Erabilerraztasuna
Azken berriskupena 09/01/2024
Erabilerraztasunari buruzko aitorpena
Senatuak badaki aniztasun funtzionala duten kolektibo guztiei webgune instituzionalaren bitartez ematen den informazioa kontsultatzeko erraztasuna ematea garrantzitsua dela eta hala, ahalik eta erabilerraztasun mailarik handiena mantentzeko konpromisoa hartu du.
Instituzioaren webguneari www.senado.es aplikatzen 1112/2018 Errege Dekretua aplikatuz, irailaren 7koa, sektore publikoko webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen erabilerraztasunari buruzkoa , azken horren bidez ezarri zen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/2102 (EB) zuzentaraua.
ILUNIONen IKT erabilerraztasun ziurtagiria
Webgune honek ILUNIONen erabilerraztasun ziurtagiria lortu zuen 2019ko martxoan UNE 139803:2012, “Webeko edukien erabilerraztasunerako baldintzak” arauaren arabera. 6 hilero berritzen da ziurtagiri hori. Ziurtagiri horrekin erakusten da AA (A bikoitza) betetzen dela Erabilerraztasun Jarraibideetan W3C ren WAI 2.0 lantaldeak gomendatutakoetan, alegia.
Betetze-maila
Senatuaren webguneak 1112/2018 Errege Dekretua irailaren 7koa betetzen du, jarraian adierazitako edukiak beti harekin bat etorriko ez badira ere, ezaugarri bereziak dituztelako:
- Zuzeneko multimedia edukiak.
- Aldez aurretik grabatutako behin-behineko multimedia edukia, Errege Dekretua indarrean sartu aurretik argitaratutakoa.
- Senatuaren artxibo historikoko edukia.
- Online mapa-zerbitzuak.
- 1112/2018 Errege Dekretua indarrean sartu aurretik argitaratutako bulegotika-fitxategiak.
- Senatuko Idazkaritza Nagusiak sortutakoak ez diren fitxategiak, webgunearen eremu desberdinetan informazio osagarri modura gehitutakoak.
Aplikatu beharreko prozedura
1112/2018 Errege Dekretuaren 13. artikuluan
Estandarrekiko bateragarritasuna eta diseinu bisuala
Webgune honetako orri guztiek betetzen dituzte W3C ren WAI lantaldeak ezarritako Erabilerraztasun Jarraibideak edo Diseinu Erabilerrazaren Printzipio Orokorrak.
Diseinu bisuala W3Ck, Kaskadako Estilo-orriei buruz, (3 maila ) (CSS3), emandako gomendioei jarraituz taxutu da. Nabigatzaileak edo nabigazio-gailuak ez badu estilo-orririk jasaten, webgunearen eduki osoa irakurri ahal da egitura-marken bidez.
Testuaren tamaina
Webgune honen diseinu erabilerrazari esker, erabiltzaileak gehien komeni zaion testu-tamaina aukera dezake. Hainbat modutara egin dezake hori, erabiltzen duen nabigatzailearen arabera, edo Ctrl+ eta ctrl- kontrolak erabil ditzake zuzenean.Edukiak gailuaren tamainara egokitzea ahalbidetzen duen web diseinua baliatuz itxuratu da webgune hau eta hala, erabiltzailearen esperientzia hobetzen du.
Oharrak eta harremanetan jartzeko datuak
Webgune honen edukiren bat erabilerraza ez dela ikusten baduzu edo webgune honen erabilerraztasunaren inguruko zalantzarik baduzu, mezu bat bidal dezakezu honako helbide elektroniko honetara accesibilidad@senado.es. Senatuak zure eskaera aztertzeko eta hobekuntzak ahal bezain laster egiteko konpromisoa hartu du.