Indarrean dauden hitzarmenak

Azken berrikuspena 09/07/2020

Gorte Nagusiek izenpetu dituzten indarreko hitzarmenak.  

Senatuak sinatu dituen indarreko akordioak

Akordioa Espainiako Trenbide Sare Nazionalarekin (RENFE)

Xedea: Senatariek RENFEko txartelak ordaintzeko sistema bat ezartzea kreditu-txartel izendunen bidez, senatariek lekualdatzeak trenez egin ditzaten eta fakturazio- eta kobratze-prozesua errazagoa izan dadin.

Indarraldia: 1990/02/06tik

Hitzartutako betebehar ekonomikoak: Senatuak RENFEri hilero ordainduko dio senatariek dagokion hilabetean egindako bidaia guztien zenbatekoa, dagokion fakturarekin. RENFEk % 10eko beherapena aplikatu du seihilekoko gutxieneko kontsumoa egiten denetik aurrera.

Lankidetza-hitzarmena Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionalarekin

Xedea: Senatuaren jabetzakoak diren eta Senatuan gordailuan dauden artelanak kontserbatzea eta zaharberritzea.

Indarraldia: 1999/02/09tik. Urtero luzatzen da aldeen adostasunez.

Ez du betebehar ekonomikorik sortzen

Lankidetza-hitzarmena Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionala - Monetaren Errege Etxearekin

Xedea: domina-, numismatika-gaiak edo Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionala - Monetaren Errege Etxearen helburuetan sartutako beste edozein produktu sortzea, Senatuaren protokolo-arretetarako erabilgarriak izan daitezkeenak.

Indarraldia: 2004/07/06tik.

Betebehar ekonomikoak Senatuak egiten dituen enkarguen araberakoak izango dira

Lankidetza-hitzarmena El Prado Museo Nazionalarekin

Xedea: aholkularitza ofiziala Senatuari Museoaren eskumenetan sartzen diren Goi Ganberaren bilduma artistikoei lotutako gai guztietan.

Indarraldia: 2018/09/12tik. Urtero luzatzen da aldeen adostasunez.

Hitzartutako betebehar ekonomikoak: Senatuak 18.000 euro jarriko ditu urtero museologian eta kontserbazioan espezializatutako prestakuntzarako kontratu/beka bat esleitzeko deialdi publikoa egiteko.

Hitzarmena Madrilgo Erkidegoko Gobernuarekin

Xedea: Hospital Ramón y Cajal osasun-zentroa senatarientzako erreferentziazko osasun-zentro gisa ezartzea.

Indarraldia: 2006/02/21etik. Urtero luzatzen da aldeen adostasunez.

Ez du betebehar ekonomikorik sortzen

Lankidetza-hitzarmena Oviedoko Unibertsitatearekin

Xedea: Senatuko langileak eta Unibertsitateko ikasleak prestatzea Estatuko eta Nazioarteko Protokolo eta Zeremonietan Unibertsitateko Espezialista Programaren barruan.

Indarraldia: 2009/01/14tik. Urtero luzatzen da aldeen adostasunez.

Ez du betebehar ekonomikorik sortzen

Hitzarmena Comercial del Ferrocarril, SA (COMFERSA) enpresarekin (Saba Park 3, SLU enpresarekin subrogatuta)

Xedea: Senatuari senatariek RENFEren geltokietan erabiltzen dituzten aparkatze-zerbitzuak fakturatzea.

Indarraldia: 2013/07/01etik. Urtero luzatzen da aldeen adostasunez.

Hitzartutako betebehar ekonomikoak: RENFEren txartelen frankiziaren muga gainditzen duten zerbitzuei dagokien fakturazioa.

Hitzarmena ADIF Trenbide Azpiegituren Administratzailearekin (Saba Park 3, SLU enpresarekin subrogatuta)

Xedea: Senatuari senatariek RENFEren geltokietan erabiltzen dituzten aparkatze-zerbitzuak fakturatzea.

Indarraldia: 2013/08/01etik. Urtero luzatzen da aldeen adostasunez.

Hitzartutako betebehar ekonomikoak: RENFEren txartelen frankiziaren muga gainditzen duten zerbitzuei dagokien fakturazioa.

Lankidetza-hitzarmena Madrilgo Erkidegoko Administrazio Digitalerako Agentziarekin

Helburua: ATLAS aplikazioen garapenerako frameworka erabiltzeko eskubidearen lagapena.

Indarraldia: 2016/09/05etik aurrera. Bi aldeak ados jartzen badira, urtero luzatuko da.

Ez du diru-obligaziorik eragingo.

Hitzarmena Estatuko Ibilgailu Parkearekin

Helburua: Senatuak eskatutako eta Estatuko Ibilgailuen Parkeak eskainitako ohizkanpoko ibilgailu-zerbitzuen zerrenda antolatzea.

Indarraldia: lau urte 2018/09/18tik aurrera, baina beste lau urtez luza daiteke bi aldeen artean ados jarriz gero.

Hitzartutako obligazio ekonomikoak: Hitzarmen honetan aurreikusitakoaren arabera, Senatuak ohizkanpoko ibilgailu-zerbitzuak eskatzen baldin baditu, kontraprestazio bat sortuko du horrek, Estatuko Ibilgailu Parkeak eskainitako zerbitzuetarako onetsi diren eta indarrean dauden tarifa ofizialetan jasotako zenbatekoaren arabera. Gaur egun, Senatuari ez zaio ohizkanpoko ibilgailu-zerbitzurik eskaintzen.

2018ko irailaren 18ko Estatuko Buletin Ofiziala.