Ir al Contenido (Presione enter)

22 AZAROA 2017

XII LEGEGINTZALDIA

Informazio Bulegoa Funtzioak

Azken eguneraketa 14/04/2015

Senatuko Informazioko bulegoak informazioa jasotzeaz eta hiritarrek Senatuaren osaeraz eta jarduerez dituzten zalantzei erantzuteaz eta hari buruzko informazioa zabaltzeaz arduratzen den zerbitzu zentral gisa egiten du lan. Horrez gain, bere web orriaren bitartez eskaintzen dituzten edukien eta zerbitzuen inguruan ere informatzen du.

Gainera, hiritarrek aurkeztutako kexei eta iradokizunei erantzuten diete. Jasotako ordenan erantzuten zaie galderei.

Xede horrekin, hauek dira erabil daitezkeen bideak:

  1. Telefonoak: 900 103 038,(+34)915 381 852 - 915 381 853 - 915 381 854
  2. Posta elektronikoa: informacion@senado.es
  3. Helbidea: Calle Bailén, 3. 28071 Madrid
  4. Senatuaren webgunean datozen formularioak: Solicitud de información y Quejas y Sugerencias

Ordutegia: Astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 14:30etara, eta ostiraletan 9:30etatik 14:00etara.

Informazio eskaera aipaturiko bide horien guztien bitartez helaraz daiteke, baina beti adieraziko da idatziz eskaera egin duenaren nortasuna, hark eskatzen duen informazioa, informazioa helarazteko harremanetarako helbidea - elektronikoa bada, hobe - eta, dagokionean, eskatutako informaziora sartzeko nahiago duen modua.

Oro har, eta Senatuko informazio publikora sartzeko eskubidearen araua beteaz Informazioko Bulegoak erantzungo die informazio eskaerei, web orriaren bitartez eskura daitekeen informazioa denean. Gainerako kasuetan, Senatuko Mahaiak ebazten ditu eskakizunak.

Eskakizuna jaso eta hile bateko epea dago erantzuteko, informazioa asko edo oso konplexua denean izan ezik, non beste hilabete bat luza daitekeen epea.

Senatuko Informazioko Bulegoak ez ditu iritziak ematen eta ez du hiritarren eztabaidetan parte hartzen. Legearen aplikatzeko edo hura ulertzeko moduari buruzko galderei ere ez die erantzuten.

Nahi izanez gero, Senatarien eta Parlamentuko taldeen profiletan eta orrietan sar zaitezke eta idatzi "Parte hartu" estekaren bitartez.