Ir al Contenido (Presione enter)

12 ABENDUA 2017

XII LEGEGINTZALDIA

Senatuak datu pertsonalak babesteko araudia erabat errespetatu eta betetzen du.


Konpromiso hori betetze aldera, Senatuak herritarren datu pertsonalak isilean tratatuko direla bermatzen du. Horretarako, herritarrei informazio hau emango zaie:

 

  • Fitxategiaren helburua eta harentzat aurreikusitako erabilerak.
  • Zein pertsonari edo talderi buruzko datu pertsonalak eskuratu nahi diren edo zein pertsonari edo talderi emango zaizkien datu horiek.
  • Datu pertsonalak biltzeko prozedura.
  • Fitxategiaren oinarrizko egitura eta bertan gehitutako datu pertsonalen deskribapena.
  • Datu pertsonalak ematea eta, hala balegokio, hirugarrenei ematea aurreikusten diren datuen transferentziak.
  • Fitxategiaz arduratzen diren organoak.
  • Sartze-, konpontze-, bertan behera uzte- eta ukatze-eskubideak gauza daitezkeen zerbitzuak edo unitateak.
  • Segurtasun-neurriak eta oinarrizko maila, ertaina edo altua eska daitekeen adieraziko da.

 

Emandako datuak dagokion prozeduran edo jardueran aurreikusitako xedeetarako erabiliko dira.


Inprimakietan eskatzen eta jasotzen den informazioa zerbitzuak ondo emateko behar-beharrezkoa da. Informazioren bat hautazkoa bada, herritarrari behar bezala jakinaraziko zaio.


Inprimaki batean eskatutako derrigorrezko datu pertsonalak ez badira ematen edo zati batean emanez gero, baliteke Senatuak eskatutako zerbitzua eskaintzerik ez izatea.


Senatuaren jabetzeko fitxategiak behar bezala inskribatuta daude Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean.


Senatuak bermatzen du datu pertsonalak biltzen eta tratatzen diren zerbitzariak behar diren segurtasun-neurriak dituela datu horiek aldatzea, galtzea, tratatzea eta/edo hirugarrenak baimenik gabe sartzea saihesteko. Horretarako, kontuan hartu dira teknologiaren egoera eta tratatutako datu pertsonalen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak.


Halaber, Senatuak bermatzen du segurtasun-neurri teknikoak eta antolaketakoak hartu dituela beren instalazioetan, sistemetan eta fitxategietan.

 

Senatuak eskumena duten agintari publikoei soilik jakinarazi dakizkioke herritarren datu pertsonalak eta eskuartean duen beste edozein informazio, kasu bakoitzean aplika daitezkeen lege- eta arau-xedapenen arabera.
15/1999 Lege Organikoan, abenduaren 13koan, datu pertsonalak babesteari buruzkoan, eta haren garapen-araudian ezarritakoaren arabera, eta 2010eko uztailaren 20ko bileran Senatuko mahaiak onartutako Senatuaren Idazkaritza Nagusiaren datu pertsonalen fitxategia arautzen duen arauaren arabera, sartze-, zuzentze-, bertan behera uzte- eta ukatze-eskubideak gauza daitezke, Senatuko Idazkariari helbide honetara idatzi bat bidalita: calle Bailén, nº 3, 28071 Madril.


Datu pertsonalak babestearekin lotutako eskubideei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren orrialdea.