Eskatzeko eskubidea
Azken berrikuspena 19/01/2021
Eskaera eskubidea pertsona fisiko zein juridiko ororen oinarrizko eskubidea da, haien herritartasuna edozein delarik ere. Eskubide hori Konstituzioaren 29. artikuluan jasota dago eta 4/2001 Lege Organikoan. garatuta dago. Bakarka edo taldean balia daitekeen eskubidea da, botere publikoengana jotzeko ahalmenean datzana, haiei egitate batzuen berri emateko, esku hartzeko eskatzeko edo gauza bietarako. Hala ere, eskaera batzuk ez dira eskubide horren esparruan sartuko, eskaera horiei erantzuteko orduan ordenamendu juridikoak prozedura espezifikoren bat ezarri badu edo jada eskaera horiek prozedura parlamentario baten, prozesu administratibo baten edo prozesu judizial baten xede badira.
Eskaera Senatuari zuzenduta badago, Konstituzioaren 77. artikuluak eta Senatuaren Araudiaren 192tik 195ra bitarteko artikuluek, arautzen dute oinarrizko eskubide horren erabilera.
Eskaerak aurkezteko idatzietan eskatzailearen edo eskatzaileen nortasuna, herritartasuna, jakinarazpenetarako helbidea, eskaera nori zuzenduta dagoen eta xedea adierazi beharko dira.
Balizko inprimaki bat eskaini da, eskaerak aurkezteko erabil daitekeena. Dena den, ez da derrigorrezkoa hura erabiltzea eta beste edozein idatzi erabiliz aurkeztu ahalko da eskaera, beti ere arestian adierazitako datu guztiak eskaintzen badira.
Imprimakiaerabili nahi izanez gero, bete ondoren inprimatu, sinatu eta aurrez aurre entregatu beharko da Senatuko Erregistro Orokorrean. Bestela, posta arrunt bidez bidali beharko da.
Eskaerak aurkeztu ondoren, aztertu egingo ditu Eskaera Batzordeak.
Bilera-aldi arrunt bakoitzean egin beharreko txostenean, Senatuko Osoko Bilkurak kontuan hartuko duen horretan, eskaera bakoitzaren inguruan hartutako erabakia agertuko da eta kasua bada, eskaerari erantzuteko zein agintaritzarengana jo den adieraziko da. Eskaerei emandako erantzunen berri emango zaie eskaeren egileei.
Ikusi Eskaera Batzordearen txostenak