Ir al Contenido (Presione enter)

21 URRIA 2017

XII LEGEGINTZALDIA

Senatuan lan egiteko baldintzak

 

FUNTZIONARIOAK ETA LANGILE LAN-KONTRATUDUNAK:

 

Gorte Nagusietako funtzionarioen edo Senatuko langile lan-kontradunen izangaiak merituen eta gaitasunen irizpideen arabera hautatzen dira.

Hautapen-probetan onartzeko, beharrezkoa izango da:

 

a) Espainiar nazionalitatea eduki eta adinez nagusia izatea.

 

b) Dagokion titulazioa izatea edo eskaerak aurkezteko epea amaituko den epean edukitzeko moduan izatea.

 

c) Administrazio Publikoko edozein zerbitzutatik baztertua ez izatea diziplina-espediente bitartez, edo funtzio publikoetan aritzeko jarduera profesionaletik ezgaitzea.

 

d) Dagozkion funtzioak gauzatzea eragozten duen gaixotasun edo ezintasunik ez izatea.

 

e) Deialdi bakoitzean zehaztutako baldintzak betetzea.

 

Proben deialdian ezingo da arrazagatik, sexuagatik, erlijioagatik, iritziagatik, jaioterriagatik edo bizitokiagatik edo bestelako baldintza edo zirkunstantzia pertsonal edo sozialagatik baztertzen duen baldintzarik zehaztu. Halaber, ezingo da hautagaien ideologiarekin, erlijioarekin edo sinismenekin lotutako galderarik egin.

 

Deialdi guztietan, deitutako lekuen % 10eko kupo bat, gutxienez, % 33ko ezintasuna duten pertsonentzako gordetzen da. Pertsona horiek deialdiko baldintzak bete eta hautapen-probak bete beharko dituzte eta, une horretan, dagozkion egitekoak gauzatzeko gaitasun funtzionala dutela egiaztatu beharko dute.


Ezintasuna duten pertsonen sarrera aukera berdintasunaren eta desabantailen konpentsazioaren irizpideetan oinarritzen da.


Funtzionarioen gorputzean sartzeko, baldintza zehatz hauek bete behar dira:

 

- Gorte Nagusietako abokatuen gorputza: Zuzenbidean lizentziaduna.

 

- Gorte Nagusietako artxibatzaile-liburutegizainen gorputza: Filosofian eta letretan (lizentziatura horren edozein ataletan), Dokumentazioan, Zuzenbidean, Politika-zientzietan, Ekonomia- eta enpresa-zientzietan, Soziologian edo Informazioaren zientzietan lizentziaduna.

 

- Gorte Nagusietako laguntzaile fakultatiboen gorputza: Deitutako espezialitateari dagokion goi-mailako titulazioa (Politika-zientziak, Ekonomia- eta enpresa-zientziak, Soziologia, Informazioaren zientziak, Industria-ingeniaritza, Arkitektura, Informatika-ingeniaritza edo Telekomunikazioen goi-mailako ingeniaritza teknikoa).

 

- Gorte Nagusietako takigrafo-idazlarien eta estenotipisten gorputza: Unibertsitateko diplomaduna edo baliokidea.

 

- Gorte Nagusietako teknikari administrarien gorputza: Unibertsitateko diplomaduna edo baliokidea.

 

- Gorte Nagusietako administrarien gorputza: Batxilergoa, erdi mailako lanbide heziketa edo baliokidea.

 

- Gorte Nagusietako atezainen gorputza: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatua edo baliokidea.


Senatuko langile lan-kontratudun gisa sartzeko berariazko baldintzak: deialdi bakoitzean zehazten dira.


Informazio gehiago:
 

 

- Senatuko idazkaritza nagusia
- Antolaketa-arauak eta langileak