Izaera pertsonaleko datuen babesa

Azken eguneraketa: 04/06/2018

Datu pertsonalen tratamenduarekin loturik pertsona fisikoak babestea Espainiako Konstituzioaren 18.4 artikuluan, Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutuneko 8.1 artikuluan eta Europar Batasuneko Funtzionamendu Itunaren 16.1 artikuluan onartutako oinarrizko eskubide bat da. Alde horretatik, izaera pertsonaleko datuen babesarekin loturiko araudia erabat errespetatzeko eta betetzeko politika ezarria du Senatuak. Konpromiso hori betez, Senatuak herritarrei bermatu egiten die haien datu pertsonalak konfidentzialtasunez, legez, gardentasunez eta leialtasunez erabiliko dituela.

Izaera pertsonaleko datuak aurreikusitako helburuetarako erabiliko dira dagokion prozeduran edo jardueran, eta zerbitzuak egoki eskaintzeko guztiz ezinbestekoak diren helburuetara mugatuko dira.

Senatuak beharrezko segurtasun-neurriak ditu izaera pertsonaleko datu horiek baimenik gabe eraldatu, galdu, tratatu edo eskuratu ditzatela eragozteko, betiere kontuan izanik teknologiaren egoera eta tratatutako izaera pertsonaleko datuen izaera, baita horiek jasan ditzaketen arriskuak ere.

Datu Babeserako Delegatuaren irudia gehitu da, eta bitarteko elektronikoen bidez eskuratu ahal izango den Tratamendu Jardueren Inbentarioa argitaratu da.

Herritarrek izaera pertsonaleko datuen babesarekin loturiko beren eskubideak erabili ahal izango dituzte (datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, lekualdatzeko eta aurka egiteko eskubideak), beren eskaerak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuta.

Inprimakiren batean eskatutako nahitaezko datu pertsonalak eskaintzen ez badira edo horien zati bat bakarrik eskaintzen bada, gerta daiteke, horren ondorioz, eskatutako zerbitzua eskaintzerik ez izatea Senatuak.

Izaera pertsonaleko datuen babesarekin loturiko eskubideei buruz informazio gehiago nahi izanez gero, Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren webgunea kontsulta dezakezu.


 
 

Letrado Jefe de la Asesoría Jurídica del Senado

  dpd@senado.es

  915381900

  Calle Bailén 3, 28071 (Madrid)