Ander Gil García. Agurra

Azken eguneratzea 06/10/2022

Bienvenidos y bienvenidas al Senado.

Welcome to the Senate.

Benvinguts i benvingudes al Senat.

Ongi etorri Senatura.

Benvidos e benvidas ao Senado.

Benvinguts i benvingudes al Senat.

Lurraldeko ordezkaritza-ganbera honek gure herrialdearen aberastasuna, aniztasuna eta dibertsitatea erakusten ditu. Hemen, hainbat ideologiatako alderdi politikoak ez ezik, gaur egungo Espainiaren egunerokotasuna osatzen duten nortasun-sentimendu anitzak ere azaltzen dira.

Lurraldeko ordezkaritza-ganbera honek gure herrialdearen aberastasuna, aniztasuna eta dibertsitatea erakusten ditu. Hemen, hainbat ideologiatako alderdi politikoak ez ezik, gaur egungo Espainiaren egunerokotasuna osatzen duten nortasun-sentimendu anitzak ere azaltzen dira.

Estatuaren eskualde guztien arteko elkarrizketa sustatu behar dugu indarrez, denok beharrezkoak baikara guztion erronkei erantzuteko, osasun-krisialdian zehar argi geratu denez.

Eta aipatutako elkarrizketa Konstituzioa guztiz errespetatuz baino ezin da ulertu, Senatuan zein demokrazian. Helburua garai berrira iristea da, non guztiok osatzen dugun Espainia plurala eta askotarikoarekiko begirunea nagusi izango den.

Botere legegilea izanik, 1978ko Konstituzioaren aginduaren oinordekoak gara. Gure esku dago gaur egun daukagun eskubidez eta askatasunez betetako herrialdea lortzen lagundu gaituen arkitektura politikoa defendatzea. Elkarrizketa politikoa eraikitzea, hitzetik legera igarotzea, eta gugan konfiantza osoa jarri duten herritar guztien bizitza hobetzen dituzten adostasunak eta bat-etortzeak lortzearen alde aurrera egitea.

Eta, gainera, zuzentasunez, zerbitzu publikoko zentzuz eta gardentasunez egitea. Horregatik guztiagatik, webgune hau, herritarrekin komunikaziorako bideak sortzeko ezinbesteko tresna izateaz gain, ganbera osatzen duten senatari guztien jarduera ezagutarazteko eta gizarteak legebiltzarreko jardueran izan dezakeen partaidetza eraginkorra sustatzeko aukera da.

Senatuaren webgune honen bidez, ganbera honen historia eta kultura- eta arkitektura-ondare aberatsak ezagutzera ere animatzen zaituztet.

Guztion ondarea, guztiontzako ondarea.

Zain gaituzue.

Eskerrik asko ikustaldiagatik.