferentzia-kodea eta signatura. Adibidez: ES.28079. AS. HIS-0348-01.

 

Arreta-kanalak:

 

Bertaratzeko: Artxibo-saila.

 

Telefono bidezkoa: 91 538 15 05

 

Elektronikoa: archivo@senado.es

 

Posta bidezkoa: Artxibo-saila. Senatua

Bailén kalea, 3

28071 Madril

 

Arreta-ordutegia: astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 14:30etara eta 16:00etatik 18:30etara; ostiraletan, 09:00etatik 14:30etara.

 

Segurtasun-arrazoiengatik, ez da osoko bilkurak egiten ari diren bitartean sartzen uzten.

 

 

PARTE-HARTZEA

 

Herritarren parte-hartzea erraztu nahian, web-orriaren bidez senatarien, talde parlamentarioen eta batzordeen komunikazio-kanalak (posta, blogak, sare sozialak, orri pertsonalak...) jarri dira euren eskura, sarbide bakar batetik.

 

Era berean, Senatuak erakundearen profil bat du Twitter sare sozialean, @SenadoEsp, herritarrekiko komunikazioa eta parte-hartzea errazteko, Ganberaren osaerari eta jarduerari buruzko informatzeko eta bide honen bidez erabiltzaileek dituzten zalantzei eta egindako informazio-eskaerei erantzun asmoz.

 

 

SENATUA BISITATZEA ETA OSOKO BILKURETARA JOATEA

 

Espainiako Senatua astelehenetik ostiralera bisita daiteke, aldez aurretik eskatuta eta parlamentuko jarduerak uzten duenean. Bisitak gidatuak eta doakoak dira, eta ordubete inguru irauten dute. Ibilaldian zehar, gela eta koadro esanguratsuenak erakutsiko dira eta Senatuaren historiari, osaerari eta funtzionamenduari buruzko azalpen labur bat eskainiko da.

 

Aldez aurretik eskatuz gero, osoko bilkuretara joan daiteke. Gehienez, ordubete egon daiteke eta bisitariak hemizikloko tribuna publikoan jarriko dira.

 

Senatura Bailén kaletik sartzen da. Bisitariek euren NAN edo pasaportea aurkeztu behar dute.

 

Arreta-kanalak:

 

Telefono bidezkoa: 91 538 13 75/ 91 538 19 38

 

Elektronikoa: visitas@senado.es

 

Bisita gidatuen ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan, 13:00etan, 16:00etan eta 17:00etan. Abuztuan, Aste Santuan, jaiegunetan eta osoko bilkura egingo den egunetan ez da bisitarik egingo.

 

Osoko bilkuretara joateko ordutegia: Senatuko osoko bilkurak, oro har, astearteetan arratsaldeko 16:00etan eta asteazken eta ostegunetan goizeko 09:30etan hasten dira. Normalean, bi astez behin egiten dira, Senatuko mahaiak sei hilabetez behin onartzen duen osoko bilkuren egutegiaren arabera eta web-orrian kontsulta daiteke.

 

 

OPOSIZIOAK, HAUTAKETA-PROZESUAK, BEKAK ETA MINTEGIAK

 

  • Oposizioei eta hautaketa-prozesuei buruzko informazioa:

 

Web-orrian, Gorte Nagusietako funtzionario edo Senatuko langile izateko baldintzei buruzko informazioa, ariketak eta funtzionario-gorputz eta langileen talde profesional bakoitzeko azken deialdietako gai sortak eskaintzen dira. Abian diren prozesuetarako, prozedurako fase guztien informazioarekin argitaratzen dira deialdi guztiak.

