INFORMAZIO OROKORRA DATU IREKIAK

SARRERA

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen I. Tituluak (horren aplikazio-eremu subjektiboaren barruan sartzen da Senatua, Zuzenbide Administrazioari atxikitako bere jarduerei dagokienez), publikotasun aktiboaren printzipio orokorren artean, informazio publikoa berrerabiltzearena jasotzen du.

Senatuaren Datu Irekien Atariak herritarren eta enpresen esku jartzen ditu aldian behin eguneratzen joaten diren zenbait datu-katalogo formatu berrerabilgarrian.

ZER DIRA DATU IREKIAK?

Datu irekien ekimenaren helburua (open data) Administrazio Publikoen esku dauden datuak erabilgarri egotea eta herritar edo enpresa guztiek berrerabili ahal izatea da, inolako murrizpen teknikorik eta lege-mugarik gabe. Horretarako, eta World Wide Web Consortium (W3C) erakundearen gomendioei jarraiki, beharrezkoa da argitaratutako datuak formatu irekietan eta makinek irakur ditzaketenetan egotea, esate baterako XML lengoaian (Extensible Markup Language).

ZEIN DIRA SENATUAREN DATU IREKIAK?

Senatuaren datu irekien katalogoak lau kategoriatan banatuta daude:

  • Parlamentuko jarduera: Osoko Bilkuraren eta Behin Betiko Diputazioaren, Batzordeen eta Ponentzien parlamentuko jarduerari, ekimen legegileei, argitalpen ofizialei eta abarri buruzko informazioa.
  • Osaera eta antolaketa: Senatariei, Parlamentuko Taldeei, alderdi politikoei eta Parlamentuko Administrazioari buruzko informazioa.
  • Harremanak herritarrekin: Senatariei eta herritarren parte-hartzeari buruzko informazioa.
  • Informazio Ekonomikoa: Senatuaren Aurrekontuei eta horien exekuzio-egoerari buruzko datuak.

NOLA BERRERABILI DATUAK?

Senatuak argitaratutako datu irekien katalogoak edozein pertsonak libreki berrerabili eta birbanatu ahal izango ditu, copyright, patente edo beste edozein kontrol-mekanismoren murrizpenik gabe, betiere ondorengo baldintza hauek errespetatzen badira:

  • Ez da informazioaren zentzua desnaturalizatu behar;
  • Iturria aipatu behar da;
  • Datuak eguneratu diren azken data aipatu behar da, eskuragarri baldin badago;
  • Ezin izango da iradoki edo adierazi informazioaren titularrak babestu edo sustatu egiten duenik egiten den berrerabilpena.

LOTURIKO ESTEKAK