FAKTUREN ATARIA

Azken berrikuspena: 31/01/2020

 

Ganbera Estatuko Administrazio Orokorrak gaitutako “FACe - Faktura Elektronikoen Sarrera-puntu Orokorra” plataformara atxikitzeko baimena ematea erabaki zuen Senatuaren Mahaiak. 2018ko abenduaren 1az geroztik, hornitzaileek plataforma horren bitartez aurkezten dizkiote faktura elektronikoak Senatuari.


Honako helbide elektroniko honen bidez sar daiteke FACera: https://face.gob.es/eu


Plataformaren hasierako orrian dago hornitzaileek hura erabiltzeko behar duten informazio guztia, gidaliburuak eta ohiko galderak barne, eta baita FACeren funtzionamenduari buruzko edozein zalantza argitzeko erabili beharko diren laguntza-inprimakia eta gorabeheretarako telefono-zenbakiak ere.