Ir al Contenido (Presione enter)

23 URRIA 2017

XII LEGEGINTZALDIA

Senatuak eman edo esleitutako diru-laguntzak eta laguntza publikoak. 2013ko ekitaldia

 

Senatuak emandako bekak

 

Senatuko jarduera ofizialarekin lotutako fitxategien, dokumentazioaren eta liburutegien inguruko prestakuntza duten graduatu-ondokoentzako

 

Zenbatekoa: urtebeteko hamabost beka, bakoitza hamabi ordainketakoa, hilabete bakoitza amaitzean ordaintzekoa: 800 euro gordin (9.600 euro urtean).

 

Helburua: artxibo, dokumentu eta liburutegiko lanei lotutako prestakuntza, eremu horietan espezializatu nahi duten gazte tituludunentzat.

 

Onuradunak: Bibliotekonomia eta Dokumentazioan unibertsitateko goi mailako titulu bat (Diplomatura edo Lizentziatura) dutenak eta Informazio eta Dokumentazioan Gradu titulua dutenak. Unibertsitateko edozein Lizentziatura edo Gradu-titulu dutenek ere jaso ahal izango dute, artxibo, biblioteka edo dokumentu gaietan, gutxienez 200 irakastordu jaso dituztela egiaztatzen badute.

 

Azken deialdiko onuradunak


Senatuarekin lotutako komunikazio instituzionalaren inguruko prestakuntza praktikoa duten graduatu-ondokoentzat

 

Zenbatekoa: urtebeteko hiru beka, bakoitza hamabi ordainketakoa, hilabete bakoitza amaitzean ordaintzekoa: 900 euro gordin (10.800 euro urtean).

 

Helburua: barneko zein kanpoko komunikazio instituzionalaren inguruko prestakuntza alor horretan espezializatu nahi duten gazte lizentziadunentzat.

 

Onuradunak: Kazetaritzako unibertsitateko goi mailako titulua, Lizentziatura, dutenak eta gradu ofizial baliokide batean titulua dutenak.

 

Azken deialdiko onuradunak

 

Senatuak esleitatuako bekak

 

El Prado Museo Nazionaleko atal jakinetan espezialistak prestatzeko eta ikerketa sustatzeko

 

Entitate emailea: El Prado Museo Nazionala.

 

Zenbatekoa: urtebeteko beka bat (beste urtebeterako luza daiteke, behin bakarrik), hamabi ordainketakoa, hilabete bakoitza amaitzean ordaintzekoa: 1.500 euro gordin (18.000 euro urtean).

 

Helburua: deialdi bakoitzean zehaztuko den El Prado museoko ataletan espezialistak prestatzea eta ikerketa sustatzea.

 

Onuradunak: Artearen Historian gradu-titulua edo indarrean den titulu baliozkotu bat dutenak, bekarekin lotuta.

 

Azken deialdiko onuraduna

 

Mintegiak

 

Parlamentuari buruzko Giménez Abad mintegia

 

Zenbatekoa: hegazkineko, treneko edo autobuseko joan-etorriko txartelaren ordainketa, bizitokitik Madrileraino, tarifa ekonomikoa aplikatuta.

Doako ostatua (ostatua/gosaria) Senatuak erabakitako inguruko hotel batean, Madrilen bizi diren partaideentzako izan ezik.

 

Bidaiarako eta mantenurako poltsa partaide bakoitzarentzat: 170€

 

Helburua: Parlamentuaren antolaketari eta funtzionamenduari eta, batez ere, Espainiako Senatuarenari buruzko prestakuntza sakona ematea deialdian adierazitako baldintzak betetzen dituzten hamabi unibertsitate-ikasleri.

 

Onuradunak: Mintegian parte hartzeko eskaera egin dezakete Zuzenbidean edo Zientzia Juridikoetan, Zientzia Politikoetan edo Soziologian (unibertsitateko beste espezialitate batzuekin batera edo ez) masterra edo Lizentziaturako edo Graduko azken ikasturtea egiten ari direnek; bai unibertsitate edo unibertsitate-zentro publikokoan edo pribatuan ari direnak, izan Espainian edo Europar Batasuneko beste herrialde batean.

 

Espainiar herritartasuna ez duten eskatzaileek gaztelanian behar besteko maila dutela egiaztatu beharko dute.

 

Azken deialdiko onuradunak

 

Sariak

 

Parlamentuko kazetaritzaren Luis Carandell saria

 

Zenbatekoa: 6.000 euro.

 

Helburua: kazetaritza-genero horren tradizioa berreskuratzea eta, era berean, XX. mendeko kronikari onenetako baten memoria ohoratzea.

 

Onuradunak: informazioaren edo komunikabideen arloko profesionalak, parlamentu-erakundeen inguruko informazio, dibulgazio edo defentsan nabarmendu direnak.

 

Azken deialdiko onuraduna

 

Diru Laguntzak

 

Terrorismoaren eta Indarkeriaren aurkako Alberto Jiménez-Becerril fundazioa

 

Zenbatekoa: 6.000 euro.

 

Helburua: Terrorismoaren biktimei omenaldi-ekitaldiak egiteko eta laguntzako emateko programa eta Askatasunaren eta Bakearen aldeko Sortzaileen VII. Lehiaketa finantzatzea.

 

Talde Parlamentarioentzako diru laguntzak