Ir al Contenido (Presione enter)

20 URRIA 2017

XII LEGEGINTZALDIA

Preguntas frecuentes (FAQ)

Ikus al ditzaket senatarien jardueren, ondasunen eta errenten aitorpenak?

Bai. Abian den legegintzaldiko senatarien jardueren aitorpenak kontsulta daitezke, atal honetan, hain zuzen: Osaera eta antolaketa > Senatariak> Interesen erregistroa. Jarduerak, ondasunak eta errentak.


Aurreko legegintzaldietako jardueren aitorpenei dagokienez, parlamentariaren agintaldia amaitzean, diputatu edo senatari izandako aldian aitortutako jarduerak jendaurrean jartzeko, hark erakusteko prozedura egitea da bide bakarra. Interesdunari aitorpena erakusteko, honako Akordio honetan jasotako arauak bete beharko dira: Diputatuen Kongresuko eta Senatuko Mahaien 2009ko abenduaren 21eko Akordioaren 4. atala, interesen erregistroaren inguruko arauak onartzen dituena.

Nola hautatzen dira senatariak?

Senatariak hautatzeko eta izendatzeko prozedura webgunearen atal honetan deskribatutako moduan egiten da: Osaera eta Antolaketa > Senatariak, Hauteskunde-sistema eta hauteskunde-emaitzak atalean. Gure Konstituzioaren arabera, Senatari batzuk herritarrek aukeratzen dituzte eta beste batzuk Autonomia Erkidegoetako Parlamentuek, populazioaren arabera.

Zenbat irabazten dute senatariek?

Senatarien erregimen ekonomikoa honako hauek osatzen dute: esleipen konstituzional bat, denentzako berdina, dagokien karguaren arabera hileko osagarriak eta dietak eta dagozkien funtzioak betetzeko egin beharreko gastuen kalte-ordainak. Hori guztia Osaera eta Antolaketa > Senatariak > Erregimen ekonomikoa atalean eta Gardentasuna > Informazio ekonomikoa eta kontratuei buruzkoa > Erregimen ekonomikoa atalean dago argitaratuta.

Nola sortzen dira Talde Parlamentarioak?

Talde Parlamentarioak parlamentarien taldeak dira, duten atxikipen politikoaren arabera osatuak, eta Ganberetan osatzen dira legegintzaldi bakoitzaren hasieran.


Senatuan, Talde Parlamentario bakoitzean hamar senatari egoten dira, gutxienez. Senatariek ezin dute Talde Parlamentario bateko baino gehiagoko kide izan. Hauteskundeetan alderdi, federazio, koalizio edo talde bakar bateko kide gisa parte hartu duten senatariek ezingo dute Talde Parlamentario bat baino gehiago osatu. Izen jakineko Talde Parlamentario batean sartzen ez diren senatariek Talde Mistoa osatuko dute.


Xehetasun gehiago jakin nahi izanez gero, kontsultatu Senatuko Araudiko Bigarren Idazpuruaren Bigarren Kapituluko 27-34 artikuluak.
 

Senatuko Talde Parlamentarioei buruz gehiago jakin nahi baduzu, nabigatu talde bakoitzaren fitxan eta horretarako, egin klik hemen.

 

 

 

 

Nola jakin dezaket lege bat Senatuan izapidetzen ari ote diren?

Legegintza-prozedura lege-proiektuek edo proposamenek izaten duten izapide multzo bat da eta izapide horiek Diputatuen Kongresuan eta Senatuan garatzen dira. Oro har (prozedura berezi batzuk salbu), prozedurak Diputatuen Kongresuan abiarazten dira eta Senatuan bigarren irakurketa bat egiten da.


Lege-proiektu edo proposamenak Senatuan erregistratu ondoren, Senatuaren webguneko hiru tokitatik egin daiteke izapidetze-prozesuaren jarraipena:

 

  1. Legeak izapidetzen atala. Atal honetan kontsulta daiteke proiektu edo proposamenek Senatuan izango dituzten urrats eta epe guztiak biltzen dituen Parlamentuko tramitazioen egunerokoa.
  2. Ekimenen bilatzailea aukerari esker, testu librearen bidez bilaketa egin daiteke, ekimen motaren eta egoeraren arabera (izapidetzen, onartutakoak edo denak)
  3. Bilatzaile orokorra, orriaren goiko aldean dago eta aukera ematen du testu librearen bidez bilaketak egiteko.
     

Ekimenera sartzean, izapidetzea hasten denetik dituen fase guztiak kontsulta daitezke fitxa batean, baita dagozkion dokumentu eta espediente guztiak ere. Ekimenaren lehen informazio-taulan daude zerrendatuta horien estekak.
 

 

 

 

 

Non dago Senatuarekin kontratuak egiteari buruzko informazioa?

Senatuak Kontratugilearen profila atalean eta Gardentasuna > Kontratazioa atalean argitaratzen du kontratazioari buruzko informazioa.


Kontratugilearen profilean ikus daitezke abian diren prozedurak, esleitutako kontratazioa eta kontratazio-gaietan aplikagarria den araudia.


Prozedura jakin bat ikusteko, egin klik izenburuan eta prozedurari buruzko informazio guztia jasota duen fitxara sartuko zara. Hor kontsultatu ahal izango dituzu, halaber, administrazio-baldintza partikularren eta xedapen teknikoen pleguak.


Senatuak bere araudi propioa du Gorte Nagusiek duten autonomia-printzipioari esker, baina Sektore Publikoko Kontratazio Legea ere aplikagarria da, bigarren mailan.


Gardentasuna > Kontratazioak atalean herritarren eskura dago Kontratazio Gida, Senatuan prozedura irekien eta negoziatuen bidez indarrean diren kontratuei buruzkoa, 2007tik aurrera esleitutako kontratuena. Kontratu mota bakoitzean aurreko aurrekontu-ekitaldian eginiko gastuari buruzko estatistika ere ikus daiteke.

Zer lan mota egiten du Senatuak urtarrilean, uztailean eta abuztuan?

1978ko gure Konstituzioak ezartzen du saioen bi aldi arrunt daudela; lehena, irailetik abendura, eta bigarrena, otsailetik ekainera (73. art.). Hala ere, urtarrilean, uztailean eta abuztuan ere, lan egiten da Ganberan.


Parlamentuko lanak, askotan luzatzen dira hilabete horietara eta ezohiko Osoko bilkurak, Batzordeen saioak edo Ponentziak egiteko erabiltzen dira.


Bestalde, Parlamentuko Administrazioak hurrengo saioen aldirako prestaketa-lanak egiten jarraitzen du.
 

 

Nola helaraz diezaioket dokumentu bat senatari edo Talde Parlamentario bati?

Webgunean inprimaki bat dago erabilgarri senatari bakoitzaren fitxan, Hartu parte atalean. Gutun-azal bat du erakusgarri.


Senatariei dokumentuak bidaltzeko, senatariarekin edo Talde Parlamentarioarekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu, haiek helbide elektronikoa eman diezazuten.


Oraingoz, informatika-sistemaren segurtasun-arrazoiak direla medio, dokumentuak bidaltzeko aukera ez dago sistema honen bidez gaituta.


Jarri harremanetan atalean daude Senatuko Talde Parlamentario bakoitzari buruzko datuak.
 

 

 

 

 

Nola jakin dezaket zenbat emakume senatari dauden?

Senatuen aulki bat duten emakumeen zifra osoa Funtsezko Gaiak > Emakumeen presentzia Senatuan atalean argitaratzen da.
 

Senatuaren osaera Aktibo dauden senatariak atalean kontsulta daiteke.