Parlamentuaren izapidetze-egunkaria

Azken berrikuspena 20/09/2023

Parlamentuaren izapidetze-egunkarian Senatuan eztabaidatzen diren legeak onartzeko prozesuaren datu esanguratsuenak islatzen dira, urratsez urrats.

Lehenik, sarrera-data eta Senatuan ekimena aurkeztutako data eskaintzen dira. Jarraian, izapidetzeko azken eguna argitaratzen da; izan ere, Ganberak, gehienez, bi hilabeteko epea baitu erabakiak hartzeko (20 egun, izapidetzea presazkoa aitortzen bada).
Laburpen-koadroan, gainera, eskumena duen batzordeari buruzko informazioa, zuzenketak aurkezteko epea eta aurkeztutako zuzenketa kopurua, organoek bildutako datak eta ondorioztatutako testuen datak (Batzordean aldaketak egin diren ala ez adierazita), boto partikularren kopurua eta, azkenik, ganberaren osoko bilkuran noiz eztabaidatzea aurreikusten den adierazten da.

Ekimen bakoitza izapidetzeko testu eta datu guztiak izapidetzen ari diren legeak atalean kontsulta daitezke.

Parlamentuaren izapidetze-egunkaria