 

Arreta-kanalak:

Telefono bidezkoa: 915 381 437

Elektronikoa: gobierno.interior@senado.es

 

  • Hautaketa-prozesuen baldintzei eta deialdiei, bekadunei eta Senatuak antolatutako mintegietako parte-hartzaileei buruzko informazioa:

 

Artxiboan, dokumentuetan eta liburutegian hezteko bekak:

 

Arreta-kanalak:

Telefono bidezkoa: 915 831 477

Elektronikoa: documentacion@senado.es

 

Erakunde-komunikazioei buruzko heziketa praktikorako bekak:

 

Arreta-kanalak:

Telefono bidezkoa: 915 381 092

Elektronikoa: prensa@senado.es

 

Giménez Abad mintegia:

 

Arreta-kanalak:

Telefono bidezkoa: 915 381 421

Elektronikoa: estudios@senado.es

 

 

KONTRATAZIOA

 

Senatuk ekonomia-, aurrekontu- eta kontratazio-arauez gainera, informazio garrantzitsu guztia argitaratzen da kontratatzailearen profilean, baita dagoeneko esleitutako kontratuei buruzko informazioa eta abian diren lizitazio-prozedurari buruzkoa ere.

 

Arreta-kanalak:

Telefono bidezkoa: 915 381 461

Elektronikoa: presupuestos.contratacion@senado.es

 

IRADOKIZUNAK ETA KEXAK

 

Herritarrek zerbitzuak hobetzen lagundu nahi izanez gero, iradokizunen eta kexen inprimakiaren bidez egin dezakete. Senatuak iradokizun eta kexa horiek aztertzeko, erantzuteko eta, ahal den neurrian, bere egiteko konpromisoa hartzen du.

 

Adierazitako kexek ez dira, inolaz ere, administrazio-helegitetzat joko eta kexa horiek aurkezteak ez du indarrean dagoen araudian zehaztutako epeak etengo ere. Kexek ez dute, inolaz ere, prozeduran interesduntzat jo daitezkeenek, prozedura bakoitzaren araudi erregulatzailearen arabera, euren ekintzak edo eskubideak gauzatzen jarraitzea baldintzatzen.

 

Gutun honetan adierazitako konpromisoak ez betetzeak ez dio Senatuari ondare-erantzukizunik emango.

 

Arreta-kanalak:

 

Bertaratzeko: Senatuko idazkaritza nagusiko erregistroa.

 

Telefono bidezkoa: 900 103 038; 915 381 852/853/854; 915 381 518

 

Elektronikoa: inprimakia

 

Posta bidezkoa: Bailén kalea, 3

28071 Madril

 

HERRITARREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

 

ESKUBIDEAK

  • Eskainitako edozein kanalen bidez modu atseginean eta errespetuz artatua izatekoa.
  • Gaiak isilekotasun osoz tratatzekoa.
  • Senatu irisgarri batean, barrerarik gabekoan, artatua izatekoa.
  • Arrazoitutako erantzun bat jasotzekoa, indarrean dagoen araudian oinarritutakoa, edozein informazio eskatutakoan.
  • Zerbitzuak hobetzen laguntzekoa, bide egokiak erabiliz, beharrezko iritzitako iradokizunak eta kexak eginda.
  • Artxiboko dokumentuetara sartzekoa.
  • Langileak hautatzeko prozeduretan, beken deialdietan eta Senatuak antolatutako mintegietan parte hartzekoa.
  • Senatuak antolatutako lizitazio-prozeduretan parte hartzekoa, indarrean dagoen araudiaren arabera.
  • Datu pertsonalak babesteko legean aitortutako datu horiek zuzentzeko, ukatzeko eta bertan behera uzteko eskubideak gauzatzekoa.
  • Kalitatezko zerbitzu bat izatekoa, zerbitzu-kartan hartutako konpromisoekin bat etorriz.

 

BETEBEHARRAK

  • Kasu bakoitzerako zehaztutako prozedurak erabiltzekoa.
  • Zerbitzu onena izateko eskatutako informazioa edo dokumentazioa ematekoa.

 

APLIKATZEN DIREN ARAUAK

  • Espainiako Konstituzioa
  • Senatuaren araudia
  • Artxibora eta dokumentazio-zerbitzuetara sartzeko arauak
  • Senatuko dokumentuak baloratzeko eta ezabatzeko araua.

    Senatuko dokumentu-unitateetara kanpotik sartzeko arauak.

