Bisitatu Senatua
Azken eguneratzea: 03/02/2025
Noiz bisitatu Senatua?
Espainiako Senatua astelehenetik ostiralera bisitatu daiteke goizez 10etan, 11etan, 12etan eta 13etan, parlamentuaren eta erakundearen jarduerek aukera ematen badute; eta astelehenetik ostegunera arratsaldez, 16etan eta 17etan. Bisitak gidatuak eta doan dira, eta gutxi gorabehera ordubeteko iraupena dute. Ordutegi hori aldatu egin daiteke Senatuaren parlamentuko jarduerek horrela eskatzen dutenean.
Abuztuan, Aste Santuan eta jaiegunetan ez da bisita gidaturik egingo, ezta osoko bilkura egitea aurreikusita dagoen egunetan ere, baina horrelakoetan, osoko bilkura horietara joan daiteke.
Osoko bilkuren egutegia kontsultatzea gomendatzen dizugu.
Entzumen-desgaitasuna duten bisitariek, nahi izanez gero, eskuragarri daukate bisita gidatuan barrena egoki entzuteko sistema.

Zer bisitatzen da?
Ibilbide gidatuan barrena areto desberdinak eta koadrorik aipagarrienak erakutsiko dira eta Senatuaren historiari, osaerari eta gaur egungo funtzionamenduari buruzko azalpen labur bat eskainiko da. Bisitaren iraupena ordubete ingurukoa da.
Bisita aurrez prestatu nahi baduzu, bisita birtuala egin dezakezu, eta horrez gain, Senatuko arte eta ondareari, historiari, osaerari eta funtzionamenduari buruzko informazioa jaso dezakezu.

Nola eskatu bisita gidatua?
Senatura bisita gidatua egin nahi duten pertsona interesatuek, partikularrek nahiz taldeek erreserba egin gainean klikatuz eskuratu dezaketen inprimakia bete beharko dute.
Talde bateko kideen gehieneko kopurua 25 pertsona izango dira. Taldeak kide gehiago baldin baditu, bi bisita eskatu beharko dituzte ordu desberdinetan. Taldea txikia bada, bisita hitzartua daukan beste talde bat gehitu dakioke. Banakako eskatzaileak, halaber, lehendik bisita hitzartua daukan talde bati gehitu ahal izango zaizkio.
Gutxienez 15 egun natural lehenago egin beharko da bisita-eskaera. Erreserba egin ondoren, bisitara joango diren kide guztien zerrenda bete beharko du eskatzaileak, eta bisita egin baino 7 egun lehenago arteko epea izango du hori egiteko. Zerrenda betetzen ez badu, erreserba automatikoki baliogabetuko da.
Ikasle-taldeak direnean, gutxienez lehen Hezkuntzako seigarren maila egiten aritu beharko dute bisitariek.
Senatura sartzeko, bisitariek beren NAN edo pasaportea aurkeztu beharko dute.
Parlamentuaren edo erakundearen jarduerek aurrez hitzartutako bisita egitea eragozten badute, Senatuko Bisita Saila lehenbailehen eskatzailearekin harremanetan jarriko da, beste data bat adosteko.
Entzumen-desgaitasuna izan eta bisita gidatuan barrena egoki entzuteko eskuragarri dauden gailuak erabili nahi dituztenei arren eskatzen diegu horrela adierazi dezatela erreserba-eskaera egiten duten unean, Oharren atalean.

Noiz joan Senatuaren osoko bilkura batera?
Osoko bilkurak txandakako asteetan egin ohi dira normalean, Senatuaren Mahaiak sei hilean behin onesten duen osoko bilkuren egutegiarekin bat etorriz.
Osoko bilkuretara sartzeko aukera egongo da, astearteetan 16:00etatik aurrera (Gobernuaren kontrol saioa) eta asteazken eta ostegunetan 10:00etatik aurrera.
Saioak ordubeteko iraupena izango du gehienez ere.
Ordutegi horrek aldaketak izan ditzake, Senatuaren parlamentuko jarduerek aldaketak izaten badituzte.
Osoko bilkurarik egiten ez den egunetan bisita gidatuak egin ahal izango dira Senatuaren eraikinetara.

Nola eskatu Senatuaren osoko bilkura batean egotea?
Senatuaren osoko bilkura batean egon nahi duten pertsona interesatuek, partikularrek nahiz taldeek Erreserba egin gainean klikatuz eskuratu dezaketen inprimakia bete beharko dute.
Talde bateko kideen gehieneko kopurua 35 pertsona izango dira. Taldeak kide gehiago baldin baditu, bi ordu desberdin eskatu beharko dira.
Ikasle-taldeak direnean, gutxienez Bigarren Hezkuntzako laugarren ikasturteko ikasketak egiten aritu beharko dute bisitariek.
Gutxienez 15 egun natural lehenago bete beharko da Osoko Bilkuran egoteko eskaera. Erreserba egin ondoren, Osoko Bilkurara joango diren kide guztien zerrenda bete beharko du eskatzaileak, eta bisita egin baino 7 egun lehenago arteko epea izango du hori egiteko. Zerrenda betetzen ez badu, erreserba automatikoki baliogabetuko da.
Senatura sartzeko, bisitariek beren NAN edo pasaportea aurkeztu beharko dute.
Senatuaren parlamentuko jardueran aldaketak badaude, Bisita Saila lehenbailehen eskatzailearekin harremanetan jarriko da, osoko bilkuran egoteko beste data bat adosteko.

Osoko bilkurei buruzko oharrak.
Osoko bilkuran egotea aurrez prestatu nahi baduzu, Senatuaren agenda eta hemizikloko eserlekuen banaketa ikus dezakezu, baita Senatuaren eginkizunei eta parlamentuko prozedurei buruzko informazio orokorra ere.
Senatuaren osoko bilkuretan tribuna publikora joaten diren herritarrek errespetatu egin beharko dituzte ezarritako arauak:
- Isilik egon.
- Telefono mugikorrak itzali.
- Tribunatik Bilkura Aretora ezer ez erortzen utzi.
- Argazkirik eta bideorik ez egin.
- Txalorik edo bestelako onespen-adierazpenik ez egin.
- Garrasirik, oihurik edo bestelako gaitzespen-adierazpenik ez egin.

HARREMANETAN JARTZEKO
Telefonoas:
91 538 13 75
91 538 19 38
91 538 19 11
Posta elektronikoa: visitas@senado.es