GARDENTASUN ATARIAN NABIGATZEA

Azken eguneraketa: 28/02/2017

Senatuaren Gardentasun Ataria zortzi informazio-bloketan egituratua dago (gardentasunari buruzkoa; erakundeari eta antolamenduari buruzko informazioa; Senatariak; Talde Parlamentarioak; parlamentuko jarduerari buruzkoa; informazio ekonomikoa eta kontratuzkoa; informazioa herritarrari eta datu irekiak).

Horietako eduki gehienek, bereziki parlamentuko jarduerari eta Senatuaren eraketari eta antolamenduari buruzkoak, webgunearen beste atal batzuetara bideratzen zaituzte eta horietatik barrena lotura duten beste eduki batzuetan sar zaitezke.

Senatuaren webgunetik barrena nabigatuz iristen zaren edozein ataletik berriro Gardentasun Atarira itzultzeko nabigatzailearen atzera-teklako gezia sakatu behar duzu edo “Herritarrekin harremanak” aukeratu nabigazioko lehenengo barran (aktibo egoten da uneoro) eta “Gardentasuna” nabigazioko bigarren barran.