IZAERA PERTSONALEKO DATUEN BABESA

Parte hartu eskaera-orriari buruzko informazio zehatza

Erantzulea

  • Senatua
  • http://www.senado.es
  • Posta-helbidea: calle Bailén, 3. 28071 Madrid
  • Telefonoa: 91 538 15 18; 91 538 18 52
  • Posta elektronikoa: informacion@senado.es

Delegado de Protección de Datos

  • Letrado xefe da Asesoría Xurídica do Senado
  • http://www.senado.es/web/relacionesciudadanos/atencionciudadano/protecciondatos/index.html
  • Posta-helbidea: calle Bailén, 3. 28071 Madrid
  • Telefonoa: 91 538 19 00
  • Posta elektronikoa: dpd@senado.es

Xedea

   Helburuak

  • Senatuak izaera pertsonaleko datuak erabiltzen ditu jendeak aukera izan dezan parte hartzeko eta iradokizunak eta kexak egiteko, baita horiei buruzko estatistika-datuak erdiesteko ere.
  • Datu pertsonalen tratamendua, beraz, adierazitako helburu horiek betetzeko ezinbestekoa den gutxienekora mugatuko da.
  • Datu pertsonalak ez dira erabiliko helburu horiekin bateraezina den modu batez, ezta erabaki automatizatuak hartzeko ere eta, beraz, ezta profilak osatzeko ere.

   Gordetzea

  • Datu pertsonalak ezabatu egingo dira idazkiak aurkezten direnetik bost urte igarotzen direnean, Senatuko Dokumentuak Baloratzeko Batzordeak erabakitzen dituen baldintzetan.

Legitimazioa

  • Interes publikoaren mesedetan edo botere publikoak erabiliz eginkizun bat betetzea (DBAOko 6.1.e) artikulua).
  • Senatuaren Zerbitzu Zerrenda (4 atala).
  • Eskaera-orrian jasotako izaera pertsonaleko datuek nahitaezko izaera dute.

Hartzaileak

  • Izaera pertsonaleko datuak ez dira lagako eta ez zaie publizitaterik emango.
  • Ez da datuen nazioarteko transferentziarik egingo, eta ez da profil automatizaturik osatuko.

Eskubideak

Senatuak beren datu pertsonalen tratamendurik egiten badu, interesatuek eskubidea izango dute horren baieztapena jasotzeko.

Interesatuek honako eskubide hauek dituzte:

  • Beren datu pertsonalak eskuratu ahal izatea eskatzeko.
  • Horiek okerrak badira zuzendu daitezela eskatzeko edo, jasoak izan ziren helburuetarako dagoeneko beharrezkoak ez badira, ezabatu daitezela eskatzeko.
  • Baldintza jakin batzuetan, horien tratamendua mugatu dadila eskatu ahal izango dute, eta horrelakoetan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko bakarrik gordeko dira.
  • Baldintza jakin batzuetan eta beren egoera partikularrarekin loturiko arrazoiengatik, tratamenduari aurka egin ahal izango diote.

Interesatuek eskaera-orri batzuk dituzte beren eskubideak gauzatzeko.

Beren asmoari emandako erantzunarekin ados ez badaude, erreklamazio bat aurkeztu dezakete Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren (AEPD) aurrean, eta administrazioarekiko auzietarako jurisdikzioaren aurrean beren eskubideak babestu daitezela lortu.