Joan Edukira (Enter sakatu)

22 URRIA 2020

XIV LEGEGINTZALDIA

Agiritegia. Harremanetan jartzeko

Azken berrikuspena 15/07/2020

 

 

   Informazio oharra: 

 

   Prebentzio eta babes neurriak koronabirus SARS-CoV-2aren ondoriozko arriskuek dirauten bitartean.

 

    Koronabirus SARS-CoV-2ak eragindako egoera dela eta, 2020ko ekainaren 29tik aurrera, Senatuko Artxiboko kontsultak baldintza hauek errespetatuta burutu beharko dira: 

  1. Senatuko Artxiboak lehentasuna emango die telefonoz eta bide telematikoz burututako kontsultei, beherago adierazitako arretarako kanalak baliatuta.
  2. Erabiltzaileak aurrez aurreko kontsulta burutu beharko balu, aurretiazko hitzordua eskatu beharko du, artxibora etortzeko data eta ordua adierazita. Artxiboak baieztatuko dio kontsulta burutu ahal izateko beharrezkoak diren espazioa eta langileak badiren ala ez.
  3. Hitzordua eskatzean, erabiltzaileak aztertu nahi dituen dokumentuen zerrenda xehatua erantsi beharko du, dokumentuak bisitaren momentuan eskuragarri egon daitezen.
  4. Erabiltzaileek Senatuko Segurtasun protokoloan adierazitako jarraibideak errespetatu beharko dituzte, besteak beste, 1,5 metroko segurtasun distantzia mantentzea, dokumentuen kontsultarako babes maskara eta eskularruak erabiltzea, eta kasu bakoitzean kontsulta aretoko arduradunek eman ditzaketen gomendioak ere. Ahal den neurrian, erabiltzaileek euren materiala ekartzea komeni da (ordenagailu eramangarria edo tableta, boligrafoak, etab.).

   Gogorarazten dugu Artxiboak Senatuko webgunearen bitartez eskuragarri dauden espediente eta argitalpen ugari digitalizatuta dituela, hala nola Funts Historikoa eta Bilkuren Egunkariak (1834-1923) edo Gelabert legegintza ekinbideak VIII. Legegintzaldiaz geroztik. Bila ari zarena aurkitzen ez baduzu, jarri Artxiboarekin harremanetan jarraian adierazitako helbide elektronikoan edo telefonoan. 

 Herritarren arretarako ordutegia 

  • Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 15:00etara. 

Segurtasun-arrazoiengatik, ez da osoko bilkurak egiten ari diren bitartean sartzen uzten (Ikusi egutegia). 

Arreta-kanalak

  • Telefonoa: 91 538 12 69
  • Helbide elektronikoa: archivo@senado.es
  • Bertaratzeko: Bailén kalea, 3. 28071. Madrid