Agiriak egiaztatzea (CSV)
Egiaztapen Kode Segurua (EKS) hainbat zenbaki eta letrek osatutako kode bat da, Senatuak igorritako zenbait agiri ofizialen lehen orrialdeko ezkerreko ertzean ageri dena, esate baterako, Administrazio Erregistro Nagusian agiri idatziak aurkeztu izanaren egiaztagirietan.
Egiaztapen Kode Segurua behar besteko arduraz tratatu behar du agiriaren jasotzaileak, hori hirugarrengo pertsonari jakinarazteak aukera emango baitie agiriaren edukia eskuratu ahal izateko.
Paperean inprimatutako agiri horietakoren bat baldin baduzu, zure Egiaztapen Kode Segurua honako inprimaki honetan idatziz gero, jatorrizko agiria formatu elektronikoan deskargatu ahal izango duzu, eta paperezko kopiaren benetakotasuna kontrastatu.