  • Gorte Nagusietako eta Senatuko langileen arauak
  • Gorte Nagusiko langileen estatutua

    Senatuko langileen hitzarmen kolektiboa

    Senatuaren antolaketaren arauak

    Senatuko idazkaritza nagusiaren plantilla organikoa

    Gorte Nagusietako funtzionario-gorputzera sartzeko hautaketa-probak neurtzeko epaimahaien osaerari eta funtzionamenduari buruzko arauak

  • Ekonomia- eta kontratazio-arauak
  • Senatuaren aurrekontu-prozedurari, kontrolari, kontabilitateari eta kontratazioari buruzko testu bategina.

    Gorte Nagusien Kontratu Helegiteen Epaimahaia sortzen duen ebazpena.

  • 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Administrazio Publikoen Erregimen Juridikoari eta Administrazio Prozedura Arruntari buruzkoa.
  • 29/1998 Legea, uztailaren 13koa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duena.
  • 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa.
  • 4/2001 Lege Organikoa, azaroaren 12koa, Eskaera Eskubidea arautzen duena.
  • 11/2007 Legea, ekainaren 22koa, herritarrak zerbitzu publikoetara elektronikoki sartzeari buruzkoa.
  • 37/2007 Legea, azaroaren 16koa, sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzkoa.
  • 3/2011 Legegintzaldiko Errege Dekretua, azaroaren 14koa, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duena.

 

KONPROMISOAK ETA KALITATE-ADIERAZLEAK

 

KALITATE-KONPROMISOA
OINARRIZKO ADIERAZLEAK
  
 
INFORMAZIO-BULEGOA
Telefono bidez egindako informazio-eskaerak artatu eta berehala erantzutea, web-orriaren bidez informazio hori eskuragarri badago.
Artatutako telefono-deien kopurua.
 
Berehala erantzundako telefono bidezko kontsulten %
Senatuaren Twitter instituzionalaren bidez egindako informazio-eskaerak egun berean artatzea
Twitter bidez erantzundako kontsulta kopurua
 
Egun berean erantzuten diren Twitter bidezko informazio-eskaeren %
Posta bidez (elektronikoa edo korreozkoa) egindako informazio-eskaerak artatzea, jasotzen denetik hasi eta bost egun balioduneko epean.
Posta elektroniko edo korreo-postaz erantzundako kontsulta kopurua.
 
Eskaera jaso eta hurrengo bost egunetan posta elektroniko biez edo korreo-postaz bidalitako erantzunen %.
Eskainitako edozein kanalen bidez eskatutako informazioarentzako bilaketa konplexuak egin edo datuak tratatu behar badira, erantzuna galdera jaso eta hilabeteko epean bidaliko da asko jota.
Informazio konplexuen eskaera kopurua.
 
Eskaera jaso eta hilabeteko epean bidaltzen diren informazio konplexuen eskaeren erantzunen %.
 
 
WEB-ORRI BIDEZKO INFORMAZIOA
Egunero Senatuko organoen osaera, talde parlamentarioena eta senatarien fitxak eguneratzea
Osaeran aldaketak izaten diren egun berean argitaratzen diren Ganberaren aldaketen %
Deitutako senatariei jakinarazten zaien egun berean Ganberaren organoetako deialdiak argitaratzea, gai-zerrenda barne.
Senatariei jakinarazten egun berean argitaratutako deialdien %.
 
Senatariek eta talde parlamentarioek aurkeztutako ekimenak argitaratzea, Senatuaren mahaiak kalifikatu eta egun baliodun bateko epean.
Senatuko mahaiak kalifikatu eta hurrengo 24 orduren barruan argiratutako ekimenen %.
 
Plenoaren, batzordeen eta Diputazio Iraunkorraren osoko bilkurak zuzenean ematea
Zuzenean emandako bilkuren %.
 
Plenoen eztabaidetako transkripzioen zirriborroak eskuragarri jartzea, bilkura hasi eta 120 minutura.
Adierazitako denboran, webean eskuragarri jarritako plenoen eztabaidetako transkripzioen zirriborroen %.
 
