Ir al Contenido (Presione enter)

14 ABENDUA 2017

XII LEGEGINTZALDIA

Senatuko erregistroaren funtzioa da Ganberaren jarduerarekin lotutako idatzi eta komunikazio guztiak jasotzea eta igortzea, senatariek eta talde parlamentarioek aurkeztutakoak nahiz Senatuak harremanak dituen organoek aurkeztutakoak, besteak beste, Gobernuak, Diputatuen Kongresuak, Arartekoak, Kontu Auzitegiak, Auzitegi Konstituzionalak eta autonomia erkidegoek. Horiei herritarren idatziak gehitu behar zaizkie, eskaeraren oinarrizko eskubidea gauzatzeari lotutakoak barne.

 

Erregistroan sartzeko bi modu daude: bertaratuta edo elektronikoki.

 

Bertaratutako erregistroa:

 

Senatuko idazkaritza nagusia
C/ Bailén, 3
28071 – Madril

Arreta-ordutegia:

  • 09:30-20:00 bitartean astelehenetik ostiralera, jaiegunetan izan ezik.
  • Abuztuan, astelehenetik ostiralera, 9:30-14:00 bitartean, jaiegunetan izan ezik.

 

Erregistro elektronikoa:

 

Ekimen parlamentarioen tramitazio elektronikoa eta herritarrak zerbitzu publikoetara elektronikoki sartzea errazteko, Senatuaren Erregistro Elektronikoa sortu da (2009ko abenduaren 1eko Senatuko mahaiaren ebazpena, Senatuaren Erregistro Elektronikoa sortu eta arautzen dena, 375. GNAO, 2009ko abenduaren 7koa).

 

Senatuaren Erregistro Elektronikoaren aplikazio-eremua zabalduz joango da prozedura elektronikoak garatuz doazen heinean, aipatu ebazpenaren eranskinean eta ondorengo aldaketetan zehazten da (23. GNAO, 2011ko otsailaren 24koa eta 127. GNAO, 2011ko azaroaren 7koa).