SENATARIEN HAUTAKETA ETA IZENDAPENA

Azken berrikuspena 19/01/2021

XIV legegintzaldian Senatua 265 senadorek osatzen dute, prozedura bikoitza aukeratuta:

BARRUTIETAN HAUTATUTAKO SENATARIAK

Konstituzioaren 69. artikulua eta Hauteskundeen Erregimen Orokorraren Lege Organikoaren 161, 165 eta 166. artikuluetan .

Senatari gehienak probintzia-barrutietan aukeratzen dira: probintzia bakoitzean lau senatari aukeratuko dira. Alabaina, irletako probintzietan, irla edo irla talde bakoitzak barruti bakarra osatzen dute hautaketarako; ondorioz, hiru senatari aukeratu behar dituzte irla nagusiek (Kanaria Handia, Mallorca eta Tenerife) eta bakarra gainerako irlek (Eivissa-Formentera, Menorca, Fuerteventura, Gomera, Hierro, Lanzarote eta Palma). Ceuta eta Melillako biztanleek bakoitzak berea hautatzen du, hau da, guztira bi senatari.

Barrutiaren arabera aukeratutako senatariak sufragio unibertsal aske, parekide, zuzeneko eta isilpekoaren bitartez aukeratzen dira. Sufragio-eskubidea kendu ez dieten 18 urtetik gorako espainiar guztiak izango dira hautesleak. Hautagai modura aurkezteko eta senatari aukeratua izateko bete beharreko baldintzak hautesleek bete beharrekoen parekoak dira. Horrez gain, ezingo da hautatua izateko ezintasuna aitortzeko arrazoirik egon.

Hautesle bakoitzak, gehienez ere, hiru boto eman ditzake probintzia-barrutietan, bi boto uharte nagusietan, Ceutan eta Melillan, eta boto bakarra gainerako uharteetan.

Boto-paperetan hautagaiak alderdi politikoen arabera taldekatuta agertzen diren arren, bozkatzeko momentuan eta botoak zenbatzeko momentuan hautagaitzak banakakoak izango dira eta beraz, hautesleak indar politiko desberdinetako hautagaiei eman ahalko die botoa. Horrenbestez, prozedura ez da Diputatuen Kongresuko alderdien zerrendena bezalakoa, zerrenda horiek itxiak baitira eta blokeatuta baitaude.

Informazio gehiago:

UAUTONOMIETAKO PARLAMENTUEK IZENDUTUTAKO SENATARIAK

Autonomietako Parlamentuek izendatutako senatariak honela banatzen dira: autonomia-erkidego bakoitzeko bat eta beste bat lurraldean bizi diren milioi bat biztanle bakoitzeko. Beraz, bigarren taldea osatzen duen senatari kopurua aldagarria da. Egia esan, hazi egin da azken legealdietan, biztanleria hazten joan den heinean. 

Autonomietako Parlamentuek zeharkako edo bigarren mailako hauteskunde gisa izendatzen dituzte senatariak. Hau da, ez dituzte biztanleek aukeratzen, biztanleek aukeratutako ordezkariek baizik (parlamentu horietako kideek). Konstituzioak baldintza bakarra exijitzen du: proportziozko ordezkaritza egokia ziurtatzea. Ondorioz, dagokion parlamentu bakoitzeko talde parlamentario bakoitzari bere kopuruaren arabera proportzionala den aulki kopurua gordeko zaio. Autonomia-erkidego bakoitzak bere Estatutuan, Autonomia-legean eta/edo Ganberaren araudian arautuko du hauteskunde-prozedura. Zenbait autonomia-erkidegok hautaketa parlamentuko kideek betetzea eskatzen edo onartzen dute; ondorioz, hautetsiak aginte bikoitza egiten du bere. Beste batzuk, ordea, eskakizun hori baztertu eta Parlamentuko kide ez diren pertsonak senatari izateko izendatzea onartzen dute. Izendatzen den erkidegoko biztanle izatea ere eskatu izan ohi da.

Informazio gehiago: