Hartu parte

Azken berrikuspena 09/01/2024

Senatuak Zerbitzuen Gutuna onetsi zuen, besteak beste, erakunde hori herritarrengana hurbiltzeko helburuarekin, eta era horretan, komunikatzeko eta parte hartzeko bide bat ireki eta bere egoitzara etortzeko erraztasunak eskaini nahi ditu. Hori dela eta, webgunearen bidez, denon esku jarriko ditu Senatarien, Talde Parlamentarioen eta Batzordeen komunikazio-kanalak (posta elektronikoak, sare sozialak, blogak, orri pertsonalak eta abar), denak ere sarbide beraren azpian.

Horrez gain, Senatuak profil instituzionalak izango ditu sare sozialetan Twitter, Instagram eta Youtube herritarren komunikazioa eta partaidetza errazteko, Ganberaren osaera eta jardueren inguruan informazioa eskaintzeko, eta erabiltzaileek bide horiek erabiliz agertzen dituzten kezka eta informazio-eskaerei erantzuteko.

Eskaintzen diren zerbitzuak hobetzen ere lagundu ahal izango dute komenigarri iruditzen zaizkien iradokizunak eta kexak aurkeztuz, eta Senatuak hitz ematen du horiek aztertu, erantzun eta, ahal den neurrian, barneratu egingo dituela.