Plenoak onartutako akordioak 10 minutuz azpitik eskuragarri jartzea.
Ezarritako denboran webean eskuragarri jarritako plenoak onartutako akordioen %.
Bilkura amaitu eta bi egun balioduneko epean Plenoaren saio-egunkariak argitaratzea.
Adierazitako denboran webean eskuragarri jarritako Plenoaren saio-egunkarien %.
Bilkura amaitu eta lau egun balioduneko epean batzordeen saio-egunkariak argitaratzea.
Adierazitako denboran webean eskuragarri jarritako batzordeen saio-egunkarien %.
Gorte Nagusien aldizkari ofiziala (Senatuko atala) eta saio-egunkaria editatzen den egun berean webean eskuragarri jartzea.
Editatzen diren egun berean webean eskuragarri jartzen diren aldizkari ofizialen eta saio-egunkarien %.
 
 
ARTXIBORAKO SARBIDEA
Telefono bidez egindako informazio-eskaerak artatu eta berehala erantzutea, web-orriaren bidez informazio hori eskuragarri badago.
 
Artatutako telefono-deien kopurua.
 
Berehala erantzundako telefono bidezko kontsulten %
Dokumentuak bilatzeko eta berorien kopiak emateko, ahal dela euskarri digitalean, kontsultak artatzea, eskaera jasotzen denetik hasi eta bost egun balioduneko epean.
Egindako kontsulten kopurua.
 
Zehaztutako epean erantzundako kontsulten %.
Kontsultak bilaketa konplexua edo datuak tratatzea eskutako baluke, erantzuna kontsulta jaso eta, gehienez, hilabeteko epean bidaliko da.
Kontsulta konplexuen kopurua.
 
Eskaera jaso eta hilabeteko epean bidaltzen diren kontsulta konplexuen %.
 
 
PARTE-HARTZEA
Herritarrekin harreman etengabea mantentzea Twitter sare sozialean Senatuak duen profil instituzionalaren bidez.
Argitaratutako tweet kopurua.
Laguntzaile kopurua.
Jarraitzaile kopurua.
Iristen den pertsona kopurua (inpaktua).
 
  
SENATUA BISITATZEA ETA OSOKO BILKURETARA JOATEA
Senatuko bisita gidatuen eskaerak artatzea.
Artatutako eskaeren %.
 
Jasotako bisitari kopurua.
Osoko bilkuretara joateko eskaerak artatzea.
Artatutako eskaeren %.
 
Osoko bilkuretara joandako herritar kopurua.
  
 
OPOSIZIOAK, HAUTAKETA-PROZESUAK, BEKAK ETA MINTEGIAK
Prozesu bakoitzean izandako urrats guztiak webean argitaratzea Gorte Nagusien aldizkari ofizialean argitaratu edo dagozkion akordioak hartu eta egun baliodun bateko epean.
Adierazitako epean argitaratutako urratsen %.
 
 
 
KONTRATAZIOA
Akordio bakoitza hartu eta egun baliodun bateko gehienezko epean administrazio-kontratazioko prozesu bakoitzean emandako urrats guztiak webean argitaratzea.
Adierazitako epean argitaratutako urratsen %.
 
 
DATU PERTSONALEN BABESA
Idazkia jaso eta bost egun balioduneko epean, datu pertsonalak zuzentzeko, ukatzeko edo bertan behera uzteko eskaerei erantzutea.
Jasotako eskaera kopurua
 
Adierazitako epean artatutako eskaeren %
 
 
IRADOKIZUNAK ETA KEXAK
Herritarrek egindako kexak eta iradokizunak bost egun balioduneko epean aztertzea eta erantzutea (hilabete, planteatutako galdera konplexua bada).
Aurkeztutako iradokizun eta kexa kopurua.
 
Zehaztutako epean erantzundakoen %.
 
Zerbitzuen kudeaketa hobetzeko hartutako neurriak

 

Gardentasunari eta kontuak emateko hartutako konpromisoari jarraiki, Senatuak urtero ebaluatuko du bere zerbitzuen kalitatea. Emaitzak www.senado.es webgunean argitaratuko dira urtero.